Homo
Homo gaur egungo gizakiak eta bere ahaiderik gertukoenak barnebiltzen dituen Primate hominidoen generoa da. Generoa orain dela 2,3 edo 2,4 milioi urte sortu zela uste da, Australopithecus arbaso batetik, ziurrenik Homo habilisen antza zuen izakiren bat. Uste denez Homo habilis litzateke Australopithecus garhiren zuzeneko oinordeko bat, orain dela 2,5 milioi urte bizi izan zen animalia bat. Bi espezieen arteko desberdintasunik handiena burmuin gaitasunaren areagotzea izan zen, 450 cc.tik 600 cc.ra. Homo generoan burmuin bolumena berriro bikoiztu zen Homo heidelbergensisean, orain dela 600.000 urte bizi izan zena. Hala ere 2010eko maiatzean Homo gautengensis izeneko espeziea aurkitu zen, oraindik zaharragoa litzatekeen espezie bat.
Homo | |
---|---|
Pleistozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Subfamilia | Homininae |
Generoa | Homo Linnaeus, 1758
|
Azpibanaketa | |
Homoren sorrera Olduvaiko industriaren sorrerarekin bat egiten du, eta, beraz, definizioz, Behe Paleolitoaren hasierarekin. Hala ere Etiopian aurkitutako hainbat ebidentziek esaten duten orain dela 3,39 miloi urteko harrizko tresnak ere badirela. Homoren hasierako pausoak Kuaternarioko glaziazioarekin batera eman ziren.
Homo sapiensa izan ezik, espezie guztiak desagertu dira jada. Homo neanderthalensis, tradizionalki azken ahaide gisa ezagutu dena, orain dela 24.000 urte inguru desagertu zen. Orain dela gutxi deskribatu den beste balizko espezie bat, Homo floresiensis, 2003an aurkitua, orain dela 12.000 urte desagertu zela dirudi. Denisovan aurkitutako Homininiak, 2010eko martxoan, beste arbaso baten aurrean koka gaitzake.
Eboluzioa
aldatuHomo generoko lehen ordezkari ezaguna Homo habilis da, duela 2,8 milioi urte inguru eboluzionatu zuena[1], eta, ziurrenik, harrizko tresnen erabileraren froga positiboak dituen espezierik zaharrena da. Lehen hominido horien garunek txinpantze batenaren tamaina bera zuten, gutxi gorabehera, baina garai hartan bikoiztu zen SRGAP2 giza genea, kortex prefrontalaren konexio azkarragoa sortuz. Hurrengo milioi urteetan entzefalizazio azkarreko prozesu bat gertatu zen, eta Homo erectus eta Homo ergasterra erregistro fosilera iritsi zirenean, garezur-ahalmena bikoiztu egin zen 850 cm3-ra arte[2]. Giza garunaren tamaina handitze hori belaunaldi bakoitzak gurasoek baino 125.000 neurona gehiago izatearen parekoa da. Uste denez, H. erectus eta H. ergaster izan ziren sua eta tresna konplexuak erabiltzen lehenak, eta hominidoen lerroko lehenak izan ziren Afrikatik irteten, Afrikan, Asian eta Europan hedatuz 1,3 ― 1,8 milioi urte bitartean.
Gizaki modernoen jatorri afrikarraren teoria berriaren arabera, hauek Afrikan eboluzionatu zuten H. heidelbergensis, H. rhodesiensis edo H. antecessor delakoetatik abiatuta, eta kontinentetik kanpora emigratu zuten duela 50.000 eta 100.000 urte bitartean, pixkanaka H. erectus, Denisovako gizakia, H. floresiensis, H. luzonensis eta H. neanderthalensis tokiko populazioak ordezkatuz[3][4][5][6]. Homo sapiens arkaikoa, anatomikoki modernoak diren gizakien aitzindaria, Erdi Paleolitoan eboluzionatu zuen duela 400.000 eta 250.000 urte bitartean[7]. Berriki egindako DNA probek iradokitzen dute jatorri neandertaleko haplotipo batzuk afrikarrak ez diren populazio guztietan daudela, eta neandertalek eta beste hominino batzuek, denisovakoek kasu, euren genomaren % 6 eman ahal izan dietela egungo gizakiei, eta horrek espezie horien arteko mestizaje mugatua iradokitzen du[8][9][10]. Kultura sinbolikoaren, hizkuntzaren eta teknologia litiko espezializatuaren garapenarekin jokabide-modernitaterako trantsizioa duela 50.000 urte inguru gertatu zen, antropologo batzuen arabera[11], baina beste proba batzuen arabera, portaeran aldaketa mailakatua gertatu zen denbora-tarte luzeago batean[12].
