Gizabere kooperatiboaz

liburua

Gizabere kooperatiboaz Joxe Azurmendi filosofoak idatzitako saiakera liburua da.

Gizabere kooperatiboaz
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (2016)
Argitaratze-data2016
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaGizabere kooperatiboaz
ArgitaletxeaJakin
HerrialdeaEuskal Herria
BildumaJakin irakurgaiak
Orrialdeak197
ISBN978-84-95234-96-4

Joxe Azurmendik bere pentsamenduan oinarrizko kategoria den gizaberea[1] lantzen du liburuan. Gai hori 1970eko hamarkadan hasi zen lantzen Gizona abere hutsa da eta Gizaberearen bakeak eta gerrak liburuetan. Ordutik mantentzen duen ideia da gizakiak berezkoa duela taldekotasuna. Liburu honetan sozialtasun horren oinarri naturalaz eman diren azalpenak aztertzen dira, gizakiaren berezko lehiarako eta egoismorako joeraren defendatzaileetatik, berezko altruismo eta kooperaziorako joeraren aldezleetaraino.[2]

Mahaigaineratzen duen oinarrizko galdera da ea gizakia berez lehiakorra ala kooperatiboa ote den. Giza naturaren gaineko auzi filosofikoa kezka politikoarekin lotzen da[3]:

« Badago, ordea, arazo antropologiko-filosofiko aurretiazko bat gizakiaren berezko izaerari buruz, kooperazioaren posibilitateari eta zentzuari zuzenean erasaten diona. Zer da berez gizakia: Hobbesen otsoa otsoen artean, elkarrekin beti lehian eta borrokan, eta, beraz, naturala kapitalismoa da?, ala Rousseauren gizakume bihozbera lagunkoia? Naturala ala antinaturala da kooperatibismoa?[4] »


Auzia Ilustrazioko filosofiatik gaur egungo biologiara ekarriko du. Azurmendik ahalegin berezia egin du eboluzioaren gaineko ikuspegi pesimistak aztertu eta kooperazioaren aldeko emaitza zientifiko eta pentsamolde alternatiboak nola garatu diren osatzeko. Aztertu nahi duena da kooperatibismoaren posibilitateak eta mugak kapitalismoaren aurrean tesi politiko eta sozial bezala[5].

Liburua Aroztegiko batzarra izeneko ipuin anonimoarekin amaitzen da. Antonio Casado da Rocha irakaslearen ustez Azurmendik modu poetiko edo narratibo hori erabiliko du liburuan teorikoki landutakoa modu iradokitzaile batean emateko[6].

Erreferentziak

aldatu
  1. Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 117.or.
  2. Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 121.or.
  3. Etxeberria, A. eta Pérez, J.I. 2020: «Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa», Jakin, 237/38: 162. or.
  4. Azurmendi, J. 2016: Gizabere kooperatiboaz, Donostia, Jakin. 8. or.
  5. Etxeberria, A. eta Pérez, J.I. 2020: «Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa», Jakin, 237/38: 163,175 or.
  6. Casado da Rocha, A. 2020: «Pentsamenduaren marruskadura: etika eta praktika komunitateak aroztegiko batzarrean», Jakin, 237/38: 124. or.

Bibliografia

aldatu
  • Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU.
  • Casado da Rocha, A. 2020: «Pentsamenduaren marruskadura: etika eta praktika komunitateak aroztegiko batzarrean», Jakin, 237/38: 121-136.
  • Etxeberria, A. eta Pérez, J.I. 2020: «Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa», Jakin, 237/38: 161-178.
  • Urdangarin, M. 2020: «Gizabere kooperatiboa krisian bizitzeko mito gisa: zaurgarritasuna, interdependentzia eta erantzukizuna», Jakin, 237/38: 179-192.
  • Urdangarin, Mikel 2024: Gizaberetxo komunitario burujabea: Joxe Azurmendi eta feminismoak subjektuaren inguruko elkarrizketan, Doktore tesia, EHU. 135-170 or.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.