Guardia Zibila (gaztelaniaz Guardia Civil) Espainiako segurtasun publikoko lehenengo polizia erakundea da. Estatuko Segurtasun Kidegoetako parte da, nortasun eta antolamendu militarrekoa, eta 1844an Ahumadako Dukeak sortu zuen.

Guardia Zibila
Motajendarmeria eta polizia
Sorrera531UTCSat, 18 May 1844 :00:00 +00005amLarunbataLarunbata005k eta 1844
Sorrera lekuaRonda
SortzaileaFrancisco Javier Girón
HerrialdeaEspainia
Unitate nagusiaPolizia Espainian
Mendeko unitateakGuardia Zibilaren Aireko Zerbitzua, Landa Ekintzako Unitatea, Unidad Especial de Intervención (en) Itzuli, Unitate Zentral Operatiboa, emakume eta adingabeentzako lantaldeak, Naturaren Babes Zerbitzua, GREIM (en) Itzuli, GEAS, Guardia Zibilaren Itsas Zerbitzua eta Guardia Zibilaren Trafikoko Taldea
Egoitza nagusiaGuzmán el Bueno kalea, Madril
Kideak77.427 (2016)[1]
Buruzagiak
BuruaJosé Manuel Holgado Merino
Ofizial garrantzitsuakFrancisco Javier Girón
Kultura militarra
ZaindariaPilareko Andre Maria
GoiburuaEl honor es mi divisa
WebguneaWebgune ofiziala

Frantziako Jendarmeriaren eta Kataluniako Mossos d´Esquadra delakoen antolakuntza ereduari jarraituz eratu zen. Europan antzeko indar militarrak daude, esaterako Carabinieriak (Italia), Errepublikar Guardia Nazionala (Portugal) eta Koninklijke Marechaussee (Herbehereak).

Guardia Zibileko agenteari guardia zibila deritzo.

Historia

Sorrera

Antolamendu militarreko polizia hau Espainiako ideia nazionala harrotzen ari zen une batean eratu zen, 1844an. Kidegoa sortzearen helburua zen Espainiako estatu zentralaren ideia bazter guztietan sentiaraztea, bereziki landa inguruneetan.[2] Canovas del Castillok sortutako kazike sistemak (1880ko hamarkadan) laster erakutsi zituen bere alde makurrenak, tokiko jauntxoen gorakada eta hauteskunde iruzurrak tartean, eta hura ezartzeko ezinbestekoa izan zen Guardia Zibilaren ekintza.[3]

Espainiako II. Errepublika

Espainiako Bigarren Errepublikaren etorrerak, tartean ere Nekazaritza Erreformarenak, oposizio eta gorrotoa eragin zituen Espainiako aberatsen eta bereziki hegoaldeko jauntxo eta kazikeen artean. Guardia Zibilak lurjabe horien deialdiari erantzun zien, eta langileen zein nekazarien protestak basaki erreprimitu zituen.[4]

Errepublika estreinatu eta gutxira, adibidez, jornalero haserretuak tiroz hartu zituzten. 1931ko irailean, Salamancan, greba baten amaiera dantzan ospatzen ari ziren ume, emakume eta gizonak tirokatu zituzten, eta batzuk hil; horregatik, Francisco Jimenez Cuesta Guardia Zibileko kaboaren kontra salaketa jarri zen 1933an, baina ez zen kondenatua izan; José María Gil-Robles izan zuen defentsa abokatu.[5]

 
Makiaren omenezko hormairudia Sabadellen

Espainiako Gerra Zibila eta gerraostea

 
Guardia Zibileko kideak Granadako Aste Santuko ospakizunetan

1936ko estatu kolpean, tokian-tokian jokaera desberdinak hartu arren, gehienean kolpisten aldeko joera hartu zuen. Francoren diktadurapean, erregimenaren segurtasun indarren oinarrietako bat izan zen. Makien erresistentziaren kontra borrokatzen nabarmendu ziren (Pirinioak, Leongo mendiak, Maestrazgo), baita herrietan diktadurako administrazio maila desberdinen aginduak bazter guztietan betearazten ere.