Homo generoko lehen ordezkari ezaguna Homo habilis da, duela 2,8 milioi urte inguru eboluzionatu zuena[1], eta, ziurrenik, harrizko tresnen erabileraren froga positiboak dituen espezierik zaharrena da. Lehen hominido horien garunek txinpantze batenaren tamaina bera zuten, gutxi gorabehera, baina garai hartan bikoiztu zen SRGAP2 giza genea, kortex prefrontalaren konexio azkarragoa sortuz. Hurrengo milioi urteetan entzefalizazio azkarreko prozesu bat gertatu zen, eta Homo erectus eta Homo ergasterra erregistro fosilera iritsi zirenean, garezur-ahalmena bikoiztu egin zen 850 cm3-ra arte[2]. Giza garunaren tamaina handitze hori belaunaldi bakoitzak gurasoek baino 125.000 neurona gehiago izatearen parekoa da. Uste denez, H. erectus eta H. ergaster izan ziren sua eta tresna konplexuak erabiltzen lehenak, eta hominidoen lerroko lehenak izan ziren Afrikatik irteten, Afrikan, Asian eta Europan hedatuz 1,3 ― 1,8 milioi urte bitartean.
Gizaki modernoen jatorri afrikarraren teoria berriaren arabera, hauek Afrikan eboluzionatu zuten H. heidelbergensis, H. rhodesiensis edo H. antecessor delakoetatik abiatuta, eta kontinentetik kanpora emigratu zuten duela 50.000 eta 100.000 urte bitartean, pixkanaka H. erectus, Denisovako gizakia, H. floresiensis, H. luzonensis eta H. neanderthalensis tokiko populazioak ordezkatuz[3][4][5][6]. Homo sapiens arkaikoa, anatomikoki modernoak diren gizakien aitzindaria, Erdi Paleolitoan eboluzionatu zuen duela 400.000 eta 250.000 urte bitartean[7]. Berriki egindako DNA probek iradokitzen dute jatorri neandertaleko haplotipo batzuk afrikarrak ez diren populazio guztietan daudela, eta neandertalek eta beste hominino batzuek, denisovakoek kasu, euren genomaren % 6 eman ahal izan dietela egungo gizakiei, eta horrek espezie horien arteko mestizaje mugatua iradokitzen du[8][9][10]. Kultura sinbolikoaren, hizkuntzaren eta teknologia litiko espezializatuaren garapenarekin jokabide-modernitaterako trantsizioa duela 50.000 urte inguru gertatu zen, antropologo batzuen arabera[11], baina beste proba batzuen arabera, portaeran aldaketa mailakatua gertatu zen denbora-tarte luzeago batean[12].
Homo sapiens bere generoko espezie bakarra da, Homo. Homo espezie batzuk (desagertuak) Homo sapiensen arbasoak izan zitezkeen arren, asko, agian gehienak, ziurrenik "lehengusuak" ziren, homininoen antzinako lerrotik kanpo espezializatu zirenak[13][14]. Oraindik ez dago adostasunik talde hauetatik zein den espezie banandua eta zein azpiespeziea; hau fosil eskasiagatik edo Homo generoko espezieak sailkatzeko erabilitako ezberdintasun arinengatik izan daiteke. Saharako ponparen teoriak (Saharako basamortu "heze" bat deskribatzen du, noiz edo noiz ibiltzeko modukoa) Homo generoko aldakuntza goiztiarraren azalpen posible bat eskaintzen du.
