Galitzia-Voliniako Printzerria
Galitzia-Voliniako Printzerria, geroago erresuma izana, ekialdeko eslaviarren estatu-unitatea izan zen, Galitzia eta Voliniako lehenagoko printzerrien baturatik sortua. Galitzia-Volinia ekialdeko eslaviar estatu indartsuena izan zen XIII - XIV mendeetan.
Galitzia-Voliniako Printzerria | ||
---|---|---|
Geografia | ||
Hiriburua | Halytx, Chełm, Lviv eta Volodymyr (en) 49°6′46″N 24°43′18″E | |
Kontinentea | Europa | |
Administrazioa | ||
Gobernu-sistema | monarkia | |
Demografia | ||
Hizkuntza ofizialak | ||
Erabilitako hizkuntzak | ||
Erlijioa | Eliza ortodoxoa | |
Historia | ||
Sorrera data: 1199 | ||
Bestelako informazioa |
Historia
aldatuKieveko Rusaren desegitearen ondoren eratu zen estatuaren lehen unitatea, gaur egungo Volinian, eta rurikidak edo Rurik dinastiako adar bat geratu ziren han agintari. Rusaren beste bi estatu oinordekoak izan ziren Novgorod-eko Errepublika eta Vladimir-Suzdal Printzerria,
Galizia-Voliniako estatua 1199an ezarri zen, Roman Mstislavitx rurikidak (Roman Handia izenez ere ezaguna) Galizia eta Voliniako printzerriak batu zituenean bere agintepean[1].
1253an, Romanen seme Daniel Galitziakoak (Daniel Romanovitx) lortu zuen elizak bera koroatzea, Urrezko Hordari aurre egiteko ahaleginean. Daniel Galitziakoak Mendebaldearekin hurbiltzea bilatu zuen, eta seinale gisa aita santuaren eskutik errege titulua jaso zuen[2].
Danielek bere gortea gaur egungo Chełm-era eraman zuen (1237) eta hainbat hiri fundatu zituen, horien artean Lviv ( 1256, bere seme Lev Danilovitx omenez izendatua) zeina, 1272tik estatu haren hiriburua izan zen.
Lev errege bilakatu zen Lev I.a Galitziakoa izenarekin, baina 1301ean Lev hil ondoren, pixkanaka gainbehera hasi zen eta printzerriak Polonia, Lituania eta Hungariaren interesen eta harrapaketen helburu bihurtu ziren. 1320ko hamarkadan Rurik dinastiaren adar hau desagertu egin zen. 1349an Poloniako Kasimiro III.a erregeak konkistatu zuen herrialdea.
1772an, Poloniako lehen zatiketaren baitan, antzinako estatu honen tradizioari jarraipena eman zioten Galitziako Erresuma nominalki sortuz, Austriako Habsburgotar monarkiaren koroa-lurren parte bezala[3].
Erreferentzia
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Rurik dynasty» Familypedia (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) Ruark, Michael. (2021-08-05). «Kingdom of Galicia–Volhynia» Michael Ruark (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) Areta. (2020-05-09). «The Coats of Arms of the Kingdom of Galicia and Lodomeria» Forgotten Galicia (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).