Erich Honecker

politikari alemaniarra

Erich Honecker (Neunkirchen, Sarre, Alemania, 1912ko abuztuaren 25a - Txileko Santiago, Txile, 1994ko maiatzaren 29a) politikari sozialista alemana izan zen, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren estatu burua 1976 eta 1989 bitartean.

Erich Honecker

(1976)
Estatu Kontseiluko Presidentea

1976ko urriaren 29a - 1989ko urriaren 24a
Willi Stoph - Egon Krenz
Volkskammerreko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErich Ernst Paul Honecker
JaiotzaNeunkirchen1912ko abuztuaren 25a
HerrialdeaSarreko arroaren lurraldea
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
 Alemania  (1990 -
BizilekuaTxile
Mosku
Moabit Prison (en) Itzuli
Wiebelskirchen
Brandenburg-Görden Prison (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaLa Reina1994ko maiatzaren 29a (81 urte)
Hobiratze lekuaSantiagoko hilerri nagusia
Santiago
Heriotza moduaberezko heriotza: Gosetea
Familia
Ezkontidea(k)Charlotte Schanuel (en) Itzuli  (1946ko abenduaren 23a -  1947ko ekainaren 6a)
Edith Baumann  (1947 -  1953)
Margot Honecker  (1953 -  1994ko maiatzaren 29a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaInternational Lenin School (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, autobiografialaria eta Erresistentziaren kidea
Jasotako sariak
InfluentziakKarl Marx, Vladimir Lenin, Iosif Stalin eta Leonid Brezhnev
KidetzaAlemaniako Alderdi Sozialista Batuaren Batzorde Zentrala
Q113369294 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista
Alemaniako Alderdi Sozialista Batua

IMDB: nm0393140 Musicbrainz: 95d9abe7-2d5a-4ecc-b2b3-179e6747daf6 Discogs: 1147036 Find a Grave: 8601493 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Honecker Neunkirchen-en jaio zen, Sarre, tradizio komunistako familia langile baten. 1926an Gazte Komunistetara afiliatu egin zen, eta 1929an dagoeneko Alemaniako Alderdi Komunistara (KPD). Urte berean Moskuko Lenin Eskola Internazionalera joan zen ikasten, 1931n itzuliz. Lau urte geroago, 1935ean, alderdi naziak atxilotu egin ziten bere afiliazio politkoa zela medio, eta 10 urteko espetxera kondenatu zuten. Kartzelan egon zen preso Bigarren Mundu Gerraren amaierarate, 1945an.

Gerra bukatzean, Wilhelm Pieck eta Walter Ulbricht militante komunistekin batera, bestak beste, Ekialdeko Alemaniaren Alderi Komunista eta Alderdi Sozialdemokrataren (SPD) arteko batasuaren buru izan zen, Alemaniako Alderdi Sozialista Bateratua sortuz (SED). 1946ko urriaren hauteskundetan diputatu aukeratu zuten eta 1950erako SEDaren Komite Zentralaren kide zen.

Alemaniako Errepublika Demokratikoaren sorreratik (1949) buruzagi nagusienetarikoa izanik, Honecker Walter Ulbricht ortodoxoa kanporatu egin zuen boteretik 1971an, SEDaren Idazkari Nagusia bihurtuz eta Defentsa Nazionaleko Kontseiluko Presidentea. Azkenean, 1976an Alemaniako Errepublika Demokratikoaren (RDA) Estatuaren Burutza gain hartu zuen. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Idazkari Nagusiaren, Mikhail Gorbatxov, Perestroikaren aurka egonik, Berlingo Harresiaren erorketa eragin zuten gertaerek ustekabean harrapatu zuten, eta alderdikideko Politburoak kargua uztera bultzatu zuten 1989ko urrian, Egon Krenz bere ordezkaria izanik.

RDAren erorketaren ondoren, Honecker sobietar ospitale baten iraun zituen hilabete batzuez, eta SESBra egin zuen ihes Alemaniako Errepublika Federalaren (RFA) jarraipenetatik ihes egiteko, baina Errusiako erregimen Sozialista desegitean estraditatu egin. Bere agintaritzan zehar Berlingo Harresia gurutzatzen hil ziren 192 lagunen hilketa eta Goi Traizioa leporatu zioten, baina bere osasun egoera larria zela eta libre utzi zuten, eta Txilera ihes egin zuen. RDAk 70 eta 80 hamarkadetan Augusto Pinocheten diktaduratik ihes egin zuten ehunka militante politikoak onartu zituen, eta bertan bere alaba Sonja bizi zen. Bertan hil zen 1994ko maiatzean, gibeleko minbiziak jota. Margot Honeckerekin egon zen ezkonduta, RDAko Hezkuntza ministroa izandakoa.

Irudiak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erich Honecker