Erregimen polisinodial
Erregimen polisinodial Antzinako Erregimenean eta historia modernoan zehar XIX. menderarte, Kontseiluetan oinarritutako Espainiako erresumetako monarkia absolutuen antolaketa politikoari deritzo. Oinarrizko funtzionamendu era, erregeari kontsulta bat egitea zen, bere nahiaren arabera erabakitzen zuena.
Jatorria, Erdi Aroan du, Gaztela, Aragoi eta Nafarroako organo kontsultiboetan.
Kontseiluak, hiru motatakoak izan ziren:
- Alde batetik, Espainiako lurralde osoan eskumena zutenak, erresumetatik independentea: Estatu Kontseilua, Gaztelako Kontseiluko presidenteak, Inkisitore orokorrak eta Gerra Kontseiluko bi kidek, bigarren hau bigarren organo kontsultiboa zena, eta Inkisizioaren Kontseiluak presiditutako laguntza organo gorena.
- Lurralde zehatzetan gobernu funtzioak zituzten Kontseiluak: Gaztelako Errege Kontseilua (eta, honen barnean, gaia dela eta, Ordena Militarren Kontseilua, Gurutzadaren Kontseilua eta Ogasun Kontseilua zeuden), Aragoiko Kontseilua, Nafarroako Kontseilua, Gaztela eta Indietako Ganbera Kontseiluak, Indietako Kontseilua, Italiako Kontseilua, Flandriako Kontseilua eta Portugaleko Kontseilua. Hierarkia ordenagatik, Gaztelakoa eta Aragoikoa ziren, ordena honetan, nagusienak.
- Kontseiluekin batera, Juntak zeuden, izaera ez hain garrantzitsukoak, eta, orokorrean, iraupen zehatzeko kontu zehatzetarako sortuak.
Sistema polisinoidala, erabiltzeari utzi zitzaion ilustrazio garaian Bulegoko Idazkariak sortu zirenean, ondoren, erabat desagertzeko XIX. mendean, Junta Zentral Gorena sortu zenean, Ministro Kontseiluaren aurrekaria, behin betiko, Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdian hartutako gobernu eredua zena.