Elikadura
Elikadura izaki bizidunek janaria edo elikagaiak barneratzeko prozesuen multzoa da. Elikaduraren xedea da izaki bizidunek beren funtzio nagusiak betetzeko behar duten energia eskuratzea. Organismo heterotrofoek (animaliak) beste izaki bizidun batzuk kontsumitzen dituzte, eta autotrofoek (landareak) materia inorganikoa eta energia iturri bat (gehienetan eguzkia) erabiltzen dute energia barneratzeko.
Animaliek jan egin behar dute elikadura prozesua gauzatu eta bizirauteko. Haragijaleek beste animalia batzuk jaten dituzte, belarjaleek landareak jaten dituzte, orojaleek biak jaten dituzte, eta detritujaleek detritua jaten dute. Onddoek gorputzetik kanpo digeritzen dute materia organikoa.
Elikadura begetala eta animali elikadura
aldatuElikadura begetala
aldatuLandare gehienak organismo autotrofoak dira. Gatz mineraletatik eta eguzki-energiatik konposatu organikoak sintetizatzeko gai dira funtzio klorofilikoaren edo fotosintesiaren bidez.
Animalia elikadura
aldatuAnimaliak organismo heterotrofoak dira, eta espezie baten edo gehiagoren mende daude elikatzeko. Elikagaiak digestioaren bidez bihurtzen dira nutriente. Elikadura-erregimenak, haragijalea edo belarjalea izan, eragin handia du animalien portaeran, eta harrapari edo harrapakin izaera kate trofikoan zehazten du. Elikadura-portaera orojalea edo espezifikoagoa izan dezakete, hala nola foliboroa, arrainkumea, sarraskijalea, nektariboroa, saprofagoa, etab. Beste animalia batzuek bezala, gizakia bere giroaren mende dago bere elikadura-premia nagusiak ziurtatzeko.
Elikaduraren prozesua
aldatuLandareena
aldatu- Xurgapena: Ura eta gatz mineralak sustraiengatik artzeari deritzo.
- Garraioa: Artutako guztia gorputz guztira garraiatu egiten da.
- Ebapotranspirazioa: Soberan dagoen ura botatzeari deritzo.
- Gas-trukea: Honi oxigenoa eta karbono dioxidoa artxen dute eta oxigenoa botatzen dute.
- Fotosintesia: Eguzkiaren energia erabiliz eta klorofilaren laguntzaz fotosintesia egiten da energia sortzeko.
- Garraioa: Gero energia sortu ondoren gorputz guztira banatu egiten da metabolismoa egiteko.
- Metabolismoa: Bizi funtzioak egiteari deritzo.
- Hondakinen kanporaketa: Beraien hondakinak ez dira gureak bezalakoak beraien kaka oxigenoa da.
Animaliena
aldatu- Digestioa eta gas-trukea: Batera egiten dira hau da oxigenoa erabiliz janaria erretzen da eta horrela energia lortzen da.
- Garraioa: hartutako energia gorputz guztira garraiatzen da.
- Metabolismoa: bere bizi funtzioak egiten ditu.
- Iraizketa: azkenik, energia ez duten gauzak bota egiten dira.
Energia lortzeko momentua
aldatuLandareena
aldatu- Zeluletan sartu diren karbohidratoak mitokondrioetara heltzen dira.
- Ingurunetik jasotako oxigenoa ere mitokondrioetara heltzen da.
- Oxigenoak karbohidratoen molekulak apurtzen ditu eta energia askatzen da.
- Ura eta CO2 ere sortzen da.