Guillermo Gonzalez Escalada

euskal ilustratzaile, animatzaile eta komikilaria

Guillermo González Escalada edo Guillerge (Bilbo, 1971ib., 2021eko ekainaren 25a) euskal marrazkilari, ilustratzaile eta komikilaria.

Guillermo Gonzalez Escalada

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1971
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2021eko ekainaren 25a (49/50 urte)
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea eta ilustratzailea

Bilboko Merlin animazio estudioa lan egin zuen 10 urtez eta ondoren ArtboxINK estudioa sortu zuen Alex Sanvicente "Sanvi" eta Sedyas egileekin batera.[1][2]

Xabiroi eta El Balanzin (2011tik) aldizkarietan ohiko kolaboratzailea izan zen.[1][2]

Ilustratu zituen liburuen eta lanen artean daude[1][2]:

  • L’Univers des Nains (2009), Laurent eta Olivier Souillé anaien testuekin.
  • Kortsarioen Ostatua (Xabiroi aldizkarian lehenengo eta 2015ran liburu gisa), Dani Fanoren gidoia.
  • Le chevalier à la licorne (2015), Stéphane Piatzszek-Piatzszeken gidoiarekin.
  • Paradisu Latza (2018), Xabiroi aldizkarirako.

Sariak

aldatu

Portugaleteko Komiki Sarietan bigarren saria irabazi zuen 1997an Historia en Negro lanagatik.[1][2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Sobrino, Ismael; López, Félix. (2016). Guillermo González Escalada. In Tebeosfera. (Noiz kontsultatua: 2021-06-26).
  2. a b c d Guillermo Gonzalez. In Komikipedia. .

Kanpo estekak

aldatu