Bartzelona Futbol Kluba
Bartzelona Futbol Kluba —edo, besterik gabe, Bartzelona edo Barça— (katalanez Futbol Club Barcelona) Bartzelona hiriko kirol-elkartea da, 1899ko azaroaren 29an Joan Gamperrek sortua. Haren goiburua El Barça és més que un club da (Bartzelona talde bat baino gehiago da), Katalunian duen esanahi sozial eta politikoa dela eta. Kirol askotan talde profesionala dauka FC Bartzelonak: saskibaloian, eskubaloian eta hockeyan. Amateur taldeak ere baditu beste kirol askotan, baina futbol arloa da elkarteko adar nagusia, gainerako kirolak ordaintzen dituena.
Espainiako futbol liga 26 aldiz irabazi duelarik, txapelketa horretan titulu gehien dituzten taldeen arten bigarrena da; lehena Real Madril da, Bartzelonaren arerio historiko nagusia. Errege Kopa, berriz, 30 alditan irabazi du, beste ezein taldek baino gehiagotan, alegia. Nazioartean 15 txapelketa irabazi ditu tartean bi aldiz FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa eta bost aldiz UEFAko Txapeldunen Liga, azkenengoa 2015eko ekainaren 6an.
FC Bartzelonak Unicefen iragarkia darama elastikoan; eta, ezkerreko besoan, TV3ko logoa. 2005/2006ko denboraldiaz geroztik, senyera —Kataluniako bandera— darama bere ekipamenduan, elkarteak Kataluniarekin duen harreman sendoaren erakusgarri.
Historia
aldatuSorrera
aldatuJoan Gamper suitzarrak Los Deportes aldizkarian futbol talde bat sortzeko asmoz iragarki bat argitaratu zuen 1899ko urriaren 22an eta 12 gaztek erantzun zuten, sei kataluniarren, hiru ingelesek, bi suitzarren eta aleman batek. Horrela sortu zen Football Club Barcelona azaroaren 29an, presidentea Walter Wild izendatuz.
Lehenengo hamarkadan ez zuen titulurik lortu baina 1910eko Kopa garaipenak tituluen segidari hasiera eman zion. Garai hartan beste bi kopa eta Piriniotako Koparen lau edizio irabazi zituen.
1920 eta 1930 hamarkadak
aldatu1920 hamarkada oso loriatsua izan zen Bartzelonarentzat, 5 kopa irabazteaz gain 1928-29 denboraldian jokatu zen lehenengo Liga txapelketa irabazi baitzuen. Baina 1930an Joan Gamperrek bere buruaz beste egin zuen diru arazoen erruz eta taldearen gainbehera etorri zen. 1936an beste gertaera lazgarri bat izan zuen, Gerra Zibila hasi berria zela Josep Sunyol presidentea fusilatua izan zen ezkertiarra izateagatik.
1930 eta 1931an Kataluniako selekzioak bi partida jokatu zituen Baskonia izena zuen Euskal Selekzioaren aurka eta biak galdu zituen. 1932an beste bi partida jokatu ziren oraingoan Bartzelona Futbol Klubaren aurka, biak ere Bartzelonan, eta bietan kataluniarrak nagusitu ziren.
Kubala eta Ferien Kopak
aldatuGerra bukatzean futbol txapelketei berrekin zitzaien eta Bartzelona ongi aritu zen 40. eta 50. hamarkadatan 7 Liga eta 6 Kopa irabaziz. Garaipen hauetan zeresan handia izan zuen 1950 urtean fitxatu zuten Ladislao Kubala hungariarrak.
Emaitza onek bazkideen kopurua handitzea ekarri zuen eta 1957an futbol zelai erraldoi bat inauguratu zuten, Camp Nou (Zelai berria) izenekoa. Garai hartan gainera Europako txapelketak hasi ziren sortzen. Bartzelona Ferien Kopan aritu zen eta lehenengo bi ekitaldiak irabazi zituen (1958 eta 1960). 1966an hirugarren garaipen bat ere iritsi zen.
Johan Cruyffen garaia
aldatu70. hamarkadan Bartzelonak talde indartsua osatu nahi izan zuen. Fitxaketa ugari egin zituen, batez ere Ajax Amsterdametik ekarri zituen Johan Cruyff eta Johan Neeskens holandarrak. Hala ere Espainiako Liga bat eta bi Kopa irabazteaz gain Europan ezer gutxi egin zuen titulu bakarra eskuratu baitzuen, Europako Errekopa hain zuzen ere. Hamarkadaren bukaera aldera jokalari berriak ekarri zituen, besteak beste Allan Simonsen eta bigarren Errekopa bat irabazi zuen.
Josep Lluís Núñez presidentea
aldatu1978ko hauteskundeetan Josep Lluís Núñez barakaldotarra presidente hautatu zuten. Bere karguan 22 urte iraun zituen eta Bartzelonak azkenean Europako Kopa irabaztea lortuko zuen. Honek ere fitxaje handiak egin zituen, hala nola, Maradona, Bernd Schuster eta Gary Lineker, baina emaitzak ez ziren onak izan.
Real Madrilen 80. hamarkadako nagusitasunari erantzunez Bartzelonak 90. hamarkada miresgarria egin zuen. Johan Cruyff entrenatzaile zuen taldeari Dream team deitu zitzaion, edo baita Euskal Bartzelona jokalari euskaldu ugari zituelako, hala nola Andoni Zubizarreta, Joxe Mari Bakero eta Txiki Begiristain. Hauekin batera zebiltzan atzerritarrak Ronald Koeman, Hristo Stoichkov eta Michael Laudrup ziren besteak beste. Etxekoan artean aipagarriena Josep Guardiola zen. Hamarkada hartan Europako Kopa bat, Errekopa bat, sei liga eta bi kopa irabazi zituen taldeak.
Munduko talderik onena
aldatu2000 urtean presidente aldaketa izan zen baina Bartzelonak bere bideari jarraitu zion. Joan Gaspert presidente berriak 3 urte egin zituen karguan eta ez zuen titulurik jaso. Joan Laportak ordea bigarren "dream team" bat osatu zuen eta taldearen "urrezko aroa" iritsi zen, bere joko ikusgarriagatik "munduko talderik onena" izendatzeraino. 2006an Frank Rijkaard entrenatzaile zela bi liga jarraian eta Txapeldunen liga irabazi zituen. Jokalarien artean Samuel Eto'o eta Ronaldinho ziren izarrak. La Masiako harrobian ere jokalari gazte asko sortu zituen.
Josep Guardiola entrenatzaile aukeratu zuten 2008-09 denboraldirako eta emaitza ikaragarriak izan zituen, hirgarren Europako Kopa eta Espainiako Liga eta Kopa irabazi zituen. Honez gain Espainiako eta Europako Superkopak irabazi zituen eta urtearen amaieran FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa. Orain arte sei tituluak urte berean irabazi dituen talde bakarra da Bartzelona.
Hurrengo urteetan ere mundu mailako nagusitasunarekin jarraitu du, oraingoan Lionel Messi izar nagusi dela. Bere alboan ditu Xavi Hernández, Andrés Iniesta eta Arsenaletik itzuli den Cesc Fàbregas besteak beste.
Azken denboraldiak
aldatu2011-12 denboraldian ez ditu ordea bere helburuak bete, Ligan bigarren egin baitu eta Txapeldunen Ligan Chelseak finalerdietan kanporatu baitzuen. Hala ere Errege Kopa irabazi du eta Messik Pichichi Saria ere lortu du inoizko gol kopuru handiena sartuz, 50 gol, aurreko marka baino hamar gol gehiago.
2012-13 denboraldia bikain hasi zuen eta urtarrilerarte ez zuen partida bakar bat galdu (Errealak irabazi zion Anoetan). Hau gutxi balitz, Messik 2012an Gerd Müllerren 1972ko errekorra gainditu eta 91 gol sartu zituen. Honi esker laugarren aldiz jarraian eskuratu zuen Urrezko Baloia saria. Espainiako Liga irabazi duen arren zapore gazi-gozoa gelditu zaio Txapeldunen Ligako eta Errege Kopako finaletara ez baita sartu.
