Bernhard Hans Henry Scharoun (Bremen, 1893ko irailaren 20a - Berlin, 1972ko azaroaren 25a) alemaniar arkitektoa izan zen.

Hans Scharoun

Bizitza
JaiotzaBremen1893ko irailaren 20a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMendebaldeko Berlin1972ko azaroaren 25a (79 urte)
Hobiratze lekuaWaldfriedhof Zehlendorf (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Unibertsitate Teknikoa
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, unibertsitateko irakaslea, diseinatzailea eta hirigilea
Enplegatzailea(k)Berlingo Unibertsitate Teknikoa
Eugeniusz Geppert Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Arkitektura ikasi zuen Berlingo Unibertsitate Teknikoan, baina ez zituen ikasketak amaitu. 1914an boluntario gisa erroldatu zen Lehen Mundu Gerran esku hartzeko. 1919an Breslaun ezarri zen arkitekto, eta proiektu ugari egin eta erakusketa artistikoak antolatu zituen, Die Brücke talde espresionistaren lehena barne. 1932an itxi zuten arte, Breslauko Arte eta Lanbide Eskolako irakasle izan zen.

Nazien aroan Alemanian egon zen bere lankide asko Alemaniatik joan ziren bitartean. Gerraostean Berlingo Unibertsitate Teknikoko irakasle eta hiria berreraikitzeaz arduratu zenetako bat izan zen.

Arkitektura organikoaren eta arkitektura espresionistaren ordezkari nagusietako bat izan zen. Bere lan nagusia Berlingo Orkestra Filarmonikoaren kontzertu-aretoa izan zen.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu