James Napper Tandy

politikari irlandarra

James Napper Tandy (1740, Dublin1803ko abuztuaren 24a, Bordele) irlandar buruzagi erreboltari bat izan zen. Guraso protestanteen seme izan zen.

James Napper Tandy

Bizitza
JaiotzaDublin, 1740
HerrialdeaIrlandako Erresuma
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaBordele1803ko abuztuaren 24a (62/63 urte)
Hobiratze lekuaCastlebellingham
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaSociety of United Irishmen
Graduabrigada-jeneral

Ibilbide politikoa

aldatu

Merkatari lanbidean jardun zuen eta Dublin hiriko Kontseiluko kide izan zen. Udalaren ustelkeria salatu eta Ingalaterrako gobernuak irlandar produktuak mugatzen zituela eta, Irlandan ingeles produktuen boikota eskatzeagatik ospetsu bilakatu zen.

1780ko apirilean Irlandar Boluntarioak erakundea sortu eta erradikalak sumintzen zituen jardun lasaiegia zuen Leinsterko dukearen alboratzea proposatu zuen.

1791an Theobald Wolfe Tonekin elkarlanean Irlandar Batuen Elkartea sortu eta honen lehenbiziko idazkaria izatera iritsi zen.

Napper Tandyren ideien erradikalitatek Frantziako Iraultzaren eragina zuen, honek Erresuma Batuko gobernuaren jomugan jarri zuen. 1792ko otsailean Fiskal Orokorrari erronka bota eta bere itxustasun fisikoan oinrriturik ziria sartu zion, ondorioz Lorden Ganberak bere atxiloketa agindu zuen, halere Napper Tandyk bere atxiloketa agindua iraungitu arte ezkutatuta egotea lortu eta azkenean ez zuten atxilotzea lortu ahal izan. Orduan Tandyk bere atxilotzea agindu zuen Lord tenienteari salaketa jarri zion, nahiz eta inongo lege ondoriorik ez izan, Tandyk sekulako ospea bereganatu zuen irlandarren artean. Salaketa haren kostuak Irlandar Batuen Elkarteak ordaindu zituen.

Irlandan Frantziako Iraultzarekiko elkarretaratzea segituan hedatu zen. 1791ko uztailean Belfast hirian 6.000 pertsonako manifestapen baten ondoren, frantziar nazioa zoriontzeko mezua bidaltzea bozkatu zen. Napper Tandyk Frantziako Goradia Nazionala eredu zuen irlandar indar armatu bat eratu nahi izan zuen.

Irlandar erreboltariak batzeko asmoz, Irlandako Defendatzaileak elkarte katolikoaren zina egin zuen. Garai hartan Irlandan nekazal eta politika arazo eta liskarrak areagotzen hasi ziren. Hortaz, Napper Tandyk atxiloketa edo bere buruarekiko edozein eraso ekiditeko asmoz sarritan etxebizitza aldatu beharren suertatu zen, azkenik 1798an Estatu Batuetan babesa hartu zuelarik.

Atzerrian iraulta bat planeatuz

aldatu

1798ko otsailean Paris hirira bidaiatu eta bertan erbesteratutako irlandar talde baten batzartu zen, haien artean Theobald Wolfe Tone nabarmentzen zelarik. Hauek, Frantziatik atera eta Irlandan lehorreratuko zen indar armatu baten eraketa planeatu zuten.

Irlandako itzulera

aldatu

Frantziako gobernuak eskeini zion Anacreon ontzian Dunkerquen itsasoratu eta 1798ko irailaren 16an Donegalgo konderrian dagoen Arranmore uhartean armatutako talde txiki batekin lehorreratu zen. Halere, bertakoek ez zuten elkartzeko asmo handiegirik erakutsi, irlandar bandera goratu eta behin aldarrikapen bat egin ondoren, britainiar itsas armada sahisteko asmoz Eskoziako ipar-kostaldea inguratu zuten. Hamburgoko portu librean lehorreratu zuten, baina han Erresuma Batuko gobernuak hala eskatuta eta nahiz eta Frantziako gobernuak protestatu izan, atxilotu egin zuten.

Atzerriratzea eta heriotza Frantzian

aldatu

1801eko apirilararte Tandy espetxean egon zen. Epaitua eta heriotzera zigortua izan zen, baina azken unean indultatua eta Frantziara atzerriratua izan zen, gainera Napoleon berberak Tandyren askapena Amiensko Bakea sinatzeko baldintzetako bat bezala jarri omen zuen. Tandyren askapena arrakasta diplomatiko handitzat jo izan zuten, honela bada, 1802ko martxoan Frantzian ongietorria egin zioten. Bere hiletetara jendetza handia bertaratu zen.

Nahiz eta militarki ez trebea izan, eta bere Irlandako espedizioa erabateko porrota izan, ondorengo irlandar errepubilkar nazionalisten ikur bilakatu zen. Adibide gisa, bere izena agertzen den irlandar abesti matxino ugariak dira, horien artean, The Wearing of the Green abestia.

Ikus gainera

aldatu