Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia
Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia —laburturik, Binakako Txapelketa—, gaur egun EPELen binakako txapelketa izenaz ere ezaguna, esku huskako pilotari profesionalen artean binaka jokatzen den pilota txapelketa nagusia da, 2002az geroztik Esku Pilota Enpresen Ligak (EPEL) antolatua. Esku huskako pilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da, buruz burukoarekin eta lau eta erdikoarekin batera.
Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia | |
---|---|
Kirola | Esku-huskako pilota |
Sorrera | 1941 |
Herrialdea | Euskal Herria |
Antolatzailea | Esku Pilota Enpresen Liga |
Enpresak | Aspe eta Asegarce |
Txapel gehien | Julian Retegi Antton Maiz Juan Martinez de Irujo Jose Javier Zabaleta (bosna) |
Egungo txapeldunak | Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta |
Azken txapelketa | 2024ko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia |
Historia
aldatu1941ean sortu zen,[1] Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiarekin batera. Bi urtean behin jokatzen zen, hasiera hartan. Hala ere, 1945eko txapelketatik 1961ekoraino, eta ordukotik 1978koraino, etenaldi luzeak izan zituen, interes askorik ez baitzuen pizten txapelketa horrek.
1973an, orduko hartan esku huskako pilotan ziharduten bi enpresak —Empresas Unidas eta Eskulari— konturatu ziren txapelketak ezin formula hobeagoa zirela esku huskako pilotaren egutegiari pizgarri bat jartzeko. Hamarkada hartan, beraz, bi enpresek bakoitzak bere aldetik txapelketak egin zituzten, harik eta 1978an, bi enpresen artean lortutako hitzarmenari esker, lehiaketa berriz ere txapelketa nagusi bilakatu zen arte.
Lehenengo bikote txapelduna Onaindia - Urtzelai II.a izan zen; eta txapel gehien eskuratu duena, Retegi II.a - Errandonea, hiru bider txapeldun.[1]
2002. urtean hasi zen EPEL esku huskako binakako pilota txapelketa antolatzen.
Finalen emaitzak, urtez urte
aldatuHauek dira jokatu diren finalak eta final horietan jokatu duten pilotariak, urtez urte:[1]
Oharrak
aldatu- 2016: Olaizola II.a eta Urrutikoetxea aurretik zihoazela (16-10), Juan Martinez de Irujo aurkariaren lesioagatik irabazi zuten.[2]
- 2013: Irujo eta Zabaleta (txapelketa osoko bikoterik hoberena) bi tantoz aurretik zihoazela (6-4), Pablo Berasaluze aurkariaren lesioagatik irabazi zuten.[3]
- 2011: Xalarekin batera Abel Barriolak jokatu beharko zukeen, baina enpresek ez zioten astebeteko atzerapena eman, lesio batetik sendatzeko. Ordu arte, 1990az geroztik izan ziren finalista lesionatu guztiei, ordea, onartu zieten halako atzerapena, eta Barriola horrela baztertu izanak haserre handia sortu zuen pilotazaleen artean.[4][5]
- 1999: Sei urte lehenago bezala, bi txapelketa paralelo jokatu ziren.
- 1993: Bi enpresen arteko ika-mikengatik, bi txapelketa paralelo jokatu ziren.
- 1990: Etxenagusiak Maiz II.a ordeztu zuen, gripearengatik.
- 1945: Txikito Iraetakoak Onaindia ordeztu zuen finalean.
Txapeldunak eta finalistak
aldatu*Oharra: Barriolak finala jokatzeko eskubidea bitan irabazi zuen arren, 2011koa ezin izan zuen jokatu (partida atzeratzea onartu ez ziotelako), eta 2014koa besterik ez zuen jokatu (bai eta irabazi ere).
Txapelak herrialdeen arabera
aldatuHerrialdea | Txapelak | Pelotariak |
Nafarroa Garaia | 62 |
Maiz II.ak, Martínez de Irujok, Retegi II.ak eta Zabaletak, 5; Errandoneak eta Goñi III.ak, 4; Arretxek, Lasa III.ak, Olaizola II.ak eta Bergara II.ak, 3; Belokik, Bengoetxea IV.ak, Ezkurdiak, Martinez de Eulatek, Martinikorenak, Olaizola I.ak eta Martijak, 2; eta Abel Barriolak, Beginok, Bengoetxea III.ak, Bengoetxea VI.ak, Nagorek, Pierola II.ak, Zubietak eta Peio Etxeberriak, 1. |
Gipuzkoa | 22 |
Tolosak, 3; Urtzelai II.ak eta Rezustak, 2; eta Alustizak, Arriaran I.ak, Arriaran II.ak, Beristainek, Elkorok, Errastik, Etxanizek, Kokak, Lazkanok, Mendizabal II.ak, Txikito Iraetakoak, Unanuek, Zezeagak, Irribarriak eta Altuna III.ak, 1. |
Bizkaia | 8 |
Onaindiak eta Elezkano II.ak, 2; eta García Ariño IV.ak, Gorostizak, Urrutikoetxeak eta Elordik, 1. |
Errioxa | 7 |
Titín III.ak, 4; eta Capellanek, Merino II.ak eta Untoriak, 1. |
Lapurdi | 5 | Xalak, 3; eta Ladutxek, 2. |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Binakako Txapelketaren palmaresa (urtez urte)»[Betiko hautsitako esteka], EiTB.com, 2010-12-30.
- ↑ Magro Eizmendi, Imanol. (2016-04-10). «Zoritxarra gonbitik gabe sartu da festan» Berria.
- ↑ Ormazabal, Jon. (2013-04-29). «A Pablo Berasaluze se le fracturó mucho más que el talón de Aquiles» Gara.
- ↑ Ormazabal, Jon. (2011-04-13). «Niegan el aplazamiento a Barriola y jugará Beroiz» Gara.
- ↑ «Los aplazamientos, a la orden del día» El Correo 2011-12-05.