Get Smart (literalki euskaraz: «Atzeman Smart»; Hego Euskal Herrian gaztelaniaz: Superagente 86 eta Ipar Euskal Herrian frantsesez: Max la Menace) AEBtako komedia telesail bat da. Gerra Hotzeko espioitza film eta telesailak parodiatzen ditu. Mel Brooks eta Buck Henryk sortua izan zen eta Don Adams, Barbara Feldon eta Edward Platt aktoreek antzeztu zuten. 1965eko irailaren 18tik 1970eko maiatzaren 15era NBC (1965-1969) eta CBS (1969-1970) kateetan aireratu zen. Denera, bost denboraldi eta 138 atal izan zituen.

Get Smart
Jatorria
Sortzailea(k)Mel Brooks
IzenburuaGet Smart
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua5
Atalak138
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko telesaila
Iraupena24 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Gary Nelson (en) Itzuli
Bruce Bilson (en) Itzuli
Don Adams
James Komack (en) Itzuli
Earl Bellamy (en) Itzuli
Angelique Pettyjohn
[[Kategoria:Gary Nelson (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Bruce Bilson (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]

[[Kategoria:James Komack (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Earl Bellamy (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea NBC
Hasiera-data1965eko irailaren 18a
Amaiera-data1970eko maiatzaren 15a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaWashington

IMDB: tt0058805 Allocine: 2943 Rottentomatoes: tv/get_smart Metacritic: tv/get-smart TV.com: shows/get-smart Edit the value on Wikidata
kronologia
Get Smart Get Smart (en) Itzuli

Telesailaren hasierako eta amaierako doinua telesaila bera bezain ospetsu bilakatu zen, baita bere ikur ere, ikusleek doinua entzun bezain pronto burura telesaila etortzen zitzaielarik. Brooksen hitzetan: "James Bond eta Mel Brooksen komedien arteko nahasketa txoro bat da". Ohiko aktore nagusiez gain, atal askotan garaiko aktore gonbidatu nabarmenek ere parte hartu ohi zuten, maiz aktore nagusiak berak baina ospetsuagoak zirenak.

Jatorrizko garaian aireratu zenetik urte asko igaro diren arren, 1960ko hamarkadaren bigarren erdialdean AEBetan lortutako arrakasta izugarriari esker, mundu osoko herrialde ezberdinetako telebista kateetan behin eta berriro aireratua izan da.

Bi film izatera ere iritsi zen, The Nude Bomb (1980) eta Get Smart, Again! (1989), bai eta 2008ko izenburu berdineko berregokitzapen filma ere.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Maxwell Smart (Don Adams), CONTROL erakundeko (CIAren parodia) 86 agentea da. Bere lankidea (eta gerora emaztea) 99 agentea da (Barbara Feldon), azken honen benetako izena ez da inoiz agertzen. CONTROL erakundea XX. mendearen hasieran sortua izan zen eta AEBtako Gobernuaren arma sekretua da, telesailaren arabera egoitza nagusia Washington Hiriko Main Streeteko 123. zenbakian du. Bi espioiak misio gehienetan elkarlanean jarduten dute, Smart ganoragabe eta baldarrak gauzak okertu eta kaka nahasteko joera du. Halere, Smartek nola edo hala bere misio guztiak ongi amaitu ohi ditu, bai ustekabeko zortea edota bere lankidea den 99 agentearen laguntza eta egite onari esker; bestalde, agintzen dizkioten misioetan inoiz hutsik egiten ez dion zapatafonoaren laguntza ere badu, alegia, gaur egungo mugikorraren parekidea dena. Maxwellen eta 99 agentearen nagusi sufritua CONTROL erakundeko Buruzagia da (Edward Platt), atal batean epaile batek bere benetako izena esan dakion eskatzen dionean, berak Thaddeus dela erantzuten dio.

Bestalde, CONTROL erakundearen nemesia KAOS erakundea da (alegia, KGBren parodia), 1904an Errumaniako Bukarest hiriburuan sortutako espioi erakundea, "gaiztakeriaren nazioarteko erakundea", Ekialdeko Blokean egoitza duen eta CONTROL bera bezain erakunde fundamentugabea den espioitza zerbitzu arerioa.

Aktoreak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Aktore gonbidatu nabarmenak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu