Farshid Moussavi
Farshid Moussavi (Shiraz, Iran, 1965) britainiar arkitektoa eta irakaslea da.[1] 2011n, Moussavik bere estudioa ireki zuen Londresen, FMA (Farshid Moussavi Architecture) siglekin.[2][3]
Farshid Moussavi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Xiraz, 1965eko abuztua (59 urte) |
Herrialdea | Iran Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Harvard Graduate School of Design (en) Duncan of Jordanstone College of Art and Design (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Academy of Fine Arts Vienna (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Arts |
farshidmoussavi.com |
Biografia
aldatuIranen jaio zen. 1979an, familiarekin batera Londresera emigratu zuen. Dundeeko Unibertsitatean eta The Bartlett School of Architecture-n hasi zituen arkitektura-ikasketak, eta, ondoren, Harvard Unibertsitateko Graduate School of Design eskolan espezializatu zen.[4]
Lan ibilbidea
aldatuMundu profesionalean hasi zen lanean Renzo Piano estudioan, Genovan lehenik, eta Rotterdamen, OMA enpresarako. 1993an Londresera itzuli zenean, Architectural Associationen eskolak emateko kontratatu zuten, eta 2000. urtera arte jardun zuen horretan.
1995ean FOAren (Foreign Office Architects) sortzaileetako bat izan zen Alejandro Zaerarekin batera, eta urte horretan bertan Yokohamako portua birmoldatzeko lehen saria irabazi zuten.[5] Halaber, proiektu ugari garatu zituzten hainbat herrialdetan, hala nola Espainian, Herbehereetan, Turkian, Ingalaterran, Hego Korean eta Malaysian. 2002ko Veneziako Arkitektura Biurtekorako pabiloi britainiarraren diseinuaz ere arduratu ziren.
2002tik 2005era, Vienako Arte Ederren Akademiako zuzendaria izan zen, eta 2005az geroztik, Harvardeko Unibertsitateko Graduate School of Design irakaskuntzarekin bateratu zuen bere jarduera profesionala. Gainera, irakasle bisitari gisa AEBko Columbia edo Princeton unibertsitateetara joan da. AEB edo Belgikako Hoger Institut de Gante eta Belgikako Rotterdamen eta Herbehereak.
2011n, Moussavik bere estudioa ireki zuen Londresen, FMA (Farshid Moussavi Architecture) siglekin.[2] Harrezkero, Clevelandeko Arte Garaikidearen Museoa bezalako proiektuak gauzatu ditu eta Veneziako 2012ko Biurtekoan parte hartu du.[6] Architectural Review aldizkariko zutabegile lanetan jardun du.[7]
Argitaratutako lanak
aldatu- The Function of Form lanaren argazkiak, 2013. Turkieraz-ingelesez.
- The Function of ornament , 2013
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- Enric Miralles saria, 2003
- Kanagawa Arkitektura Saria, Japonia, 2003
- RIBA, 2004
- Veneziako Bienaleko Leoia, 2004
- RIBA, 2005
- RIBA, 2006
- RIBA, 2008
- Urban Land Institute Award for Excellence, 2008
- RIBA, 2009
- Civic Trust Award, 2010
- International Architecture Award, 2010
Iruditegia
aldatu-
Auditorio parkea, Farshid Moussavi eta Alejandro Zaera-Polo atkitektoen lana, 2009
-
Farshid Moussavi Architecture-k diseinatua, Cimputerrek Egoitza Gunearen irudia sortu zuen La Defense Nanterre-n, 2012
-
Cleveland Arte garaikide Museoa, 2014
-
Residential Tower, Folie, Montpellier, Frantzia, Housing, FMA, Farshid Moussavi, Farshid Moussavi Architecture, 2016
-
Yokohamako bidaiarien nazioarteko terminalaren airetiko argazkia. Farshid Moussavi Architecture (FMA), Foreign Office Architects-etik transferitua (FOA)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Farshid Moussavi» Harvard Graduate School of Design (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
- ↑ a b (Ingelesez) «Farshid Moussavi Architecture | Tag | ArchDaily» www.archdaily.com 2023-01-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «Farshid Moussavi | FARSHID MOUSSAVI OBE RA RIBA» Farshid Moussavi Architecture (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
- ↑ «Farshid Moussavi Architecture's Archinect profile» Archinect.
- ↑ Moore, Rowan. (22 de marzo de 2012). Farshid Moussavi: opening our eyes to new ways of city living. ISSN 0261-3077..
- ↑ «About the Architect | MOCA Cleveland» www.mocacleveland.org.
- ↑ «Battle of Ideas 2013 | speaker | Farshid Moussavi» www.battleofideas.org.uk.