2013-14 urtean Neymar jokalari brasildarra fitxatu zuen, baina Ogasunak fitxaketa honen inguruan ikerketa zabaldu du eta urtarrilaren 23an Sandro Rosell presidenteak dimisioa aurkeztu zuen. Kirol mailan ere urte gorabeheratsua izan zuen eta aspaldiko partez titulurik ez zuen irabazi.
2014-15 denboraldia bikaina izan zen, Espainiako Liga eta Kopa irabazi zituen eta Txapeldunen Liga ere bai, finalean Juventus FC 3-1 emaitzaz gaindituta. FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa ere erraz irabazi zuen. 2015-16an Europako finalaurdenetan Atlético Madrilek kanporatu zuen eta txakalaldi baten ondoren errekuperatu eta Liga irabazi zuen azken jardunaldian. Ondoren Errege Kopa ere irabazi zuen, hau Sevillaren aurka, luzapenean. 2016-17an ezin izan zion Real Madrili eutsi eta Kopa izan zen irabazi zuen titulu bakarra, finalean Deportivo Alavés gaindituz. 2017-18 denboraldian hasieratik Ligako lehen postua eskuratu du eta aspaldiko diferentzia handienaz irabazi du Liga. Errealaren galdu gabeko errekorra ere gainditu du eta azkenean partida bakarra galdu du. Errege Kopa ere irabazi du. Txapeldunen Ligan ordea final laurdenetan kanporatua izan zen. 2018-19 denboraldian Liga erraz irabazi badu ere, Txapeldunen Ligan finalerdietan Liverpoolek 3-0 emaitzari buelta eman eta kaleratu egin zuen eta Kopa finala ere galdu egin zuen. Galera izugarriena 2020an izan zuen. COVID-19 pandemiak baldintzaturiko Txapeldunen Ligan (partida bakarrera jokatzen baitzen) Municheko Bayernek 8-2 emaitzaz kanporatu zuen. 74 urte ziren Bartzelonak partida bakarrean zortzi gol jasotzen ez zituela.
Bi urteko hutsunearen ondoren 2021ean titulu berria eskuratu zuen. Errege Kopa irabazi zuen finalean Athletic 4-0 garaituta.
2022-23an 27. Liga eskuratu zuen. Arazo handirik gabe lortu zuen garaipena, baina Europako txapelketan oso apal aritu zen. Ez zuen ligaxka fasea gainditu eta EuropaLeaguera pasatzerakoan play-offetan kanporatua izan zen.
Uniformea
aldatuBartzelona Futbol Klubak kolore urdina eta granatea beti izan du elastikoan, hortik datorkio blaugrana ezizena. Kolore hauek erabiltzearen arrazoi zehatza ez da ezagutzen ordea, baina badirudi Joan Gamper berak aukeratu zituela, aurrez FC Basel taldean jokaturikoa baitzen.
Hasiera batean gatza zuriak erabili zituen eta galtzerdi beltzak. 1913 eta 1920 artean galtzak eta galtzerdiak beltza izan ziren eta ordutik aurrera galtza urdinak. 2005-06 eta 2010-11 galtza granateak izan zituen eta 2015-16 denboradian elastikoko marrak horizontalak izan ziren lehen aldiz.
Aipatzekoa da era berean 1955-57ko Hirietako Ferien Kopan elastiko zuria eta galtza urdinak erabili zituela.
Historikoa
aldatu
|
|
|
|
|
|
Etxeko uniformearen bilakaera
aldatu
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
Kanpoko uniformearen bilakaera
aldatu
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
Datuak
aldatu2023-24 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 93
- Denboraldiak 2. mailan: 0
- Denboraldiak 2. B mailan: 0
- Denboraldiak 3. mailan: 0
Irabazitako txapelketak
aldatuEspainiako txapelketak: 72
aldatu1928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10, 2010-11, 2012-13, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2018-19, 2022-23.
