Hornitzaile
Hornitzailea, enpresa edo pertsona fisikoa da, bere helburua enpresa ezberdinek bere eguneroko jarduerarako dituzten beharrak asetzea da; adibidez enpresak behar duen materiala, lehengaiak, osagaiak eta abar lortzea.
Hornitzaileen homologazioa
aldatuHornitutako produktua edo zerbitzua enpresen funtzionamendu egokirako kritikoa den kasuetan, enpresa eskatzaileek hitzartutako hornikuntza-baldintzak bermatu ditzaketen hornitzaileei soilik erosten diete. Berme hori izateko, enpresek hornitzaile horiek homologatzeko prozesua egiten dute.
Homologatuta dauden hornitzaileek produktuaren edo zerbitzuaren kalitatea eta hornikuntza-baldintzak ziurtatzeko behar diren antolaketa-sistemak, baliabideak, kalitate-kontrolak eta kaudimen aproposak badituztela ziurtatu behar die enpresa eskatzaileei. Horretarako, enpresek antolamendua, funtzionamendua, ekoizpen-prozesua eta kalitate-sistema ebaluatzeko galdetegiak bidaltzen dizkie hornitzaileei. Gainera, enpresa eskatzaileek hornitzaileen instalazioak bisitatu ohi dituzte eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela ziurtatzeko.
Enpresek hornitzaile homologatuekin duten eskakizun-maila gainerako hornitzaileekin baino handiagoa da, baina ordainetan, hornitzaile homologatuek beste hornitzaileek baino baldintza ekonomiko hobeak izaten dituzte. Gainera, hornitzaile homologatuen produktuak, bere instalazioetan egiten diren kontrolak direla eta, kontrol gutxiago pasatzen dituzte enpresa eskatzailearen harreran.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |