Iñaki Esnaola
Iñaki Esnaola Etxeberri (Deba, 1948ko uztailaren 28a) abokatua eta Herri Batasunako politiko ohia da.
Euskal presoen defentsan hasi zen frankismoko azken urteetan (1973) eta Herri Batasuna koalizioko buruzagi izan da 1978-1991 urteetan. Gipuzkoako ordezkaria izan da hainbat alditan Diputazioan, Batzar Nagusietan, Gasteizko Legebiltzarrean eta Madrilgo Parlamentuan. Espainiako legebiltzarrean HBren ordezkaria izan zen. 1989an Madrilen zelarik, tiroka eraso zuten, baita larri zauritu ere. Oldar berean Josu Muguruza kazetari eta politikaria erail zuten indar ultraeskuindarraren erasotzaileek.
1991n Herri Batasuna utzi zuen, desadostasun politikoak izan zirela medio.[1] Oso kritikoa izan zen ezker abertzalearen proposamenekin eta ETAren jarrerarekin.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |