Elixabete Sofia Mecklenburgekoa
Elixabete Sofia Mecklenburgekoa (1613ko abuztuaren 20 – 1676ko uztailaren 12) Brunswick-Lüneburgeko dukesa, poeta eta musikagilea izan zen.
Elixabete Sofia Mecklenburgekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Güstrow, 1613ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Lüneburg, 1680ko uztailaren 12a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Marienkirche (en) |
Familia | |
Aita | John Albert II, Duke of Mecklenburg |
Ama | Margaret Elizabeth of Mecklenburg |
Ezkontidea(k) | Augustus the Younger, Duke of Brunswick-Lüneburg (en) (1635, 1635eko uztailaren 13a - 1666ko irailaren 17a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | House of Mecklenburg (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, musikagilea eta idazlea |
Mugimendua | musika barrokoa |
Biografia
aldatuBere aita Jon Alberto II.a Mecklenburg-Güstrowekoaren gortean hasi zen musika ikasten. Bertan Ingalaterrako musikariz osatutako orkestra on bat zegoen, euren artean William Brade. Kasseleko gortera mugitu zen, musika tradizio handikoa hau ere, Hogeita Hamar Urteko Gerrak bere gortea mehatxatu zuenean, 1628an. 1635an Augusto Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu zen, kultura handikoa hau ere[1]. Elkarrekin seme bat eta alaba bat izan zituzten.
Elixabetek gorteko orkestra antolatzeko lana hartu zuen, Heinrich Schützekin lan eginez. Berarekin batera hainbat ariatan egin zuen lan. Berak sortutako musika gheiena himno erlijiosoak eta ariak dira. Berea da 1651an argitaratutako Vinetum evangelicum, uste denez Alemanian emakume batek argitaratutako lehen musika lana. Gortean bestelako kultura jarduerak ere bultzatu zituen, maskaradak, antzerkia edo balleta kasu, eta batzuetan hauen gidoi eta musika idazten zituen. Bere bi lan gaurdaino iritsi dira: Friedens Sieg (1642, Brunswick) eta Glückwünschende Freudensdarstellung (Lüneburg, 1652)[1].
Sibila Ursula Branschweig-Lüneburgekoa bere alaba-ordea izan zen[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) The New Grove Dictionary of Music and Musicians. 2017-04-14 (Noiz kontsultatua: 2017-05-19).
- ↑ Hilary., Brown,. (2012). Luise Gottsched the translator. Camden House ISBN 9781571135100..