Proba arkeologiko eta paleontologikoetan oinarrituta, zenbait Homo espezieren antzinako praktika dietetikoak ondorioztatu ahal izan dira neurri bateraino[15], eta dietak Homoren barruko bilakaera fisikoan eta jokabidean duen eragina aztertu ahal izan da[16][17][18][19][20].
Antropologo eta arkeologo batzuek Tobako hondamendiaren teoria proposatzen dute. Teoria horren arabera, duela 70.000 urte inguru Sumatrako uhartean (Indonesia) Toba aintziraren supererupzioak ondorio globalak izan zituen[21], gizaki gehienak hilez eta gaur egungo gizaki guztien herentzia genetikoari eragin zion populazio-lepo bat sortuz[22]. Hala ere, gertaera horren froga genetikoak eta arkeologikoak zalantzagarriak dira oraindik[23].
Espezieak
aldatuEspezie batzuen estatusa (Homo rudolfensis, Homo ergaster, Homo georgicus, Homo antecessor, Homo cepranensis, Homo rhodesiensis eta Homo floresiensis) oraindik eztabaidagai da. Homo heidelbergensis-ek eta Homo neanderthalensis-ek harreman estua dute elkarrekin, eta batzuetan Homo sapiens espeziaren azpiespezietzat hartzen dira. Orain dela gutxi, Vindija leizeko Neanderthal gizaki baten ADN nuklearra sekuentziatu zen, eta Homo sapiens ADNarekin erkatuz alelo eratorrien %30 bien leinukoak direla baieztatu da. Sekuentzia handi honek bien espezieen arteko harremana adieraz dezake[24].
Espezie hauen artean daude:
- Homo habilis. Orain dela bi milioi urtetik milioi eta erdi urtera bitartean bizi izan zen. Hominido edo giza antzeko mota bat baino gehiago bizi izan zen garai hartan Afrikako ekialdean. Etiopian, Kenyan eta Tanzanian aurkitu dira haien aztarnak, baina, itxura denez, Hegoafrikan eta Asiako hego-ekialdean ere bizi ziren. Txikia (1,2-1,5 m garai) baina oso azkarra zen, eta ez zuen masail hezurra australopitekoak bezain aurrera irtena. Hark baino bolumen handiagoko burmuina zuen (800 cm³ inguru), eta gai zen zenbait tresna sortzeko.
- Homo erectus. Zutik ibiltzeko gai zen. Orain dela 1,6 milioi urtetik 200.000 urtera bitartean bizi izan zen. Afrikan (Tanzanian, Hegoafrikan eta Aljerian), Europan (Alemanian, Espainian, Frantzian, Grezian eta Hungarian) eta Asian (Javan eta Txinan) aurkitu dira haren aztarnak. Gaur egungo gizonaren antz handia zuela uste da, tamainaz txikiagoa bazen ere (1,6 m inguru). Burmuina 950-1.200 cm³ inguru bolumenekoa zuen; masail hezurretan eta bekainetan, berriz, tximinoen antz handiagoa zuen. Gai zen lantzak, aiztoak eta beste hainbat tresna zurez, harriz nahiz hezurrez egiteko. Janaria prestatzeko sua erabili izanaren aztarnak ere aurkitu dira.
- Homo sapiens. Hominidoen familiako Homo generoko espeziea, gizon modernoaren aitzindaritzat hartua. Duela 400 bat mila urtekoak dira aurkitu diren homo sapiens-aren aztarna zaharrenak. Berezitasun asko ditu aurreko hominidoekin, bai gorputzari dagokionez eta baita ohiturei eta bizimoduari dagokienez ere; gaur egungo gizonaren antzeko itxura zuen; bi zangoen gainean egon eta ibiltzeko gauza zen, burmuina 1.350 cm³-koa zuen, hortzak txikiak, eta burua aurreko hominidoak baino biribilagoa. Komunikatzeko hizkuntza erabiltzen hasi zen lehenengo hominidoa izan zen. Oso teknika aurreratua erabili zuen; harrizko eta hezurrezko tresna bereziak egiten zituen, ehizarako teknika berriak asmatu zituen, etab.
