Jeanne Chauvin
Jeanne Chauvin (Jargeau (Loiret), 1862ko apirilaren 22a – Provins (Seine-et-Marne), 1926ko irailaren 27a) abokatu eta feminista frantsesa izan zen .[1]
Jeanne Chauvin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jargeau, 1862ko apirilaren 22a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Provins, 1926ko irailaren 27a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | legelaria eta abokatua |
Jasotako sariak | ikusi
|
1901ean Frantzian abokatutzan jardun zuen lehen emakumea izan zen.[2][3]
Biografia
aldatuBere aita, Jeannek 16 urte zituela hila, notarioa zen. Ikasle bikaina izan zen; bi batxilergo —Arte eta Zientziak— egin ondoren, bi lizentziatura —Zuzenbidea eta Filosofia— ikasi zituen, eta horrez gain, Zuzenbidean doktoratu zen. 1890ean, zuzenbidean lizentziatu zen bigarren emakumea izan zen[oh 1][4], eta 1892an, zuzenbidean doktoregoa defendatu zuen lehen emakume frantziarra.[5] Doktorego-tesian Étude historique des professions accessibles aux femmes (Emakumeek eskuragarri izan dituzten lanbideen azterketa historikoa) gaia jorratu zuen.[6] Bertan azaldu zuen, bere ustez, batez ere Bibliaren eta katolizismoaren eraginez sortu eta sendotu zela gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun juridikoa. Emakumearen parekotasuna aldarrikatu zuen, bai hezkuntzan, bai lanbide pribatu zein publiko guztietan.
Baina ideia horiek ez ziren aho batez onartuak izan, eta zenbait gaitzespen ere jasan zituzten: Chauvin epaimahaiaren aurrean zegoela, ikasle batzuk gelan indarrez sartu ziren La Marsellesa abesten, eta hain iskanbila handia sortu zuten ezen ekitaldia atzeratu behar izan baitzuten. Hala ere, egun batzuk geroago, auzitegiko kideek aho batez onartu zuten Chauvin zuzenbideko doktore.
Ondoren, Parisko neskentzako lizeo batzuetan aritu zen eskolak ematen; zuzenbide-irakaslea izan zen Molière lizeoan, beste batzuen artean.[7] Hala ere, ez zuen ahaztu bere borroka feministarekin zuen engaiamendua.
1893az geroztik, emakume ezkonduei ekitaldi publiko edo pribatuetan lekuko izateko eskubidea ematea galdegin zien Frantziako legebiltzarkideei; halaber, emakume ezkonduek beren lanaz irabazitakoa edo industria pertsonalean sortutako produktuak nahi bezala erabiltzeko gaitasuna onartzeko eskatu zien.[8]
1897ko azaroaren 24an, behar ziren baldintza guztiak betetzen zituelarik —Zuzenbideko doktoretza eta Letretako lizentzia zituen—, Parisko Apelazio Auzitegian aurkeztu zen abokatu gisa zin egiteko. 1897ko azaroaren 30ean ukatu egin zioten zin egiteko aukera, legeak emakumeei abokatutzan jarduteko eskubiderik ez ziela onartzen argudiatuz, gizonezkoen ez beste inoren lanbidea zelako.[6]
Chauvinek hiru urte itxaron behar izan zituen, baina presio feministari esker, Raymond Poincaré eta René Viviani diputatuek Ganberan (1899ko ekainaren 30ean) eta Senatuan (1900eko azaroaren 13an) lege bat bozkarazi zuten, 1900eko abenduaren 1ean Émile Loubet Errepublikako Presidenteak aldarrikatua, emakumeei abokatuen elkargoan sartzeko eta abokatutzan jarduteko erabateko aukera eman ziena.[9]
Horrela bada, 1900eko abenduaren 19an zin egin ahal izan zuen abokatu gisa Parisko Abokatuen Elkargoan, Olga Petit-ek baino geroxeago, Petitek abenduaren 5ean egin baitzuen zin. Hala ere, Jeanne Chauvin izan zen 1901ean alegazio bat aurkeztu zuen Frantziako lehen emakume abokatua.[3][10] Bere lehen alegatua, 1901eko urtarrilaren 21ekoa, «Choisy-le-Roiko istripuari» buruzkoa izan zen.[2] 1902ko otsailaren 7an aurkeztutako kortseen faltsutzeari buruzko alegatoa ere ezaguna izan zen (La Presse, 1902ko otsailaren 7a).[6]
1900eko abenduko legeak erreakzio misogino handia eragin zuen, bai Justizia Jauregian, bai iritzi publikoan.[6] Hala ere, legelari batzuek, hala nola Paul Magnaud epaileak, txalotu egin zuten emakumeak abokatutzan sartzea, laster magistratu izatera ere helduko zirelakoan.
Argitalpenak
aldatu- Étude historique sur les professions accessible aux femmes: influence du sémitisme sur l’évolution de la position économique de la femme dans la société, Paris, Giard et Brière, 1892.
- Cours de droit professé dans les lycées de jeunes filles de Paris, Paris, Édition V. Giard & E. Brière, 1895.