Makien errepresioan erabakigarria izan zen kidego armatuak "kontrapartida" direlakoak indarrean jartzea, mendialdeetan lur errearen teknikak eta izua zabalduz, tartean emakumezkoak zein gizonezkoak, haur eta zahar, atzemanez, itaunketetan tortura erabiliz eta hilez, Ihesen Legea ere aplikatuz.[6] 2021ean, Guardia Zibilak goraipatu egin izan du diktadura garaiko errepresio hori.[7]

Estatuaren zaindaria

Euskal Herriko protesten errepresioan, protagonismo berezia hartu zuen. ETAren lehen hildako biktima José Pardines guardia zibila izan zen, errepide kontrol batean gertatutako erasoan. Espainiako gobernuek polizia paramilitar hau kopuru handitan hedatu zuten Hego Euskal Herrian 1970 eta 1980ko hamarkadetan "terrorismoaren kontrako borrokan". Francoren diktadura amaituta, Guardia Zibila erregimen horri hertsikien lotutako kidego armatua izan zen.[8]

Gutiérrez Melladoren konfiantza baliatuz, 1981ean José Luis Aranburu Topete Guardia Zibileko teniente jeneral hasi zen, 1983 arte; ardura handiak bildu zituen bere eskuetan kalean Antonio Tejero koronelaren 1981ko otsailaren 23ko estatu kolpe ahaleginari amaiera emateko. 1982ko PSOEren garaipenak kinka batean jarri zuen gobernu progresista berria Guardia Zibilari buruz. Aldiz, José Barrionuevo barne ministro berriak berehala argitu zuen alderdiaren posizioa: kidegoaren egitura militarra berretsi zuen. MULC terrorismoaren aurkako borrokaren buruzagitza bateratua desegin zuen, eta Estatuko Zuzendaritza Nagusiaren pean jarri.[9]

José Barrionuevo Espainiako barne ministro berriak "Estatuaren segurtasunaren eta espainiar guztien ezin besteko pieza" deitu zion Guardia Zibilari (1982).[10] PSOEko ministro horrek Guardia Zibilarekin batere kexarik ez zuela adierazi eta, aldiz, poz handia agertu zuen erakunde armatuak egindako lanarekin, haren buru José Antonio Sáez de Santa María teniente jenerala zebilela.[11] 1986 arte, Andrés Cassinello izan zen Guardia Zibileko Estatu Nagusiko burua.[12] 1986tik 1993ra, Luis Roldán izan zen Guardia Zibileko zuzendari nagusia, kidego armatu horretako lehendabiziko zibila. 1988an, Cassinello jenerala Nafarroa, EAE eta beste lurralde batzuetako kapitain nagusi izendatu zuten.[12]

Azken urteak

2017ko estatistika batek erakutsi duenez, aukera gehien daude guardia zibilak jatorriz Espainia mendebalde eta hegoaldekoak izatea, eta gutxien Valentzia, Katalunia eta Euskal Herrikoak.[13] 2018an, Espainiako parlamentuan EAJrekin izandako eztabaidan, herrialde horretako gobernuak Manuel Sanchez Corbi berretsi zuen UCO Unitate Zentral Operatiboko buru postuan, 1997an torturengatik kondenatua izan arren.[14] 2024ko otsailean, Espainiako Gibraltarko itsasartean narkotrafikatzaileen lantxa batek bi guardia zibil berariaz hil ondoren, sortutako zalaparta publikoak agerian utzi zuen Guardia Zibila baliabide eskasez borrokatzen zela narkotrafikoaren kontra, eta eskualdeotako Guardia Zibileko agente eta buruzagi batzuek harekin konexioak zituztela.[15][16]

Erakundeekiko menpekotasuna

Guardia Zibilak menpekotasun bikoitza du:

Hauetaz gain, erakundeko unitate ezberdin batzuek menpekotasun zuzena dute ondorengo erakunde publikoekiko:

  • Polizia Judizialaren kasuan, epaile, auzitegi eta fiskalen menpe.
  • Zerga-babesaren kasuan, Ogasun Ministerioaren menpe.
  • Naturaren babesean diharduenean, Ingurugiro Ministerioaren eta Autonomia Erkidegoen menpe.
  • Atzerri eta immigrazio arloetan, Atzerri Arloetako Ministerioaren eta Gobernu Ordezkaritzen menpe.

