Europa bezain zaharra
Europa bezain zaharra Joxe Azurmendi filosofoak idatzitako saiakera liburua da.
Europa bezain zaharra | |
---|---|
Datuak | |
Argitaratze-data | 2023 |
Generoa | Saiakera |
Herrialdea | Euskal Herria |
ISBN | 978-84-949758-6-8 |
Liburu honetan Azurmendik Aro Modernoa baino lehenagoko Erdi Arora eta Errenazimentura joko du Europaren historia kulturala aztertzera. Ikerketa horretatik Europako nazio-estatuen sortze eta bilakaeran azaldu izan diren hainbat topiko azaleratuko ditu. Liburuaren editore Haritz Azurmendiren arabera topiko horiek lantzeak garrantzi berezia du egungo Nazionalismo Ikerketek hartu duten ildoan. Izan ere, Ernest Gellner buru, XX.mendearen erdialdean gailendu zen modernismoa bezala ezagututako nazionalismoaren ikuskerak aldeztu zituen globalizazioa bezalako fenomenoak auzitan daudelarik topiko horiek indarberrituta datoz. Horrek nazionalismoa XIX.mendeko fenomenoa deneko ikuspegia zalantzan ipintzen du[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Azurmendi, Haritz: "Zertarako itzuli orain Modernitate aurrera" in Joxe Azurmendi Europa bezain zaharra, Andoain, Jakin, 2023. 7-17 or.
Ikus, gainera
aldatu
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |