Isabel Mellén
Isabel Mellén Rodríguez (Gasteiz, 1986ko uztailaren 21a) historialari, ikertzaile eta dibulgatzaile arabarra da. Emakumeek Arabako arte erromanikoan eta Erdi Aroan kulturan eta ondarean egindako lanean espezializatua.[1][2][3]
Isabel Mellén | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1986ko uztailaren 21a (38 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea : filosofia UNED : artearen historia |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte-historialaria, ikertzailea eta dibulgatzailea |
isabelmellen.com | |
Biografia
aldatuFilosofia ikasketak eta Euskal Herriko Unibertsitatean hasi eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean , osatu zituen, non estetikaren alorreko master batekin berezitu zen. [4] Gero, artearen historiara pasatu zen, erromanikoaren azterketan nabarmentzeko. Erdi Aroko Araba Elkartean parte hartuta Araban erromanikoak duen garrantzia aztertu du[5], eta emakumezkoek arte forma haietan zuten presentzia eta partaidetza, askotan ahaztua, dokumentatu du bereziki.[6][7] Significado, corporalidad y metáfora. Elementos para una teoría del sentido de las imágenes tesi izenburu honekin doktoratu zen Zaragozako Unibertsitatean.[8]
Ibilbide profesionala
aldatuFilosofian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Filosofiako Ikasketa Aurreratuetako master batekin osatu zituen ikasketak; ondoren, Artearen Historian graduatu zen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED).[9]
Erdi Aroko proiektuaren parte izan da.[10] Talde horretako kide gisa, besteak beste, Gasteizko San Frantzisko komentuari buruzko ikerketan parte hartu du. Komentua 1214an sortu zen, eta 1930ean, zuen balio historiko handia eta ondare aberatsa kontuan hartu gabe, eraitsi egin zen.[11][12][13]
2017an, Otto Vaenius margolari eta humanistaren erdarazko Amorum emblemata liburuaren hitzaurrea eta edizioa koordinatu zuen. Liburu hori 1608an argitaratu zen lehen aldiz.[14]
Filosofiako irakaslea da UNEDen eta Zaragozako Unibertsitatean,[15][16]eta Vitoria-Gasteizko UNEDeko Zentro Elkartuaren unibertsitate-hedapeneko koordinatzailea.[17]
Dibulgatzaile gisa egindako ibilbidea
aldatu2021ean Tierra de damas. Euskal Herrian erromanikoa eraiki zuten emakumeak liburua argitaratu zuen. Bertan, landa-noblezia txikiko emakumeek Erdi Aroko bizitza sozial, politiko eta kulturalean zuten zereginari buruz egindako ikerketaren ondorioak azaltzen ditu, eta horretarako, garai hartako tenplu erromanikoen eraikuntzan izan zuten rola hartzen du oinarri. Ikerketa horrek Arabako Foru Aldundiaren berdintasun-arloaren laguntza izan zuen. [1][18][19]
Zenbait libururen egilea edo egilekidea izateaz gain, dibulgatzaile gisa, hainbat irratsaiotan parte hartu du 2018tik aurrera, radio Vitoria, radio Euskadi, Ser Vitoria eta Ser Bizkaia irratietan hasi zen kolaborazioak egiten. Historia eta emakumeak ardatz izango dituen programetan, hala nola Dejate llevar, Hstoria de las mujeres en el Pais Vasco, Herrian eta Historia de Alava.[20]
2020tik, Sancho el Sabio Fundazioko podcasta zuzendu eta aurkezten hasiko da. Hilean behineko saioak izango dira bertako Historia eta iturri bibliografikoetan oinarritua.[21]
2022an Naiara Lopez de Munain kazetariarekin batera Divulvadoras de la historia podcastari emango diote hasiera. Umore ikutu eta genero ikuspegiarekin emakumeak izango ditu ardatz.[22]
2024an El sexo en el románico (Crítica, 2024) argitaratu zuen, Erdi Aroko intimitatearen berrirakurketa egiten duen liburua, arte erromanikoaren bidez.[23][24]
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- 2018an Sancho el Sabio Fundazioaren saria jaso zuen Argiak itzalean lanagatik: Estibalizen lehen mendeetan Estibalizko Andre Mariaren Santutegiari eta X. eta XI. mendeetako Arabako politikan izan duen zereginari buruzko dokumentuen bidez (X-XII mendeak).[25]
- 2022an Premios SER de Álava SARIAK.[26]
Argitaratutako lanak
aldatuEditore gisa
aldatuAmorum enblemata. Maitasunari buruzko tratatu hermetikoa. (Otto Vaeniusen 1608ko obra, Sans Soleil Ediciones etxeak gaztelaniaz argitaratua 2017an).