Hego Euskal Herrian

Eskumenak

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroako Foru Erkidegoan, 40 bat etxe-kuartel ditu Guardia Zibilak. EAEn zeregin oso murritzak ditu, Ertzaintzak dituelako segurtasuneko eta trafikoko eskumen guztiak; Guardia Zibilaren eginkizun nagusia ETAren aurkako borroka izan da. Hala ere, Guardia Zibilaren presentzia ohikoa da herri askotan, baita errepideetan ere. Nafarroa Garaian, aldiz, Guardia Zibilaren eskumenak zabalak dira, herri segurtasuna eta trafikoaren kontrola besteak beste.

Historia

1844an sortu eta gutxira, hainbat euskal aldundik uko egin zioten mikeleteak Guardia Zibilean sartzeko Espainiako gobernuaren eskariari. 1936ko estatu kolpean, Euskal Herrian, kolpistek Iruñetik Bidasoan gora antolatutako espedizioan, Guardia Zibileko zutabe bat zihoan. 1936ko urrian, Telesforo Monzonen gidaritzapean, Ertzaintza euskal polizia berria eratu zen Bizkaian, Eibarren eta Elgetan hedatuta, Guardia Zibila desegitea hobe zelakoan, ordu arte espainiar kidego horrekin euskaldunek izandako eskarmentu txarragatik.[17]

1960 eta 1970eko hamarkadetan, protagonismo berezia hartu zuten Euskal Herriko protesten errepresioan. ETAren lehen hildako biktima José Pardines guardia zibila izan zen, errepideko kontrol batean gertatutako erasoan. Espainiako gobernuek polizia paramilitar hau kopuru handitan hedatu zuten Hego Euskal Herrian 1970 eta 1980ko hamarkadetan. 1979an, Grupos de Acción Antiterrorista (GAR) lehen unitateak sortu ziren Argamasilla de Alban (Ciudad Real), borroka antiterroristan trebatu eta zailtzeko, zehazki Hego Euskal Herriari begira. Logroñoko Komandantzia Mugikorreko 40 guardia zibilez osatu zen hasieran.

 
Río Nervión ontzia Bilbon (Bizkaia)

GARentzat, gotorleku handi bat eraiki zen Donostiako Intxaurrondon, tortura kasu askoren eta Gerra Zikinaren erdigune bihurtuta; torturek batzuetan heriotza ere eragin dute.[18][19][20][21][22] 1980ko hamarkadan, egiaztapen batzuek aditzera eman zutenez, Guardia Zibilak heroina banatzen zuen Euskal Herriko hainbat herritan.[23] Navajas txostenak droga trafikoaren eta Intxaurrondoko Guardia Zibilaren arteko harreman estua uzten zuen agerian, baina bide judiziala ez zen inora heldu txosten hori desagertu zenean.[24] Urteotan, Guardia Zibilaren borroka antiterroristaren gidaritza osoa Hego Euskal Herrian José Antonio Sáenz de Santamaríak eta Enrique Rodriguez Galindok eraman zuten. 1986an, Luis Roldan PSOEko Nafarroako gobernu zibila izendatu zuten Guardia Zibileko burua, 1993ko abendu arte.

2014ko azaroaren 25ean zabaldu zenez, Guardia Zibilaren kontrolek istripuak eragin zituzten, Amaiurrek salatu zuenez.[25] 2019ko otsailean, EAEko Segurtasun Sailak azaleratutako datuen arabera, kidego armatu horrek eta Polizia Nazionalak 50 errepide kontrol bakarrik egin zituzten 2018an (1.754, 2016an; 1.650, 2017an); are, urte bereko abuztutik abendu arte, ez zuten lurralde horretan kontrol bat ere egin, ordu arte Euskal Herriko lurralde horietan ezagutzen ez zen egoera.[26]

2020ko urrian, ETA desegin eta hiru urtera, hiru gazte (bi preso ohi eta iheslari ohi bat) atxilotu zituen, Ertzaintzak 2019an lehenago atzemandako zulo bati loturik, ordurako 10 urte erabili gabe bide zeramatzana.[27] 2019ko urrian ezagutu zenez, Guardia Zibileko kideek 678 euroko gainsoldata kobratzen zuten Hego Euskal Herrian ETAk betiko desegingo zela 2018ko maiatzean berretsi ondoren ere, urteko 45 milioi euroko gainkostuaz estatuarentzat.[28] 1984tik indarrean zegoen abantaila ekonomiko hori Espainiako Gobernuak 2024ko uztailean berretsi zuen, baita poliziei ere.[29] 2024ko otsailean, Espainiako Auzitegi Gorenak ontzat eman zuen Jucil Guardia Zibileko sindikatuak aurkeztu helegitea, eta bertan behera utzi Espainiako Gobernuak onartu zuen errege dekretua, trafiko eskumena Nafarroako Gobernuaren esku uzten zuena, Guardia Zibilaren ordez.[30]

Entseinak

Ereserkia

 
Guardia Zibilaren kuartela Quirosen (Asturias)

Instituto, gloria a Ti,
por tu honor quiero vivir.
Viva España, Viva el Rey,
Viva el Orden y la Ley,
Viva honrada la Guardia Civil.