Esker onak
aldatu- 2017az geroztik, Paris-Descartes Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko liburutegiak bere izena du;
- Chauvinen omenez, haren izena jarri zioten Parisko 13. barrutiko kale bati;
- 2019az geroztik, Orleanseko Unibertsitateko Zuzenbide, Ekonomia eta Kudeaketa Fakultateko atriumak bere izena du.
- Konstituzio Kontseiluko areto batek bere izena du.[11]
- Canal+-ek 2021ean ekoitzitako Paris Police 1900 telebista frantseseko telesailean, Eugénie Derouand-ek Jeanne Chauvinen pertsonaia interpretatu zuen.
Oharrak
aldatu- ↑ Sarmiza Bilcescu legelari errumaniarra, Zuzenbidean doktoratu zen lehen emakumea, Parisko Zuzenbide Fakultateko klaseetara joan zen lehena ere izan zen. 1890ean defendatu zuen bere tesia, "De la condition légale de la mère" izenekoa, Jeanne Chauvin bere lankide frantsesak baino bi urte lehenago.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Jeanne Chauvin» artikulutik itzulia izan da, 2022-06-07 data duen 194353229 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-06-07 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Heriotza-agiria (Musée de Provins) - M. Luc Duchamp kontserbatzailea
- ↑ a b (Frantsesez) Varennes, Henri. (). «Gazette des tribunaux» Le Figaro 1901eko urtarrilaren 22a: 4..
- ↑ a b (Frantsesez) Bellot, Marina. (2018-02-06). «Jeanne Chauvin, pionnière des femmes avocates» RetroNews - Le site de presse de la BnF (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
- ↑ Dassas, Michèle. (2018). Femme de robe : parcours de femme. ISBN 978-2-36575-426-2. PMC 1023612664. (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
- ↑ (Frantsesez) Marry, Catherine. (2007). «Celles qui dérogent...» in Baudelot, Christian; Establet, Roger Quoi de neuf chez les filles ? : entre stéréotypes et libertés. Nathan ISBN 978-2-09-278083-1. PMC 276772701. (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
- ↑ a b c d (Frantsesez) Catinat, Anne-Laure. (1998). «Les premières avocates du barreau de Paris» Mil neuf cent. Revue d'histoire intellectuelle (Cahiers Georges Sorel) 16 (1): 43–56. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
- ↑ Centenaire du lycée Molière. Mémorial 1888-1988, 68. or. (Paris)
- ↑ Debré eta Bochenek, 2013, or. 169-170
- ↑ (Frantsesez) «Loi du 1 décembre 1900 ayant pour objet de permettre aux femmes munies des diplômes de licencié en droit de prêter le serment d'avocat et d'exercer cette profession.» www.legifrance.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
- ↑ Debré eta Bochenek, 2013, 169-170. or.
- ↑ (Frantsesez) Roger, Patrick. (2022-02-19). «Election présidentielle 2022 : dans les coulisses du contrôle des parrainages au Conseil constitutionnel» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
Bibliografia
aldatu- (Frantsesez) Catinat, Anne-Laure. (1998). «Les premières avocates du barreau de Paris» Mil neuf cent. Revue d'histoire intellectuelle (cahiers Georges Sorel) 16: 43-46..
- (Frantsesez) Dassas, Michèle. (2018). Femme de robe. Marivole Éditions, 352 or. ISBN 978-2-36575-426-2..
- (Frantsesez) Debré, Jean-Louis; Bochenek, Valérie. (2013). Ces femmes qui ont réveillé la France. Paris: Arthème Fayard, 169-176 or. ISBN 978-2-213-67180-2..
- (Ingelesez) Kimble, Sara Lynn. (2002). Justice Redressed: Women, Citizenship, and the Social Uses of the Law in Modern France, 1890-1939 (doktoretza-tesia). University of Iowa.
- (Ingelesez) Mossman, Mary Jane. (2006). The First Women Lawyers: A Comparative Study of Gender, Law and the Legal Professions. Portland: Hart.
- (Frantsesez) Prévôt, Fabienne. (2013). «Jeanne Chauvin» in Didier, Béatrice; Fouque, Antoinette; Calle-Gruber, Mireille Le Dictionnaire universel des créatrices. Éditions des femmes.
- (Frantsesez) Rennes, Juliette. (2017). «Jeanne Chauvin» in Bard, Christine; Chaperon, Sylvie (zuz.) Dictionnaire des féministes : France xviie – xxie siècle. PUF.
- (Frantsesez) Dassas, Michèle. (2018). Femme de robe : parcours de femme. Marivole, Romorantin-Lanthenay, 360 or. ISBN 978-2-36575-426-2. OCLC .1023612664.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Fichero de Autoridades Virtual Internacional
- International Standard Name Identifier
- Bibliothèque nationale de France
- WorldCat
- (Frantsesez) Chaperon, Sylvie. (2001). «Une génération d’intellectuelles dans le sillage de Simone de Beauvoir» Clio. Femmes, genre, histoire 13: 99-116..
- (Frantsesez) Lecuyer, Carole. (1996). «Une nouvelle figure de la jeune fille sous la IIIe République : l'étudiante» Clio. Femmes, genre, histoire 4.