Genotipo
Genotipoa zelula, organismo edo banakako baten osaera genetikoa da. Gehienetan ezaugarri batez aritzeko erabiltzen da; esaterako, gizakian albinismoa eragiten duen geneak bi alelo ditu, A gainartzailea eta a azpirakorra, eta horien konbinaziotik hiru genotipo sortzen dira, AA (homozigotiko gainartzailea), Aa (heterozigotikoa), eta aa (homozigotiko azpirakorra).
Herentziazko genotipoak banakakoen fenotipoaren osagai nagusienetakoa dela onartzen da, baina betiere trasmititutako faktore epigenetikoekin eta ingurumeneko aldakortasun ez hereditarioarekin batera.
DNAren mutazio ez hereditarioak ez dira genotipoaren osagaitzat hartzen. Horregatik, zientzialariak zenbaitetan, adibidez minbiziaren kasuan, gaixotasunen horren genotipoaz hitz egiten dute, eta gaixoaren genotipotik bereizten dute.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Nomenklatura genetikoa