Benemérito Instituto,
Guarda fiel de España entera,
que llevas en tu Bandera
el Lema de Paz y Honor.

Por glorificar el nombre,
que el Gran Ahumada te diera,
con tu sangre noble y fiera,
has bordado tu blasón.

Vigor, firmeza y constancia,
valor en pos de la gloria,
amor, lealtad y arrogancia,
ideales tuyos son.

Por Ti cultivan la tierra,
la Patria goza de calma,
por tu conducta en la guerra,
brilla airoso tu Pendón.

Instituto, gloria a Ti,
por tu honor quiero vivir.
Viva España, Viva el Rey,
Viva el Orden y la Ley,
Viva honrada la Guardia Civil.

Uniformeak

Guardia Zibilaren uniforme batzuk
             
Ohiko jantzia
Galazko jantzia
Trafikoko jantzia
GAR
unitateko jantzia
Urpekaria
Gobernuko
Presidentetzako jantzia
Polizia militarra

Barne-egitura

Unitateak

  • Herrizaingoa
  • Helikopteroak
  • Itsas Zerbitzua
  • Eskuhartze Unitate Berezia (UEI)
  • Erantzun Azkarreko Taldea (GAR). Talde honetakoek Hego Euskal Herrian dihardute terrorismoaren aurka.
  • Urpeko Ekintzen Talde Berezia (GEAS)
  • Naturaren Babes Zerbitzua (SEPRONA)
  • Erreserba eta Segurtasun Taldea (GRS)
  • Zorupeko Miaketa Unitatea (URS)
  • Zalditeria
  • Mendiko Eskuhartze eta Erreskate Taldea (GREIM)
  • Polizia Judiziala
    • Emakume eta Adingabekoenganako Babesa (EMUME)
    • Telematika-delituen Ikerketa Taldea (EDITE)
  • Trafiko Taldea
  • Armen Kontrola
  • Txakurrak
  • Informazio Zerbitzua
  • Barne Arloetako Zerbitzua
  • Lehergailuen Indargabetze Espezialista Taldea (GEDEX)
  • Zerbitzu Fiskala
  • Lurralde Patruila Fiskalak (PAFITE)
  • Babes eta Segurtasun Zerbitzua (SEPROSE)
  • Komandantetzaren Herrizaingo Unitatea (USECIC)
  • Errege Etxea

Eskalak

NATO kodea OF-8 OF-7 OF-6 OF-5 OF-4 OF-3 OF-2 OF-1
  Espainia                  
Teniente jeneral Dibisio-jeneral Brigada-jeneral Koronela Teniente koronel Komandante Kapitain Teniente Alferez
NATO kodea OR-9 OR-8 OR-7 OR6 OR-5 OR-4 OR-3 OR-2 OR-1
  Espainia                    
Ofizialorde nagusi Tenienteorde Brigada Sarjentu lehen Sarjentu Kaporal nagusi Kaporal lehen Kaporal lehen mailako guardia zibil Guardia zibil
NATO kodea IKASLEA
  Espainia  
Guardia-ikasle

Gutxiespen izenak

Hego Euskal Herrian erakunde horrek aspaldidanik errepresio gogorra egiten duenez,[31][32] guardia zibil esan nahi duten izen gaitzesgarriak sortu dira euskaldunen artean: txapeloker eta sardinzar.[33]

