Erkidegoko ganbera edo parlamentu autonomikoa Espainiako autonomia erkidego bakoitzak beren botere legegileari ematen dion izena da. Autonomia estatutu bakoitzak bere izen ofiziala arautzen du. 1978ko Espainiako Konstituzioak Biltzar (Asamblea) edo Biltzar Legegile (Asamblea Legislativa) izenak ematen ditu, 152. artikuluan.

Espainiako Konstituzioko VIII. Tituluak autonomia erkidego bakoitzek botere legegile eta betearazleak antolatzen ditu, botere judiziala aldiz, bakarra da estatu osorako.

Autonomia hiria

aldatu

Autonomia erkidegoko guztiek dute beraien ganbera. Ceuta eta Melillako autonomia hiriek, ez. 1995 urtean Gorte Nagusiek estatutu ezpezifiko bat ezarri zuten autonomia hirientzako, baina ez die botere legegilerik ematen (autonomia hiri eta erkidegoren arteko ezberdintasun nagusia).

Parlamentuak autonomia erkidegoaren arabera

aldatu
Espainiako erkidegoko ganberak
Bandera Autonomia erkidegoa Izena Egoitza Osaketa
  Andaluzia Andaluziako Parlamentua Sevilla 109 diputatu
  Aragoi Aragoiko Gorteak Zaragoza 67 diputatu
  Asturiasko Printzerria Asturiasko Printzerriko Junta Nagusia Oviedo 45 diputatu
  Balear Uharteak Balear Uharteetako Parlamentua Palma 59 diputatu
  Kanariak Kanarietako Parlamentua Santa Cruz Tenerifekoa 60 diputatu
  Kantabria Kantabriako Parlamentua Santander 39 diputatu
  Gaztela-Mantxa Gaztela-Mantxako Gorteak Toledo 33 diputatu
  Gaztela eta Leon Gaztela eta Leongo Gorteak Valladolid 83 diputatu
  Katalunia Kataluniako Parlamentua Bartzelona 135 diputatu
  Valentziako Erkidegoa Valentziar Gorteak Valentzia 99 diputatu
  Extremadura Extremadurako Biltzarra Mérida 65 diputatu
  Galizia Galiziako Parlamentua Santiago de Compostela 75 diputatu
  Errioxa Errioxako Parlamentua Logroño 33 diputatu
  Madrilgo Erkidegoa Madrilgo Biltzarra Madril 120 diputatu
  Murtziako Eskualdea Murtziako Eskualdeko Biltzarra Cartagena 45 diputatu
  Nafarroa Nafarroako Parlamentua Iruñea 50 diputatu
  Euskadi Eusko Legebiltzarra Gasteiz 75 diputatu
Espainiako hiri automonoetako ganberak
Bandera Autonomia hiria Izena Egoitza Osaketa
  Ceuta Ceutako Biltzarra Ceuta 25 zinegotzi-diputatu
  Melilla Melillako Biltzarra Melilla 25 zinegotzi-diputatu

Kanpo estekak

aldatu