1910, 1912, 1913, 1920, 1922, 1925, 1926, 1928, 1942, 1951, 1952, 1953, 1957, 1959, 1963, 1968, 1971, 1978, 1981, 1983, 1988, 1990, 1997, 1998, 2009, 2012, 2015, 2016, 2017, 2018 eta 2021.
1983, 1991, 1992, 1994, 1996, 2005, 2006, 2009, 2010, 2011, 2013, 2016, 2018 eta 2023.
Espainiako beste txapelketak: 6
aldatu1948, 1952, 1953.
- Ligako Kopa: 2
1983, 1986.
1937.
Nazioarteko txapelketak: 17
aldatu1991-92, 2005-06, 2008-09, 2010-11 eta 2014-15.
2009, 2011 eta 2015
1978-79, 1981-82, 1988-89 eta 1996-97.
1992, 1997, 2009, 2011 eta 2015
Nazioarteko beste txapelketak: 15
aldatu1949, 1952.
1958, 1960, 1966.
1971.
1957.
1948, 1950, 1952, 1953.
1910, 1911, 1912, 1913.
Kataluniako txapelketak: 32
aldatu1902, 1905, 1909, 1910, 1911, 1913, 1916, 1919, 1920, 1921, 1922, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928, 1930, 1931, 1932, 1935, 1936, 1938.
1991, 1993, 2000, 2004, 2005, 2007, 2013, 2014.
2014, 2017.
Lagunarteko txapelketak
aldatu1966, 1967, 1968, 1969, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1979, 1980, 1983, 1984, 1985, 1986, 1988, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017.
2017.
1948, 1951, 1972, 1990, 1993.
1962, 1963, 2005.
1985.
1989.
1977.
1970, 1989, 2003.
2011.
Jokaturiko nazioarteko finalak
aldatuTxapelketa | Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Hiria |
---|---|---|---|---|---|
Kontinentearteko Kopa eta FIFA Kluben arteko Kopa |
1992 | FT São Paulo | 2-1 | Bartzelona | |
2006 | SC Internacional | 1-0 | Bartzelona | ||
2009 | Bartzelona | 2-1 | Club Estudiantes | ||
2011 | Bartzelona | 4-0 | Santos FC | ||
2015 | Bartzelona | 3-0 | River Plate | ||
Europako Kopa eta Txapeldunen Liga |
1960-61 | SL Benfica | 3-2 | Bartzelona | Berna |
1985-86 | FC Steaua Bucuresti | 0-0 (pen:2-0) | Bartzelona | Sevilla | |
1991-92 | Bartzelona | 1-0 | UC Sampdoria | Londres | |
1993-94 | AC Milan | 4-0 | Bartzelona | Atenas | |
2005-06 | Bartzelona | 2-1 | Arsenal FC | Saint-Denis | |
2008-09 | Bartzelona | 2-0 | Manchester United | Erroma | |
2010-11 | Bartzelona | 3-1 | Manchester United | Londres | |
2014-15 | Bartzelona | 3-1 | Juventus FC | Berlin | |
Europako Superkopa | 1979 | Nottingham Forest | 2-1 (1-0, 1-1) | Bartzelona | |
1982 | Aston Villa FC | 3-1 (0-1, 3-0(luz.)) | Bartzelona | ||
1989 | AC Milan | 2-1 (1-1, 1-0) | Bartzelona | ||
1992 | Bartzelona | 3-2 (1-1, 2-1) | Werder Bremen | ||
1997 | Bartzelona | 3-1 (2-0, 1-1) | Borussia Dortmund | ||
2006 | Sevilla FC | 3-0 | Bartzelona | ||
2009 | Bartzelona | 1-0 (luz) | Shakhtar Donetsk | ||
2011 | Bartzelona | 2-0 | FC Porto | ||
2015 | Bartzelona | 5-4 (luz) | Sevilla FC | ||
