Jeinu
Jeinuak edo ireluak izaki mitologikoak dira, mitologiaren arabera arrunt ezaugarri desberdinak dituztenak. Mitologia semitikoetan jinn izena hartzen dute eta ikusezinak izaten badira ere, landare, animalia zein pertsona baten itxura har dezakete. Gizakiengan eragin fisikoa nahiz izpirituala izan dezakete. Islamean Lurrean bizi den beste arraza bat da, toki naturaletan bizi eta naturaz gaindiko ahalmena dutenak. Erromatar mitologian, daimon izeneko greziar izaki mitologikoetatik eratorrita, jeinuak pertsona baten ahalmenak eta trebetasunak pizten ditu, baina horietaz gainera tokiek (sumendiak, esaterako) eta arteek (antzerkia euren jeinuak zituzten.
- Artikulu hau izaki mitologikoari buruzkoa da; erromatar izpiritua buruzkoa beste hau da: «Jeinu (erromatar mitologia)».
Euskal mitologian, jeinuak izaki mitologikoa izendatzeko erabiltzen den termino orokorra da.