Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena

Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena (zehazki itzulita: Gizonaren eta herritarraren eskubideen adierazpena) Frantziako Iraultzako agiri nagusietako bat da. 1789ko abuztuaren 26an onartu zen eta zenbait eskubide indibidual eta kolektibo definitzen zituen.[1]

Adierazpena garaiko irudi batean

Historia

aldatu

1789ko ekainean prozesu iraultzailea hasi eta Biltzar Nazionala eratu zen Versallesen. Biltzar Nazionalak Konstituzio bat idazteko zeregina hartu zuen bere gain. Baina asmo horrek denbora bat beharko zuela aurreikusiz, Konstituzioa osatu bitartean, eta testu horren abiapuntu gisa, lehenik eskubideen eta askatasunen adierazpen bat idaztea erabaki zen. Biltzar Nazionalak hilabete inguru behar izan zuen adierazpena burutzeko, eta azken artikulua 1789ko abuztuaren 26an onartu zuen. Bi urte geroago, 1791an, Konstituzio osoa prest zegoenean, eskubideen adierazpena Konstituzioaren lehen atal bihurtu zen.

Adierazpenaren edukia

aldatu

17 artikuluk osatzen dute agiria. Ilustrazioko ideietan eta eskubide naturalen doktrinan inspiratua zegoen, eta horregatik unibertsala izateko asmoa zuen, hau da, ez zituen bakarrik frantsesen eskubideak adierazi nahi baizik munduko gizaki guztienak. Ohartu, eskubideen adierazpena ez zela emakumeez mintzo, baizik soilik gizonez eta gizonezko herritarrez (jatorrizko testuan, frantsesez, droits de l'Homme et du citoyen). Horregatik, 1791 urtean, Olympe de Gougesek Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen, sexu biei eskubide berberak aitortuz (nahiz Biltzar Nazionalak ez zuen testu hura onartu).

1789ko eskubideen adierazpenaren helburua sistema politiko berri baten abiapuntua ezartzea zen. Adierazpena onartu baino aste batzuk lehenago, 1789ko abuztuaren 4an, feudalismoaren eta Antzinako Erregimenaren abolizioa dekretatu zuen Biltzar Nazionalak. Beraz aurrerantzean ordena berri bat hasiko zen, eta ordena horren oinarriak ezagutarazteko idatzi zen eskubideen adierazpena. Horregatik, adierazpenean abolitu berri zen Antzinako Erregimeneko hainbat printzipiori kontrapuntua ematen zitzaien: jaiotzazko pribilegioen lekuan gizaki guztien askatasun eta berdintasuna aldarrikatzen zuen (1. art.), erregearen subiranotasunaren ordez nazioaren subiranotasuna adierazten zuen (3. art.), etab.

Adierazpenak seinalaturiko eskubideen artean aipagarrienak askatasuna, segurtasuna, jabetza, adierazpen askatasuna eta zapalkuntzaren aurreko erresistentzia ziren. Gaur egun orokorrak diren beste zenbait eskubide, aldiz, testuak ez zituen jasotzen. Nabarmentzekoa da, adibidez, ez zela esklabismoa abolitzen, ez eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna onartzen ere. Gabezia horiek hor egonda ere, 1789ko adierazpena giza eskubideen aitorpen bidean mugarri garrantzitsutzat hartzen da.

Hein handi batean, gaur egun munduko estatu gehien gehienek de jure onartzen duten Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren oinarria da.

Eskubideen testua

aldatu

Kondaira aldizkarian argitaratu zen itzulpen hau ohar batekin. Ohar horren arabera: Jatorrizko testuan, frantsesez, homme esatean ‘gizon’ adierazi nahi du, ez ‘gizaki’, eta beraz, dagokion bezala itzuli zuten. Halaber, citoyen gaztelaniaz ‘ciudadano’ gisa itzultzen denez, euskaraz ere, maiz, ‘hiritar’ gisa ematen zuten; alta, frantsesez citadin ‘hiriko biztanlea, hiritarra’ eta citoyen ‘Estatuan eskubide politikoak dituena bereizten direnez, azken hitz hori itzultzeko, nahiago izan zuten ‘herritar’ gisa eman. Bestalde citoyen hitza maskulinoa da, eta euskaraz generorik ez badago ere, testuan “herritar” idaztean, soilik “gizonezko herritarrez” ari dela ulertu beharra dago.[1]