Ferien Kopa | 1955-58 | Bartzelona XI | 8-2 (2-2, 6-0) | Londres XI | |
1958-60 | Bartzelona | 4-1 (0-0, 4-1) | Birmingham City FC | ||
1961-62 | Valencia CF | 7-3 (6-2, 1-1) | Bartzelona | ||
1965-66 | Bartzelona | 5-2 (1-0, 4-2) | Real Zaragoza | ||
UEFA Kopa eta Europa League |
ez | ||||
Europako Errekopa | 1968-69 | Slovan Bratislava | 3-2 | Bartzelona | |
1978-79 | Bartzelona | 4-3 | Fortuna Düsseldorf | ||
1981-82 | Bartzelona | 2-1 | Standard Lieja | ||
1988-89 | Bartzelona | 2-0 | UC Sampdoria | ||
1990-91 | Manchester United | 4-3 | Bartzelona | ||
1996-97 | Bartzelona | 1-0 | Paris Saint-Germain FC |
Azken urteetako ibilbidea
aldatuUrtea | Espainiako Liga | Errege Kopa | Esp. Superkopa | Europa | Eur. Superkopa | Mundua |
---|---|---|---|---|---|---|
1999-00 | 2.a | 1/2 | 1/2 (Txapeldunen Liga) | |||
2000-01 | 4.a | 1/2 | 1/2 (Europa League) | |||
2001-02 | 4.a | 1/32 | 1/2 (Txapeldunen Liga) | |||
2002-03 | 6.a | 1/32 | 1/4 (Txapeldunen Liga) | |||
2003-04 | 2.a | 1/4 | 1/8 (Europa League) | |||
2004-05 | 1.a | 1/32 | 1.a | 1/8 (Txapeldunen Liga) | ||
2005-06 | 1.a | 1/4 | 1.a | 1.a (Txapeldunen Liga) | 2.a | |
2006-07 | 2.a | 1/2 | 1/8 (Txapeldunen Liga) | 2.a | ||
2007-08 | 3.a | 1/2 | 1/2 (Txapeldunen Liga) | |||
2008-09 | 1.a | 1.a | 1.a | 1.a (Txapeldunen Liga) | 1.a | |
2009-10 | 1.a | 1/8 | 1.a | 1/2 (Txapeldunen Liga) | 1.a | |
2010-11 | 1.a | 2.a | 1.a | 1.a (Txapeldunen Liga) | 1.a | |
2011-12 | 2.a | 1.a | 2.a | 1/2 (Txapeldunen Liga) | 1.a | |
2012-13 | 1.a | 1/2 | 1.a | 1/2 (Txapeldunen Liga) | ||
2013-14 | 2.a | 2.a | 1/4 (Txapeldunen Liga) | |||
2014-15 | 1.a | 1.a | 2.a | 1.a (Txapeldunen Liga) | 1.a | |
2015-16 | 1.a | 1.a | 1.a | 1/4 (Txapeldunen Liga) | 1.a | |
2016-17 | 2.a | 1.a | 2.a | 1/4 (Txapeldunen Liga) | ||
2017-18 | 1.a | 1.a | 1.a | 1/4 (Txapeldunen Liga) | ||
2018-19 | 1.a | 2.a | atzeratua¹ | 1/2 (Txapeldunen Liga) | ||
2019-20 | 2.a | 1/4 | 1/2¹ | 1/4 (Txapeldunen Liga) | ||
2020-21 | 3.a | 1.a | 2.a¹ | 1/8 (Txapeldunen Liga) | ||
2021-22 | 2.a | 1/8 | 1/2¹ | 1/4 (Europa League) | ||
2022-23 | 1.a | 1/2 | 1.a | Ligaxka (Txapeldunen Liga) Play-offak (Europa L.) |
||
2023-24 | 2.a | 1/4 | 2.a | 1/4 (Txapeldunen Liga) |
- ¹ 2018-19ko Superkopa 2019ko abenduan jokatu zen eta 2019-20ko Superkopa 2021eko urtarrilean. Ordutik aurrerakoak urtarrilean jokatuko dira.
2023/2024 Taldea
aldatu2023ko abuztuaren 28an eguneratua.
|
|
Utzitako jokalariak
aldatu
|
Ereserkia
aldatu
|
|
Harrobia
aldatuErreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Japonieraz) Taldearen webgune ofiziala
2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak | |
---|---|
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal |