Gipuzkoako kanpaina
Gipuzkoako kanpaina Gerra Zibileko kanpaina izan zen, non kolpistek Gipuzkoa mendean hartu zuten.
Gipuzkoako kanpaina | |||
---|---|---|---|
Gerra Zibila | |||
Iparraldeko frontea | |||
Matxinoen aurrerapena | |||
Data | 1936ko uztailaren 18tik urriaren 12ra | ||
Lekua | Gipuzkoa | ||
Koordenatuak | 43°18′N 2°00′W / 43.3°N 2°W | ||
Emaitza | Frankisten garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Kanpaina
aldatuIrun azpiratu
aldatuIrun konkistatzeko Emilio Mola jeneralaren asmoa zen Espainiako Gobernuari Frantziatik zetorkion laguntza etetea eta, hasiera batean, baita Donostian zegoen setiatutako matxinatuen gotorlekuari laguntzea. Alabaina, Molak Irun konkistatzeko zuzeneko bidea desbideratu behar izan zuen trabatuta geratzean, Errepublikaren aldekoek zartarazi egin baitzuten Endarlatsako zubia.
1936ko uztailaren 23an, Nafarroatik zetorren gudaroste bat Gipuzkoara sartu zen Zegamatik Orian barrena Donostiara heldu eta Loiolakoko kuarteleko matxinoei laguntzeko. Molak beste bi zutabe ere bidali zituen Bizkaiko muga okupatzeko. Aldiz, uztailaren 27an Loiolako militarrek amore eman zuten, eta Beorlegik eta Jose Soltxagak Irun konkistatzeari ekin zioten muga hartzeko asmotan.
Donostia matxinoen menpe
aldatuBehin Irun hartuta, San Marko gotorlekua baino ez zen geratzen mugako hiritik Donostiara. Hiriko agintariek ebakuazioa prestatu zuten, eta ordena mantendu azken une arte. Oriako herritar eta langileek erresistentzia antolatu zuten Buruntzaren pean, baita fronte-lerro bat osatu ere mendi horretan, baina indar matxinatuek egun gutxi batzuetan hautsi zuten.
Irailaren 13an Donostia erori zen. Hamar milaka herritarrek mendebalderantz eta Lapurdiko kostaldera ihes egin zuten, eta okupazio-indarren buruzagiek errepresio gogorraren bidea hartu zuten hirian. Urolako trenbideko 79 langilek mendebalderantz ihes egin zuten, baita lokomotorak eta bagoiak okupatzaileen eskuetan erortzea eragotzi ere, frontetik mendebaldera horiek gidatuz. Zenbait trenbide trabatu zituzten eta Urretxun, adibidez, bertako zubia zartarazi.[1]
Lurralde osoa okupatu
aldatuHarrezkero, mendebaldera hedatzen jarraitu zuten Bizkaira lehenbailehen heltzeko. Irail amaierarako Gipuzkoa osoa okupatua zen, Eibar izan ezik, sinbolismo handiko herria, baina Intxortako mugan (Elgeta) eten egin zuten erasoaldia, bertan aurkitutako erresistentziak, Bilbora itsasontziz heldutako arma kargamenduak eta kanpainan sortutako nekeak hartaratuta. Hurrengo pausua, Iparraldeko Fronteko kanpaina izan zen.
Ondorioak
aldatuEskuindar matxinoek lurralde zabala eta fabrika ugari eskuratu zituzten, eta Errepublikaren aldeko indarrek Frantziarekin zuten igarobide lagungarria itxita geratu zen[2]. Errepublikako defentsa-ministro Indalecio Prietok, hala ere, Errepublikaren itsas armada bidali zuen Kantauriko portuetara militar matxinoek blokatzerik egin ez zezaten[3]. Irail osoan Gipuzkoa okupatu ahala, lurralderako Kudeaketa Batzorde bat ezarri zuten, Altxamenduan parte hartutako alderdiek osatua, baina falangisten presentzia nagusiaz, haien arteko tirabira politikoen erdian. Kartistek, berriz, Gerrako Batzorde Karlista antolatu zuten (Junta Carlista de Guerra), eta Antonio Arrue Zarauz aritu zen haren buruzagi 1937 hasiera arte gutxienez.
Donostia azpiratu ondoren, okupatzaileek bekozko beltza jarri zioten euskararen erabilerari eta, gero, ofizialki debekatu[4]. Okupazioari errepresio gogorrak jarraitu zion, pertsonaia eta pertsona deserosoen kontra. Horien artean, euskal apaizak bereziki jazarri zituzten, baita tortura zein exekuzio azkar baten arriskua pairatu ere, senitarteko harreman edota euskal abertzaleen proposatzaile eta ideiekiko hurbiltasunagatik[5]. Oro har, Iruñean osatutako zerrenda beltzen arabera jazarri zituzten. Elizaren hierarkiaren barruan protestak inoiz adierazi baziren ere, ez ziren oso urrutira heldu. Elizako zein armadako agintariek Gipuzkoako apaizen garbiketa zabal bat erabaki zuten[6].
Okupatzaileek probintziako aldundiaren garbiketari ere ekin zioten: 1,051 langile kaleratu zituzten, horietako 123 burdinbideko teknikariak[1]. Errepresioaren atzean egondako gorrotoa Jose Ariztimuño, 'Aitzol' euskal kulturgilearen baitan geratu zen agerian, torturatua eta urriaren 18an Hernaniko hilerrian tiroz hildakoa, harrapatutako beste biktima batzuekin batera[6].
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b «Homenaje al personal del Ferrocarril del Urola, «perseguido y represaliado por su compromiso con la libertad»» El Diario Vasco 2016-12-20.
- ↑ Thomas, Hugh. (2001), 367. or.
- ↑ Thomas, Hugh. (2001), 397. or.
- ↑ G.L. Steer (2009), 59. or.
- ↑ Preston, Paul (2013), 431-432. or.
- ↑ a b Preston, Paul (2013), 432. or.
Bibliografia
aldatu- Romero, Eladi. Itinerarios de la Guerra Civil española : guía del viajero curioso, Bartzelona: Laertes, 2001.
- Barruso, Pedro. Verano y revolución. La guerra civil en Gipuzkoa (julio-septiembre de 1936), Donostia: Haramburu, 1996.
- Cardona, Gabriel. "Las operaciones militares en el País Vasco: Escuela de la Luftwaffe". Historia Contemporánea. UPV-EHU. 35: 411-425. 2007.
- Usabiaga, Marcelo. Así fue la Batalla de Irun, Historia 16, 362 zk., (2006ko ekaina), 72-85. orr.
- Thomas, Hugh. The Spanish Civil War. London: Penguin, 2003, ISBN 0-14-101161-0.
- Aznar, Manuel. Historia Militar de la Guerra de España. Madril: Editora Nacional, 1969.
- Preston, Paul. Inquisition and Extermination in Twentieth-Century Spain. London: HarperCollins, 2013.
- Steer, G.L. The Tree of Gernika, London: Faber Finds, 2009 (1938), ISBN 978-0-571-25513-9.