  1. artikulua. Gizonak ask eak eta berdinak jaiotzen dira eta irauten dute eskubidetan. Bereizketa sozialak bakarrik onura komunean oinarritu daitezke.
  2. artikulua. Elkarte politiko or oren helburua gizonaren eskubide naturalak eta preskribituezinak gordetzea da. Eskubide hauek askatasuna, segurtasuna, jabetza eta zapalkuntzaren aurreko erresistentzia dira.
  3. artikulua. Subiranot asun ororen iturburua esentzi alki nazioan datza. Inongo taldek edo norbanakok ezin dezake erabili nazioagandik berariaz sortzen ez den agintea.
  4. artikulua. Askatasuna besteei kalter ik egingo ez dien edozer egin ahal izatean datza. Horrela, gizonaren eskubide naturalen erabilerak ez du beste mugarik gizarteko beste kideei eskubide ber orietaz gozatzea ziurtatzen diena baino. Muga horiek soilik lege bidez zehaztu daitezke.
  5. artikulua. Legeak soilik gizartearentzat kaltegarri diren ekintzak debeka ditzake. Legeak debekatzen ez duen guztia ezin daiteke eragotzi, eta inor ezin da behartu legeak agintzen ez duena egitera.
  6. artikulua. Legea borondate orokorra ren adierazpena da. Herritar guztiek dute legearen osaketan parte hartzeko eskubi dea, pertsonalki edo beren ordezkarien bidez. Legeak bat bera izan behar du guztientzat, bai babesten duenean eta bai zigortzen duenean. Legearen aurrean herritar guztiak berdinak izanik, maila, postu eta enplegu publiko guztietan era berean onargarriak dira, bakoitzaren gaitasunaren arabera, eta bere dohain eta trebeziaz gain beste bereizketarik gabe.
  7. artikulua. Gizonik ezin daiteke sala tu, atxilotu edo atzeman, ez bada legeak erabakitako kasuetan eta honek preskribitutako moduetan. Agindu bidegabeak (arbitrarioak) eskatu, luzatu, bet e edo betearazten dituztenak zigortuak izan behar dute, baina legearen arabera deitutako edo at xilotutako herritar orok berehala obeditu behar du: erresistentzia agertzeak errudun bilakatzen du.
  8. artikulua. Legeak soilik zigor zorrozki eta nabarmenki beharrezkoak direnak ezarri behar ditu; eta inor ezin daiteke zigor tu, ez bada delitua egin baino lehen agindutako eta aldarrikatutako, eta legalki ezarritako lege baten arabera.
  9. artikulua. Gizon oro, errudun jotzen ez den bitartean, errugabetzat hartu behar da; eta ezinbestekotzat jotzen bada atxilotzea, bere atxiloketa ziurtatzeko beharrezkoa ez den gogortasun oro legeak zorrozki zigortu behar du.
  10. artikulua. Inor ez da xaxatu behar bere iritziengatik, erlijio soak badira ere, nolaz eta iritzi horien agerpenak legeak ezarritako ordena publikoa nahasten ez duen.
  11. artikulua. Pentsamenduen eta iritzien komunikazio askea gizonaren eskubide preziatuenetakoa da. Ondorioz, herritar or ok libreki hitz egin, idatzi eta argitara dezake; askatasun honekin egin ditzak een gehiegikerien arduradun izanik legeak araututako kasuetan.
  12. artikulua. Gizonen eta herritarr en eskubideen bermeak indar publiko baten beharra du; indar hau, beraz , guztien onurarako eratzen da, eta ez indar honen ardura uzten zaienen onura partikularrerako.
  13. artikulua. Indar pub likoaren mantenurako eta admin istrazio gastuetarako, ezinbestekoa da guztien zerga. Hau, herritar guztien artean era berean banatu beharra dago, beren ahalbideen arabera.
  14. artikulua. Herritar guztiek dute e skubidea egiaztatzeko, beren kabuz edo beren ordezkarien bidez, zerga publikoaren beharra , libreki onartzekoa, bere erabilera zaintzekoa, eta zenbatekoa, ezarpena, bilketa eta iraupena erabakitzekoa.
  15. artikulua. Gizarteak eskubidea du agent e publiko orori bere administrazioaren berri eskatzeko.
  16. artikulua. Eskubideen bermea ziurtatuta eta botereen banaketa erabakita ez duen gizarteak ez du konstituziorik.
  17. artikulua. Jabegoa eskubide ezin bor txatuzko eta sakratua izanik, inori ezin dakioke kendu, behar publikoak, legalki egiaztatua, nabarmenki eskatzen ez badu behintzat, eta kalteordain justu eta aldez aurreko baten baldintzapean.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Aizpuru, Mikel (eta beste batzuk). (1998). Gizonaren eta herritarraren eskubideen adierazpena (1789.) Euskarazko bertsioa 1998an itzulia.. Kondaira aldizkaria (UEU).

Kanpo estekak

aldatu