Hasan ibn Ali
Al-Hasan ibn Alī ibn Abī Tālib (arabieraz: الحسن بن علي بن أبي طالب; 625eko martxoaren 8a (3ko HA, Ramadanaren 15.a - 670eko martxoaren 9 edo 30a (50eko Safarraren 7a edo 28a), Hasan ibn Ali[1] izenaz ezaguna, Islameko figura garrantzitsu bat da. Ali eta Fatimaren semea izan zen, hau da, Mahomaren biloba. Bere aitaren heriotzaren ostean berau izendatu zuten kalifa, Medinara erretiratu eta bertan lehen Omeiatar agintariarekin akordioa egin aurretik. Bere ostean Muawiyah ibn Abi Sufyanek hartu zuen kaliferriaren ardura. Sunitar eta xiitarrek hartzen dute Hasan martiri gisa. Hasan izan zen Ahl al-Kisako bost pertsonetako bat, hala nola Ahl al-Bayteko kide. Xiitentzat Hasan ibn Ali da 2. imama.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 13 or..
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |