Herbert Biberman
Herbert J. Biberman (1900eko martxoaren 4a – 1971ko ekainaren 30a) Ameriketako Estatu Batuetako gidoilaria eta zinema-zuzendaria izan zen. Hollywoodeko Hamarretako bat izan zen. Meatzarien bizimoduaren eta langintzaren berri ematen duen Salt Of The Earth (1954) filma zuzendu zuen.
Herbert Biberman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1900eko martxoaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1971ko ekainaren 30a (71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hezurretako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gale Sondergaard (1930 - 1971) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria eta film-zuzendaria |
Kidetza | Hollywoodeko Hamarrak |
|
Biberman Filadelfian, Pennsylvanian, jaio zen, Joseph and Eva Bibermanen seme. Haren anaia Edward Biberman margolari modernista izan zen. Biberman zerrenda beltzetan sartu aurretik film hauetarako gidoiak landu zituen: King of Chinatown (1939), When Tomorrow Comes (1939), Action in Arabia (1944), The Master Race (1944; berau zuzendu ere egin zuen), eta New Orleans (1947). 1930ean Gale Sondergaard aktorearekin ezkondu zen. 1971n, hezurretako minbiziak jota hil zen New Yorken.
Ekintza Antiamerikarren Batzordea, HUAC
aldatuAlemaniak Sobietar Batasuna inbaditu ostean, gerran sartzeko aldeko jarrera izan bazuen ere, ez zuen begiko Ameriketako Estatu Batuek Erresuma Batuari laguntza ematea "Lend-Lease" zeritzon legearen bitartez ("Mailegutza eta Errendamenduaren bitarteko legea"). Horrek FBIren susmoa piztu zuen, Biberman nazia ez ote zen errezeloa alegia. [1] 1947an Ekintza Antiamerikarren Batzordeak (HUAC: House Un-American Activities Commnitee) deklaratzera deitu, erantzunik eman ez eta sei hilabetean espetxean izan zen. Gerora Bibermanen lanerako aukerak zapuztuak geratu ziren. 1954an, ordea, Salt Of The Earth filma zuzendu zuen, meatzari batzuen bizimodu eta egindako grebari buruzko lana.
Filmografia
aldatuUrtea | Filma | Eginkizuna | Oharrak |
---|---|---|---|
1935 | Eight Bells | Elkarrizketak | |
One-Way Ticket | Zuzendaria | ||
1936 | Meet Nero Wolfe | Zuzendaria | |
1939 | King of Chinatown | Gidoilaria | |
When Tomorrow Comes | Gidoilaria | (Ez da ageri kredituetan) | |
1944 | Action in Arabia | Gidoilaria | |
The Master Race | Gidoilaria, Zuzendaria | ||
Together Again | Gidoilaria (story) | ||
1946 | Abilene Town | Ekoizlea | |
1947 | New Orleans | Gidoilaria, ekoizlea | |
1950 | The Hollywood Ten | Biberman berori | (Ez da ageri kredituetan) |
1954 | Salt of the Earth | Zuzendaria | |
1969 | Slaves | Gidoilaria, Zuzendaria |
Irakurgai osagarria
aldatu- Caballero, Raymond. McCarthyism vs. Clinton Jencks. Norman: University of Oklahoma Press, 2019.
Erreferentziak
aldatu- ↑ ISBN 0801890446..
Kanpo loturak
aldatu- [1] Herbert Biberman IBDM atarian].
- [2] Herbert Biberman Internet Broadway Database atarian.
- [3], "One of the Hollywood Ten" artikulua.