Frantxiska Iragorri Iriarte

Abertzalea, ekintzailea

Frantxiska Iragorri Iriarte (Oiartzun, Gipuzkoa, 1920ko urtarrilaren 1a - ib. 2019ko uztailaren 3a)[1]emakume ekintzailea izan zen eta abertzalea, EAJren haustura suertatu ondoren, Eusko Alkartasunara lerratu zen. Gazte Izanak jubilatuen elkartearen sortzaileetarikoa, eta presidentea ere izan zen.

Frantxiska Iragorri Iriarte

Bizitza
JaiotzaOiartzun1920ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2019ko uztailaren 3a (99 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta Abertzale (en) Itzuli
KidetzaEusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Bizitza

aldatu

Oiartzungo Garmendi baserrian jaioa. 15 senideetatik bederatzigarrena izan zen eta familiako beharrak markatuta etxerako geratu behar izan zuen ezinbestean. Bere eginbeharren artean baserri etxeko lanez arduratzea egon zen eta baita merkatuko eginbeharrei erantzutea ere. Garaiko emakume baserritarren bizitza-testigantza jasoa dago jada Beharrari eskatu laguntza bideoan.[2]

Hamabi urte arte Iturriotz auzoko nesken eskolan ibili zen. Izan zituen ikasten jarraitzeko aukerak, bai eskolarekin jarraitzeko eta baita beste profesioak ikasteko, baina nonbait hainbeste senideetatik bakarra izatea gurasoek ongi ikusten ez eta ezin izan zuen ikasteko grina ase.

Gerra Garaia

aldatu

Gerra garaiko oroimenak oso biziak zituen. Herriko egoera, gertaerak etab. jasoak izan dira Oiartzuarren baitan bilduman[3] eta Isiltzen ez den isiltasuna liburuan[4]. Larru-azalean bizitu zuen militarren inbasioa, bateko erreketeak eta besteko nazionalak, biak izan bai ziren baserria hartu eta bertan instalatu zirenak. Txarretik onena aterata, ordea, gerrak eman zion geroago senarra izango zuen Areatzako Daniel Madariaga Sargarna ezagutzeko aukera.[5]

Familia

aldatu

Bost seme-alabak izan zituzten. Bizilekuak senarraren lantokiak markatu izan zituen, hara nola, Tolosan hasi eta gerora Galdakaoko Bengoetxe auzoan eman zituen 11 urte, Curtidos y Derivados fabrika gaineko etxebizitzetako batean. Ondoren, ordea, fabrika saldu eta familia osoa kale gorrian geratu zen, senitartekoen laguntzaren menpe. Hortik berriro Oiartzunera bueltatzea 1958. urtean, bertan hil zen arte.

Bizitza gogorra izan zuen. Familia handia eta diru iturri eskasa, hasteko, eta gero gazte alargundu zen, senarraren faltak eragin handia izango zuen. Hala ere, izaera baikorrekoa izanda jakin izan zuen bizitza aurrera duin ateratzen.

Ardura sozialak

aldatu

Erantzukizun soziala ez zuen inoiz baztertu, ezta bere burua formatu eta janzteko ardura ere herrian sortzen ziren taldeetan parte hartuz. Kristau praktikantea izan zen eta biziki familia maite eta lagun hurkoa. Elizara loturiko ardura sozialak hartzen zituen, adibidez, gaixorik zeudenak artatzeko ardura edota asteburuetan zaharren egoitzan borondatezko lanak egiteko ardura. Emankorra zen eta seme-alabekin hezitzaile zorrotza bere balioak transmititzen.

Gazte Izanak[6] jubilatuen elkarteko sortzailetakoa izan zen 1980. urtean eta elkarteak izan duen lehendakari emakume bakarra. Hori horrela, eta bere heriotza suertatu zenean, Oiartzungo Udalak aitortza eman zion familiari.[7]

Politikoki abertzalea izan zen eta EAJren haustura suertatu ondoren, Eusko Alkartasunera lerratu zen.

Euskara eta gaztelera menderatzen zituen. Usadioei buruzko informazioa emateko ere prest agertzen zen Frantxiska.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Esquelas y Necrologicas | Oiartzun | Frantxiska Iragorri Iriarte | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  2. Beharrei eskatu laguntza. Oiartzungo emakume Ama Baserritarrei omenaldia: "Beharrari eskatu laguntza".
  3. «Oiartzuarren baitan» www.oiartzuarrenbaitan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  4. 2009 isiltzen ez den isiltasuna lurpetik berreskuratutako memoria. .
  5. «Urrutiko maitasuna | Oiartzuarren Baitan» www.oiartzuarrenbaitan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  6. «Gazte Izanak elkartea» Asociaciones de España 2020-05-31 (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  7. Esker onez. (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  8. «Garai bateko usadioak zaharberritzen» Axala 2014-12-17 (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).

Kanpo estekak

aldatu