Embryophyta edo Metaphyta, Lurreko landare dibisio edo azpierreinurik ugariena da. Uretatik kanpo bizitzeko adaptazio zehatzak zituen alga berde batzuen ondorengo guztiek osatzen dute. Barruan dauden landareak lurrean aurki daitezkeen guztiak dira: Marchantiophyta, antozeroak, goroldioak, Lycopodiophyta, iratzeak eta hazidun landareak daude, hau da, gimnospermak eta angiospermak.

Embryophyta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
Superdivision (en) Itzuli Embryophytes
Azpibanaketa
  • Ikus testua

Enbriofiten monofiletismoak kontsentsu nahikoa du, eta ikerketa morfologiko eta molekularrek ere babesten dute. "Embryophyta" izena ematen zaio esporofito diploideak enbrioi fase bat duelako, arbasoek ez duten elementu bat (arbasoek ez dute enbrioirik ez esporofito zelulanitzik eta, beraz, haploideak dira). Teknikoki zuzenagoa da Embryophyta esatea "lurreko landare" ordez, harreman zuzenik ez duten hainbat algen kasuan lurrazalean bizitzeko aukera ere dutelako (adibidez Trebouxiophyceae). Enbriofitek, gainera ugal aparatu zelulanitzak dituzte, hala esporofitoan (esporangioak) nola gametofitoan (anteridioak eta arkegonioak). Kutikula dute eta esporek horma lodia dute.

Lehen Embryophytaren barruan bi talde handi egiten ziren: Briofitak (antozeroak, goroldioak eta hepatikoak) eta landare baskularrak (iratzeak, gimnospermak eta angiospermak). Analisi filogenetikoek aurrera egin ahala ikusi da Briofita talde parafiletikoa dela besteekin alderatuta eta, beraz, erlazio zehatzak oraindik aztergai daude.

Filogenia eta sailkapena

aldatu

Lurreko landare guztiak eta alga berde guztiek talde eboluzionario bakar bat osatzen dutela dakigu orain, Viridiplantae (landare berdeak) izena eman ohi zaion kladoa. Erloju molekular ezberdinen arabera talde honen bereizketa 1.200 milioi urte725 milioi urte artean gertatu zelarik bi kladotan: Chlorophyta eta Streptophyta. Chlorophyta dibertsoagoa da, gutxi gorabehera 700 bat generorekin, eta hasiera batean itsastarrak ziren, nahiz eta talde batzuk ur gezan ere bizi diren. Alga estreptofitoak (hau da, landare Streptophyta ken lurreko landareak) ez dira hain dibertsoak eta gaur egun 122 genero inguru ezagutzen ditugu, eta ur gezara ohitu ziren oso azkar euren historia ebolutiboan. Ez dira hedatu itsas inguruneetara, nahiz eta espezie batzuek ur gazikaretan bizi daitezkeen. Ordoviziarrean noizbait streptofitaren barruko landare bat edo batzuek lurra inbaditu zuten eta Embryophytaren eboluzioa hasi zen.[1]

Becker eta Marinen arabera lurreko landareen eboluzioa Streptophytatik eman zen, hauek ur gezatan bizitzeko adaptazioa jada bazutelako. Honek prestatu zituen lurrean zeuden beste kondizio batzuk toleratzeko. Euren arabera urmaeletan bizitzen euriarekiko tolerante izatera eraman zituen, tenperatura aldaketekiko defentsak izatera eta argi ultramorea eta noizbehinkako lehorteetarako prestatuak egoteko eboluzionatu zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. doi:10.1093/aob/mcp044
    Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin
  • Gray, J.; Chaloner, W.G. & Westoll, T.S. (1985), "The Microfossil Record of Early Land Plants: Advances in Understanding of Early Terrestrialization, 1970-1984 [and Discussion]", Philosophical Transactions of the Royal Society B: Biological Sciences 309 (1138): 167, Bibcode:1985RSPTB.309..167G, doi:10.1098/rstb.1985.0077
  • .Jump up ^ Rubinstein, C.V.; Gerrienne, P.; De La Puente, G.S.; Astini, R.A. & Steemans, P. (2010), "Early Middle Ordovician evidence for land plants in Argentina (eastern Gondwana)", New Phytologist 188 (2): 365–9, doi:10.1111/j.1469-8137.2010.03433.x, PMID 20731783

Kanpo estekak

aldatu