Georges Cadoudal

politikari frantziarra

Georges Cadoudal (bretainieraz: Jorj Kadoudal; Brech, 1771ko urtarrilaren 1a - Paris, 1804ko ekainaren 25a) bretoi politikaria izan zen, Chouannerieko buruzagietako bat.

Georges Cadoudal

Bizitza
JaiotzaAuray1771ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1804ko ekainaren 25a (33 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
GraduaFrantziako mariskal
Parte hartutako gatazkakVendéeko gerra

Frantziako iraultzan, leial izan zen monarkiarekin eta erlijio katolikoarekin. 1793an Morbihan departamenduan matxinada bat antolatu zuen Konbentzio Nazionalaren aurka, eta porrot egin zuenean La Vendéeko matxinadarekin bat egin zuen. Atxilotu egin zuten, baina ihes egitea lortu zuen, eta hainbat aldiz babestu zen Erresuma Batuan.

1800etik aurrera ezin izan zuen gerra jarraitu eta konspirazioetan aritu zen. 1803ko abuztuan Frantzian lehorreratu zen Napoleon Bonaparte bahitu edo hiltzeko asmoz. Handik denbora batera harrapatu eta 1804ko ekainean gillotinatu zuten. Exekuzioaren aurretik jendetzari oihu egin zion: "Pariskoei katolikoak, errealistak eta bretoiak nola hiltzen diren erakusteko unea da".

1814an, zaharberritutako Borboiek mariskal izendatu zuten hil ondoren.