Erreferentziak

  1. La policía ha perdido un 9,9% de agentes y la Guardia Civil un 6,4% desde que gobierna Rajoy. politica.elpais.com.
  2. Watson, Cameron. (2003). Modern Basque History: Eighteenth Century to the Present. University of Nevada, Center for Basque Studies, 107 or. ISBN 1-877802-16-6..
  3. Watson, Cameron. 2003, 158. or.
  4. Preston, Paul. (2013). The Spanish Holocaust. HarperPress, 3, 7, 9-12 or. ISBN 978-0-00-638695-7..
  5. Preston, Paul. (2013). The Spanish Holocaust. HarperPress, 10-12 or. ISBN 978-0-00-638695-7..
  6. Dolors Marin Silvestre. Clandestinos. El maquis contra el franquismo. Editorial Plaza & Janés. Bartzelona, 2002. ISBN 84-01-53053-9. Aipua: "Las contrapartidas de la Guardia Civil empiezan a vaciar las zonas (...) La actuación obedece a la represión ejercida contra los enemigos políticos de su época por el aparato represor del franquismo. No se para en la detención de hombres, mujeres o niños: se les tortura o se les aplica la Ley de Fugas indiscriminadamente. Los cadáveres de las víctimas aparecen tirados en márgenes de caminos o en las puertas de los cementerios".
  7. Lartzanguren, Edu. «Gerrilari antifrankistei «bidelapur» deitu die Guardia Zibilak, eta txioa ezabatu behar izan du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
  8. MORN, FRANK; TORO, MAURA. (1989-01-01). «From Dictatorship to Democracy: Crime and Policing in Contemporary Spain» International Journal of Comparative and Applied Criminal Justice 13 (1): 53–64.  doi:10.1080/01924036.1989.9688904. ISSN 0192-4036. (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  9. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1982-12-23). «Barrionuevo desea que se mantenga el estatuto militar de la Guardia Civil» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  10. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1983-10-13). «José Barrionuevo transmite a la Guardia Civil el respaldo total del Gobierno socialista» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  11. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1984-10-13). «La Guardia Civil debe basarse en los principios de eficacia y corrección exquisita, según Barrionuevo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  12. a b (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1988-04-23). «El Gobierno 'rehabilita' al general Cassinello y le nombra capitán general de Burgos y País Vasco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  13. «¿De dónde son los guardias civiles?» El País 2017-12-20.
  14. Berria.eus. «EAJri entzungor eginez, PPren gobernuak ez du kargugabetuko Sanchez Corbi» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  15. (Gaztelaniaz) Águeda, Pedro. (2024-02-13). «Una investigación de Asuntos Internos provocó el fin del operativo especial de la Guardia Civil en El Estrecho» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  16. (Gaztelaniaz) Águeda, Pedro. (2023-05-04). «Los mensajes que implican al exjefe Antidroga de la Guardia Civil en El Estrecho: "Yo no fallo a los míos"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  17. Steer, George L.. (2009 (1938)). The Tree of Gernika. London: Faber and Faber Ltd. 100. or.
  18. (Gaztelaniaz) NBEko errelatoraren txostena
  19. (Gaztelaniaz) Lasa eta Zabalaren inguruko sententzia
  20. (Gaztelaniaz) España, avergonzada por la policía. Amnistia Internacional.
  21. Martxelo Otamendiren tortura salaketa
  22. «Lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik», Berria.info, 2010-12-30.
  23. (Gaztelaniaz) «Justo Arriola, autor del libro ‘a los pies del caballo’: “En los años 80 la Policía local de Arrasate constató que la Guardia Civil distribuía heroína en varias localidades vascas”» Noticias de Gipuzkoa 2017-05-10 (Noiz kontsultatua: 2017-05-11).
  24. Sagarzazu, Jokin. «GAL, droga eta prostituzioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).
  25. «Guardia Zibilaren kontrolek istripuak eragiten dituzte, dio Amaiurrek», EiTB, 2014-11-25
  26. SL, TAI GABE DIGITALA. «naiz:» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  27. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Guardia Zibilak Kepa Arkauz, Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaio atxilotu ditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).
  28. «Policía y Guardia Civil siguen cobrando el plus de "conflictividad" en Euskadi y Navarra que cuesta a Interior 45 millones al año» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  29. «Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  30. «Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du trafiko eskumena Nafarroaren esku uzteko dekretua» Berria 2024-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  31. Jokin Sagarzazu: «Errepresioak 474 hildako eragin dituela jaso du Euskal Memoriaren ikerketak»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-12-02.
  32. Oihana Elduaien: «Inkomunikazioko legez kanpoko jarduerak azaleratu ditu Guardia Zibilaren txosten batek», Berria, 2010-06-01.
  33. Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia, «guardia civil» sarrera[Betiko hautsitako esteka].

Ikus, gainera

Kanpo estekak