Hollow Man
Hollow Man 2000ko Paul Verhoeven herbeherear zinema zuzendariaren zientzia-fikzio eta beldurrezko thriller filma bat da. Elisabeth Shue, Kevin Bacon, Josh Brolin, Kim Dickens, Greg Grunberg, Joey Slotnick, Mary Randle eta William Devane aktoreek antzeztu zuten.
Filmal bere burua ikustezin bilakatzea lortzen duen zientzialari baten istorioa kontatzen du, H. G. Wells idazlearen Gizon Ikustezina eleberrian oinarritua.
2000ko Efektu berezi onenen Oscar Sariaren izendapena jaso zuen. 2006an Hollow Man 2 izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
aldatuUrte luzez esperimentuak burutzen egon ondoren, Sebastian Caine (Kevin Bacon) zientzialari harroputz eta buruargiak gauzak ikustezin bilakatza lortu du. Honela bere azken helburua lortzen obsesionatuko da, izaki biziak ikustezin bilakatzea, horretarako berak zuzentzen duen zientzialari eta ikertzaile taldeak Sebastian bera giza-kobaia gisa erabil dezan behartuaraziko du. Esperimentuak arrakasta izango du, baina trukean Caine betiko ikustezin bilakatuko da, gainera ondorio psikiko larriak izaten eree hasiko da, bere kaxaz jardun eta kontrolpetik kanpo, ikustezin dela zientzialari taldeko kideak banan-banan hiltzen hasiko baita.
Aktoreak
aldatu- Kevin Bacon: Sebastian Caine, gizon ikustezina
- Elisabeth Shue: Linda McKay
- Josh Brolin: Matthew Kensington
- Kim Dickens: Sarah Kennedy
- Greg Grunberg: Carter Abbey
- Joey Slotnick: Frank Chase
- William Devane: Howard Kramer doktorea
- Rhona Mitra: Sebastianen auzokidea
- Mary Randle: Janice Walton
Kanpo estekak
aldatu- Hollow Man filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)