Egile edo egilekide gisa
aldatu- Guía del románico en Álava y Treviño (Erromanikoaren gida Araban eta Trebiñun). Sans Soleil Ediciones, 2017López de Munain, Gorka / Mellén, Isabel.
- Descubriendo el románico alavés. La colección fotográfica de Federico Baraibar y Lorenzo Elorza (Erromanikoa ezagutzen. Federico Baraibarren eta Lorenzo Elorzaren argazki-bilduma). (Sans Soleil Ediciones, 2019). Esteban, Raquel / Gondra, Ander / López de Munain, Gorka / Mellén, Isabel / Ortiz de Urbina, Carlos / Soto, Javier.
- La ciudad perdida. Historia cultural del convento de San Francisco de Vitoria-Gasteiz (Hiri galdua. Gasteizko San Frantzisko komentuaren historia kulturala). Sans Soleil Ediciones, 2019. Ezkerra, Iñigo / Gondra, Ander / López de Munain, Gorka / Mellén, Isabel.
- Tierra de damas. Las mujeres que construyeron el románico en el País Vasco. (Dama-lurra. Euskal Herrian erromanikoa eraiki zuten emakumeak). Sans Soleil Ediciones, 2021. Mellén, Isabel.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «Las mujeres que crearon el románico vasco» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «Isabel Mellén pone en valor a las damas medievales alavesas» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hernando, Silvia. (2021-11-08). «Las mujeres de la alta sociedad vasca que construyeron las iglesias del románico» El País (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Isabel Mellen» Isabel Mellen (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ Gallego, Juanma. «"Instituzioek ondarea utzita daukatenez, guk lan horri ekin diogu" - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rioja Alavesa, Blog. (2020-06-16). «Isabel Mellén nos habla de la voz de las mujeres de hace 900 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ Ugarte Lz. de Arkaute, Estitxu. «Erromanikoa, Arabako damen eskutik sortua - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ Mellén Rodríguez, Isabel; García Varas, Ana María. (2023). Significado, corporalidad y metáfora. Elementos para una teoría del sentido de las imágenes. Universidad de Zaragoza, Prensas de la Universidad (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) La ermita de San Juan de Cárcamo | Sancho el Sabio : revista de cultura e investigación vasca. (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Isabel Mellén: "La edad media estaba llena de mujeres con poder"» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2021-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia, evolución y declive del desaparecido convento de San Francisco» ElDiario.es 2018-12-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2015-09-30). «El convento de San Francisco: historia de Vitoria hasta su derribo en 1930» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Exposición ‘La ciudad perdida. El convento de San Francisco’» Fundación Sancho El Sabio 2019-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ Carlos González (9 de febrero de 2017). «Las imágenes del amor. Sans Soleil recupera el género de la emblemática con ‘Amorum emblemata’ de Otto Vaenius.». .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sitio web del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - HEI CONOCE VITORIA-GASTEIZ. Isabel Mellén: La paz de las damas. El papel de las mujeres como mediadoras y árbitras en los conflictos.» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «María Isabel Mellén Rodríguez | Unidad Predepartamental de Filosofía» filosofia.unizar.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ Organigrama del Centro Asociado Vitoria - Gasteiz | UNED. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las mujeres de la alta sociedad vasca construyeron las iglesias del románico» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2021-11-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mancha 24, Castilla-La. «Las mujeres tuvieron protagonismo en la Edad Media, una época no tan oscura» Castilla-La Mancha 24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Radio» Isabel Mellen (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) FSS. (2020-10-09). «El Podcast de Sancho el Sabio» Fundación Sancho El Sabio (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lana, Nagore. (2023-11-14). «Divulvadoras de la Historia: "La historia de las mujeres es muy dura"» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. «Cadena SER: Noticias y Radio Online» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sañudo, David. (2024-09-30). «¡¡¡SEXO!!!... (ahora que tengo tu atención, hablemos del románico) | Historia» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2018-01-23). «Dos estudios analizan la importancia del cerro de Estibaliz y la cristianización de Euskadi» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2022-04-07). «Así han sido los Premios SER de Álava 2022» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).