Esku-huskako pilota

esku hutsarekin jokatzen den pilota modalitateaeskupilotajokatzen den pilota txapelketa
Eskupilota» orritik birbideratua)

Esku-huskako pilota edo esku huskako pilota[1] —zenbaitetan esku pilota deitua[2]pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat —frontisa— jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.

Pilota partida

Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako kirola jokatzen da: Irlandar pilota.

Hainbat neurritako pilotalekuetan jokatzen da, nahiz ezker paretakoetan nahiz trinketetan.

Esku-huskako pilotaren funtsezko arauak

aldatu

Lehiaketa arautua

aldatu
 
Esku-huska aritzeko bi pilota: ezkerrean, Valentziako pilota de tec; eskuinean, Euskal Herrikoa.

Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde bat gorria izango da, eta haren aurkaria urdina. Buruz buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea gorri dituen metalezko xafla biribil batekin gehienetan.

Tantoa irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Oro har, sakatzailea 6 koadrotik edo gehoagotik hasten da korrikan, 4an pilotari botea eginarazi eta aurreraxeagotik sakea egiteko. Sakea ona izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» dioen marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du punpa pilotak, frontisa jo ondoren; jokalekuko mugak markatzen dituzten marra horietako bat ukituz gero ere, ez da ontzat hartuko sakea. Hala ere, bigarren sakea egiteko aukera izango du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa eremu egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura eta pasako marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz) egiten badu.

Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko txaparen, goiko txaparen eta frontiseko eskuin marraren artean (betiere, txapa eta marra horiek ukitu gabe), eta ondoren pilotak botea egin dezan jokalekuko zoruko mugen barruan (eskuineko marra ukitu edo gainditu gabe). Pilotariak pilota jo baino lehenago pilotak bote bat baino gehiago egin badu, aurkariarentzako tantoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (sakatzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotari eustea, atxikia da. Partidak 22 tantora izaten dira, denbora mugarik gabe.

Lehiaketa arautugabea

aldatu

Herrietan, askotan dozena bat ume elkartzen dira esku-huska pilotan aritzera, eta, tantoa egiteko modua berdina den arren, eskuarki ez dira aritzen bi alde elkarren aurka, baizik eta tantoa galtzen duena kanporatzen da, jokalari bakarra geratu arte: hura da irabazlea.[3]

Lehiaketa ofizialetatik kanpo, orobat, askotan partidak 22 tanto baino gehiagora edo gutxiagora jokatzen dira, edo bi hiruren kontra, lau lauren kontra, bost bosten kontra.... baita denak denen kontra

Pilotari ospetsuak

aldatu

Gizonezkoak

aldatu

Hauek dira hiru txapelketa nagusietan (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) behin baino gehiagotan txapeldun izateagatik ospetsu egin diren esku huskako pilotariak:

Emakumezkoak

aldatu

Lehiaketa nagusiak

aldatu

Gizonezkoak

aldatu

Emakumezkoak

aldatu

Dokumentalak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, «esku-huska» forma marraduna soilik ageri da; baina egituraren aldetik berdin-berdina den «esku beteka» hiztegi horretan bertan marrarik gabe ageri da, eta Euskaltzaindiak hitz elkarteei buruzko araua (25. arau) argitzearren argitaratutako Hitz elkartuen osaera eta idazkera liburuan (Euskaltzaindia, 1992; ikus 112. orrialdea) hala «esku-huska» nola «esku huska» idaztea onartuta dago. Beraz, marraren ordez zuriunea duen forma ere zuzena da.
  2. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, «gutxi erabilia» marka du esku(-)pilota izenak.
  3. Xabier Armendaritz: «Txokoan jokatuz». Fronteniseko partida aipatzen da hor, baina esku-huska ere arauak berdinak dira; ez da ezer aldatzen, pilota jotzeko tresna baizik.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu