Isabel Preysler
María Isabel Preysler Arrastia (Manila, 1950eko otsailaren 18a) filipinar eta espainiar modeloa eta pertsonai publiko ezaguna da. 5 seme-alaba ditu: Enrique Iglesias, Julio Iglesias, Jr. eta Chábeli Iglesias, Julio Iglesiasekin izandako ezkontzaren ondorioz (1971-1978); Tamara Isabel Falcó, Griñóngo markesarekin batera; eta Ana Isabel Boyer, Miguel Boyer Espainiako Ogasun ministro ohiarekin batera. 2014ean Boyerrengandik alargun geratu zen eta 2015etik harreman berri bat dauka Mario Vargas Llosa nobeldun idazlearekin.[1]
Arrastia deitura, euskal jatorrikoa, Filipinetara Errioxa aldetik joandako familiarengandik datorkio, ama Beatriz Arrastia Reinares (1923 – 2021) baitzuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Isabel Preysler y Vargas Llosa, más unidos que nunca» El Periodico 2015-6-15 (Noiz kontsultatua: 2016-4-2).
Artikulu hau Filipinetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |