Gabarraren ospakizuna (1984)
Gabarraren 1984ko kirol ospakizuna izan Athletic Clubek Bilboko itsasadarrean era honetan egindako bigarrena izan zen, 1984ko maiatzaren 7an gertatu zen. Ospakizun jendetsua eta gogoangarria izan zen, denboraldi hartan Athleticek dobletea egin ondoren, 1983–84ko Liga eta Errege Kopa irabazi baitzituen.
Gabarraren ospakizuna | |
---|---|
Mota | garaipen desfile : Espainiako futbol ligako lehen mailako 1983/1984ko denboraldia, 1983–84 Copa del Rey (en) ontzien desfile |
Data | 1984ko maiatzaren 7a |
Kokaleku | Bilboko itsasadarra |
Abiapuntu | Portugalete |
Helmuga | San Anton zubia |
Dobletearen denboraldia
aldatuBigarren urtez jarraian irabazi zuen Athleticek liga urte hartan. Denboraldia erronka handia izan zen Athleticentzat, aurreko urteko txapelduna zen, baina 1983ko abuztuan uholde ikaragarrian gertatu zen hirian, eta moral puntua ukitua zegoen Bilbon. Denboraldian zehar Dani kapitainak lesio larria izan zuen eta bi hilabetez egon zen jokatu gabe. Eten handiagoa izan zuen Andoni Goikoetxeak, 18 jardunalditako zigorra, lesioa eragin ziolako Maradonari (FC Barcelonakoa orduan).
Ligako azken partidua Real Sociedad-ekin izan zuen, bigarren honen zelaian, Atotxan, 1984ko apirilaren 25ean. Realak ez zuen ezer jokoan, baina Athletic-ek irabazi beharra zeukan. Athleticeko Iñigo Lizeranzuk ireki zuen markagailua, Athleticen Ligako 3.000. gola izan zenarekin, baina Realeko Pello Uraldek berdinketakoa sartu zuenean, mutu geratu zen estadioa, baita Uralde bera ere ezer ospatu gabe joan zela zelaiaren bere aldera. Euskal taldeen arteko elkartasun giroa zegoen, Athleticek irabaztea nahi zutela guztiek zirudien.[1] Hala 1-2-koa sartu zuen handik minutu batzuetara berriro Lizeranzuk, eta Athleticentzat izan zen partidua eta liga.
Handik egun gutxitara, maiatzaren 5ean, Errege Kopa irabazi zuen Athletic-ek FC Barcelonaren kontrako finalean. Partidu dramatikoa izan zen hura ere, Santiago Bernabeu estadioan jokatua, amaitu zena iskanbila izugarriarekin bi taldeen arteko borrokarekin (tangana esan izan zitzaion), eta besteak beste berriro Goikoetxea eta Maradona egon ziren tartean.[2] Baina Athleticek irabazi zuen final hori eta hortaz futbolean doblete esaten dena erdietsi zuten, garaitza bikoitza.
Hortaz, aurreko urtean Gabarra atera zuteneko ospakizuna errepikatzea erabaki zuten, eta 1984ko maiatzaren 7an egin zen ospakizuna, aurreko urtean baino are eragin handiagoarekin, sekula Bilboko itsasadarraren parean ikusitako ekitaldi jendetsuenean. Eskoletako jarduna ere eten zen Bizkaiko hainbat tokitan jendea Gabarra ikustera joan zedin.
Zeharkaldia Portugaletetik Bilboko San Antongo zubiraino izen zen.[3] [4]
Ondorengoa
aldatuEz zen beste gabarra ospakizunik izan klubarentzat eta afizioarentzat 2024a arte, non berriz 1983ko eta 1984ko ontzia erabili zen. 1984-2024 tartean, dena den, beste garaipen batzuk izan zituen Athleticek, gabarra ateratzeko motibo izan ez zirenak. 2015ean eta 2020an Espainiako Superkopa irabazi zuen, eta ez zen egon gabarrarik.[5] Emakumezko Athletic taldeak, bestalde, 2003, 2004, 2005, 2007 eta 2016 urteetako Espainiako liga irabazi zuen, eta ez zen horietan ere gabarrarik izan. 2016ko kasuan, hain zuzen, erreibindikazioa ere zabaldu zen Bilbon, emakumezko jokalariek merezi zutelakoan, baina ez zen antolatu, nahiz eta erreibindikazioa 30.000 izenpe jaso zituen eskaera batek babestu.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Millán, Juan Rodríguez. (miércoles, abril 25, 2007). «Corazón Txuri Urdin: PARTIDOS INOLVIDABLES Real Sociedad 2 - Athletic 1 (1981-1982)» Corazón Txuri Urdin (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lardiés, Alberto. (2021-03-27). «La final de Copa del 84 que acabó en tangana entre Athletic y Barça» Vozpópuli (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ «Harrotasuna, 40 urte geroago bere argazkia berriro argitaratuta ikusteaz» EITB 2024-04-10 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ «Athletic 1984 - LA ÚLTIMA COPA» especial.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuántas Supercopas de España tiene el Athletic Club» Relevo 2024-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El día que el Athletic femenino convirtió la Gabarra en una cuestión de estado» Relevo 2024-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).