Jabari publikoa ondasun baten gaineko jabetza-eskubidea zehazki inori ez, baizik eta gizateriari bere osotasunean dagokion eskubide sorta da.

Jabari publikoaren logoa, onarpen legalik ez duena

Zuzenbide administratiboa

aldatu

Zuzenbide administratiboari dagokionean, plaza eta errepide publikoak jabetzarik gabekoak dira, eta baita administrazio publikoari dagozkion meatze eta ur kontinentalak, adibidez.

Egile eskubideak

aldatu

Egile eskubideei dagokienean, jabari publikotzat hartzen dira eskubideen babesak iraungita dituzten lan literario, artistiko eta zientifikoak, zeinak libreki erabil daitezkeen.

Kasu hauetan jabari publiko kontzeptua laburtzeko PD erabili ohi da, ingelesezko Public Domain hitzaren laburdura.

Batzuetan jabetza publikoan dagoenak jaberik ez duela pentsatu ohi da, baina pentsamolde hori ez da zuzena. Inori ez dagokion horri Res nullius deitzen zaio.

Jabari publiko baldintzetan dagoen oro edonork erabili dezake, baino inoiz ez bere jabe izan, gizateriari bere osotasunean baitagokio.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu