Ibarbaso
Ibarbasoa edo ibaiertzeko basoa ibaiaren ibilguaren ertzetan hazten diren zuhaitz eta zuhaixken multzo estua da. Ibilguaren alboetatik haraindi ez da basorik. [1] Oso ekosistema aberatsak dira eta ibilgua babesteko ezinbestekoak. Euskal Herrian, orokorrean, babesteko behar handia dute eta lurralde batzutan oso egoera larrian daude.
Munduan sailkatzen diren hamabost bioma motetako bat da.
Ezaugarriak
aldatuIbaiertzeko basoak ibaiertzeko landarediz osaturik daude. Batez ere lurzoruaren hezetasunari esker bizi da landaredi hori, ez dute euriaren hainbeste dependentzia, eta ibaien ertzetan hazten da, normalean, modu sarrian. Landare-espezieak ibaiaren ibilguari zeharka sortzen dira: ur gehien behar dutenak ibaitik gertuen kokatzen dira, sustraiak arroan bertan hondoratuta (sahatsak), eta, atzerago, ur gutxiago behar dutenak kokatzen dira (haltzak, makalak, lizarrak, zumarrak, milazkak).[2]
Mehatxuak
aldatuEkosistema hauek pairatzen duten arazo nagusia urbanizazio prozesuak: Euskal Herriko toki askotan baso hauek bota dira urbanizatzeko asmoz, esaterako, etxeak eraikitzeko, ibilbideak, bidegorriak, kanalizazioak... Populazio handiago ezagutzen dituzten herrietan ohikoa da baso mota hauek erabat desagertzea. Beste motatako arazoak espezie inbaditzaileek planteatzen dute: fisikoki basoa ez da desagertzen baina bere balio ekologikoa erabat suntsitzen dute. Beste arazoak arrantza, gizakiaren presentzia eta kutsadura dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elhuyar Kultur Elkartea: Ingurugiro hiztegi entziklopedikoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1998. 170.or.
- ↑ Euskadi.eus Basoak