Jacques Blanchard

margolari frantziarra

Jacques Blanchard (Paris, 1600ko urriaren 1aib., 1638), baita Jacques Blanchart izenaz edo Frantziako Tiziano izengoitiz ezaguna ere, frantses pintorea izan zen. Nicolas Baullery, bere osaba, izan zuen irakasle lehenik, eta ondoren Horace Le Blanc-en tailerrean sartu zen. Italian bizi izan zen, eta han beretu zituen Veneziako pintore handien ezaugarriak. Tizianorenetan eta Veneziako pintoreenetan bezala, kolore difuminatuak, epelak, itzalaren eta argitasunaren arteko kontrasteak, pertsonaia lirainak (emakumeak bereziki) ageri dira bere lanetan, baina Fontainebleauko eskolako irudien eragina ere nabari da. Hogeita hiru irudi eta hiru marrazki egin zituen, Zimon eta Ifigenia, San Jeronimo, Angelika eta Medor besteak beste.

Jacques Blanchard

Bizitza
JaiotzaParis1600ko urriaren 1a
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaParis1638ko azaroaren 10a (38 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea eta marrazkilaria
Lan nabarmenak

Musicbrainz: 00379a88-0379-4c99-a984-e737c59f6241 Discogs: 5659898 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.