Frantzisko (aita santua)
Frantzisko[1] (latinez: Franciscus, /franˈtʃiskus/ ahoskatua) —jaiotza izenaz Jorge Mario Bergoglio[2]— (Buenos Aires, Argentina, 1936ko abenduaren 17a) Eliza Katolikoaren Aita santua da, 2013ko martxoaren 13tik. Aurretik Buenos Airesko artzapezpikua izan zen. 2001etik kardinal titulua zuen. Jesusen Konpainiaren kidea, ordena horretako lehendabiziko Aita santua da, bai eta Amerikan jaiotako lehena ere.
Bizitza
aldatuFamilia katoliko batean jaio zen 1936ko abenduaren 17an, Buenos Airesko Flores auzoan. Mario José Bergoglio eta Regina María Sivori-ren bost seme-alabetatik zaharrena da. Bizirik duen senide bakarra arreba Elena da.
21 urterekin erabaki zuen apaiz sartzea eta Villa Devoto seminarioan aritu zen lehenik fraidegai. 1969ko abenduaren 13an apaiz izendatu zuten, eta geroztik luzea izan da haren ibilbidea.[3]
Argentinako Konferentzia Episkopalaren lehendakaria bi aldiz izan zen. Estatutuak zirela eta ezin izan zuen berriro aurkeztu kargurako. Ondorioz, 102. batzar nagusian, Santa Fe de Vera Cruzeko artzapezpikua zen José María Arancedo hautatu zuten haren ondorengo.
2014ko irailaren 24an, Jozef Wesolowsky artzapezpiku ohi poloniarra, 2008 eta 2013 artean Errepublika Dominikarreko nuntzioa izana, etxeko atxiloaldian ezarri zuen Frantzisko Aita santuak, haren aurkako pederastia salaketaren auzia erabaki bitartean. 2014ko ekainean, Wesolowsky apaizgotik kanporatu egin zuten, auziari buruzko ebazpenik artean izan ez arren, salaketak «bereziki larriak» zirelako.[4]
2014ko azaroaren 25ean, Europako Parlamentuan egin zuen hitzaldian, immigrazioaz jardun zuen eta 'immigrazio politika egokiak' aldarrikatu zituen.[5]
2015eko urtarrilaren 1ean, Loiolara joateko gonbidapena egin zion Iñigo Urkulluk, Ricardo Blázquez Bilboko apezpiku ohiaren bidez.[6]
2019ko abuztuaren 28an, bere aitasantutza-aldian, Frantzisko aita santuak migratzaileak eta errefuxiatuak hartzeko konpromisoa indartu zuen, eskualdeko liderrek sustatutako ekimen berritzaileak babestuz. Elkarretaratze giltzarri horietako bat Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin izan zen. Lehendakariak Share plana aurkeztu zion, Europan migratzaileen harrera ekitatiboa erantzunkidetasun-printzipioetan oinarritutako eredua. Aita santuak pertsonalki agurtu zuen Urkullu audientzia orokor batean, opari bezala Gernikako arbolaren ikur bat jasoz. Planak, Pietro Parolin kardinalaren bidez Vatikanoak babestua, Europa inklusiboago eta solidarioago bati buruz Frantzisko aita santuak zuen ikuspegia islatzen zuen. Frantziskok bereziki baloratu zuen tokiko alkarteetan zentratutako ikuspegia eta elizbarrutien inplikazioa, gotzainen batzarrei Estatuekin batera proposamen honekin bat egitera bultzatuz. Gertakari horrek Frantziskok duintasunean eta giza errespetuan oinarritutako integrazio-politiken jarrera defendatzailea azpimarratu zuen.[7]
Lanak
aldatu- 1982: Meditaciones para religiosos.
- 1986: Reflexiones sobre la vida apostólica.
- 1992: Reflexiones de esperanza.
- 1998: Diálogos entre Juan Pablo II y Fidel Castro.
- 2003: Educar: exigencia y pasión.
- 2004: Ponerse la patria al hombro.
- 2005: La nación por construir.
- 2006: Corrupción y pecado.
- 2006: Sobre la acusación de sí mismo.
- 2007: El verdadero poder es el servicio.
- 2012: Mente abierta, corazón creyente.
Entziklikak
aldatu- 2013: Lumen fidei
- 2015: Laudato si'
- 2020: Fratelli tutti
- 2024: Dilexit nos
Ondorengotza apostolikoa
aldatu- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Carlo Sacconi kardinala (1851)
- Edward Henry Howard kardinala (1872)
- Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
- Antonio Vico kardinala (1898)
- Filippo Cortesi artzapezpikua (1921)
- Zenobio Lorenzo Guilland artzapezpikua (1935)
- Anunciado Serafini apezpikua (1935)
- Antonio Quarracino kardinala (1962)
- Frantzisko aita santua[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Alpert, Emily. (2013-3-13). «Vatican: It's Pope Francis, not Pope Francis I» Los Angeles Times.
- ↑ gaztelaniaz ˈxorxe ˈmaɾjo βerˈɣoɣljo eta italieraz berˈgɔʎʎo ahoskatua
- ↑ «Jorge Mario Bergoglio argentinarra, aita santu berria» Berria 2013-03-13.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Pederastiaz akusatutako apaiz bat etxean atxilo edukitzea agindu du Frantziskok», Berria, 2014-09-25
- ↑ «Frantzisko aita santua: 'Egia, egia da eta ez dugu ezkutatu behar'», EiTB, 2014-11-25
- ↑ «Loiolara joatera gonbidatu du Urkulluk Frantzisko aita santua», Berria, 2015-01-02
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2019-08-28). «Urkullu presenta la propuesta Share en el Vaticano y saluda al papa Francisco» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «Pope Francis (Jorge Mario Bergoglio, S.J.)» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).