- Homo sapiens "Cro-Magnon". Pleistozeno garaiaren bukaera aldetik gaur artekoa, orain dela 35.000 urtez geroztik mundu guztian zabaldu dena. Frantziako erdialdean eta beste hainbat lekutan aurkitu diren marrazkiek erakusten dutenez, hasierako garai hartatik oso jakintza zabaleko gizona zen. Tribuetan bizi zen, landare gaiak gordetzen ikasia zen, baina ehizatik eta arrantzatik bizi zen nagusiki. Dirudienez, azienda zaintzen, aterpeak eraikitzen eta jantziak egiten ere bazekien. Orain dela 10.000 urte inguru hasi zen animaliak hezten eta lurra eta landareak lantzen.
- Homo neanderthalensis. Alemaniako Neander ibaiaren inguruan 1856an aurkitu ziren hezurdurengatik eman zitzaion izen hori. Gibraltarren, Afrikako iparraldean, Ekialde Hurbilean eta Asiako erdialdean ere aurkitu dira geroztik haren fosilak. 250.000 urtetik 30.000 urte ingurura bitartekoak dira. Pleistozeno garaiko azken izotzaldiaren ondorenean izan bide zuen zabalkunderik handiena. 1,7 m inguru garai zen, gorputzez trinkoa, sudur zapala eta bekain-alde sendoak zituena. Gaur egungo gizonak baino bolumen handiagoko burmuina zuen, 1.400 cm³-koa. Modu askotako tresneria erabiltzen zuen eta erlijio erritu batzuk ere bazituen bere ohituren artean; besteak beste, hilei lur ematekoa eta harpetako hartza gurtzekoa.
Species | Noiz (Ma) | Non | Tamaina | Pisua | Garun kapazitatea (cm³) | Fosila | Aurkikuntza / izenaren argitalpena |
---|---|---|---|---|---|---|---|
H. antecessor | 1.2 – 0.8 | Iberiar penintsula | 1.75m | 90kg | 1.000 | 2 lekutan | 1997 |
H. cepranensis | 0.5 – 0.35 | Italiar penintsula | 1.000 | 1994/2003 | |||
H. erectus | 1.8 – 0.2 | Afrika, Eurasia (Java, Txina, India, Kaukasoa) | 1.8m | 60kg | 850 – 1.100 | Ugari | 1891/1892 |
H. ergaster | 1.9 – 1.4 | Ekialdeko eta Hegoaldeko Afrika | 1.9m | 700–850 | Ugari | 1975 | |
H. floresiensis | 0.10 – 0.012 | Indonesia | 1.0m | 25kg | 400 | 7 banako | 2003/2004 |
H. gautengensis | >2 – 0.6 | Hegoaldeko Afrika | 1.0m | Banako 1 | 2010/2010 | ||
H. habilis | 2.3 – 1.4 | Afrika | 1.0–1.5m | 33–55kg | 510–660 | Ugari | 1960/1964 |
H. heidelbergensis | 0.6 – 0.35 | Europa, Afrika, Txina | 1.8m | 90kg | 1.100–1.400 | Ugari | 1908 |
H. neanderthalensis | 0.35 – 0.03 | Europa, Mendebaldeko Asia | 1.6m | 55–70kg | 1.200–1.900 | Ugari | (1829)/1864 |
H. rhodesiensis | 0.3 – 0.12 | Zambia | 1.300 | Oso gutxi | 1921 | ||
H. rudolfensis | 1.9 | Kenya | 700 | 2 lekutan | 1972/1986 | ||
H. sapiens idaltu | 0.16 – 0.15 | Etiopia | 1.450 | 3 burezur | 1997/2003 | ||
H. sapiens sapiens (gizakiak) | 0.2 – egun | Mundu osoan | 1.4–1.9m | 50–100kg | 1.000–1.980 | Oraindik bizirik | —/1758 |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik hartu da. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Ingelesez) «'First human' discovered in Ethiopia» BBC News 2015-03-04 (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ a b Swisher, Curtis & Lewin 2001.
- ↑ a b Stringer 1994, 242 orr. .
- ↑ a b McHenry 2009, 265 orr. .
- ↑ a b (Ingelesez) «This Week in Science» Science 308 (5724): 921–921. 2005-05-13 doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ a b (Ingelesez) Stringer, Chris. (2003-06). «Out of Ethiopia» Nature 423 (6941): 693–695. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ a b (Ingelesez) «Evolution's Past Is Modern Human's Present» www.nsf.gov (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ a b (Ingelesez) Reich, David; Green, Richard E.; Kircher, Martin; Krause, Johannes; Patterson, Nick; Durand, Eric Y.; Viola, Bence; Briggs, Adrian W. et al.. (2010-12). «Genetic history of an archaic hominin group from Denisova Cave in Siberia» Nature 468 (7327): 1053–1060. doi: . ISSN 1476-4687. PMID 21179161. PMC PMC4306417. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ a b (Ingelesez) Noonan, James P.. (2010-05-01). «Neanderthal genomics and the evolution of modern humans» Genome Research 20 (5): 547–553. doi: . ISSN 1088-9051. PMID 20439435. PMC PMC2860157. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ a b (Ingelesez) Abi-Rached, Laurent; Jobin, Matthew J.; Kulkarni, Subhash; McWhinnie, Alasdair; Dalva, Klara; Gragert, Loren; Babrzadeh, Farbod; Gharizadeh, Baback et al.. (2011-10-07). «The Shaping of Modern Human Immune Systems by Multiregional Admixture with Archaic Humans» Science 334 (6052): 89–94. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 21868630. PMC PMC3677943. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ a b (Ingelesez) Mellars, Paul. (2006-06-20). «Why did modern human populations disperse from Africa ca. 60,000 years ago? A new model» Proceedings of the National Academy of Sciences 103 (25): 9381–9386. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 16772383. PMC PMC1480416. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ a b (Ingelesez) Mcbrearty, Sally; Brooks, Alison S.. (2000-11-01). «The revolution that wasn't: a new interpretation of the origin of modern human behavior» Journal of Human Evolution 39 (5): 453–563. doi: . ISSN 0047-2484. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Strait, David S.; Grine, Frederick E.; Moniz, Marc A.. (1997-01-01). «A reappraisal of early hominid phylogeny» Journal of Human Evolution 32 (1): 17–82. doi: . ISSN 0047-2484. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ Bryson 2004, 522–543 orr. .
- ↑ «For Evolving Brains, a ‘Paleo’ Diet of Carbs - The New York Times | Ghostarchive» ghostarchive.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Leonard, William R.; Snodgrass, J. Josh; Robertson, Marcia L.. (2007-08-01). «Effects of Brain Evolution on Human Nutrition and Metabolism» Annual Review of Nutrition 27 (1): 311–327. doi: . ISSN 0199-9885. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ Walker 2007, 3–10 orr. .
- ↑ Ungar & Teaford 2002.
- ↑ Bogin 1997, 96–142 orr. .
- ↑ (Ingelesez) Barnicot, N. A.. (2005-04-01). «Human nutrition: Evolutionary perspectives» Integrative Physiological & Behavioral Science 40 (2): 114–117. doi: . ISSN 1936-3567. (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ «BBC - Science & Nature - The evolution of man» web.archive.org 2006-01-18 (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ (Ingelesez) When humans faced extinction. 2003-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ (Ingelesez) «Modern humans flourished through ancient supervolcano eruption 74,000 years ago: Modern humans flourished through ancient supervolcano eruption» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ Biological Anthropology: 2nd Edition. 2009. Craig Stanford et al.