Elena Aub
Elena Aub Barjau (Valentzia, 1931 – Madril, 2020ko maiatzaren 14a) espainiar-mexikar idazle eta elkarrizketatzailea izan zen, Perpetua Barjau Martín jostunaren eta Max Aub idazlearen alaba. Espainiako gerra zibilaren ondoren, familiarekin erbestera abiatu zen Ameriketara, Mexikora.
Elena Aub | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1931 |
Herrialdea | Espainia Mexiko |
Heriotza | Madril, 2020ko maiatzaren 14a (88/89 urte) |
Familia | |
Aita | Max Aub |
Ama | Perpetua Barjau Martín |
Ezkontidea(k) | Federico Álvarez Arregui (en) (1954 - 2018) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta elkarrizketatzailea |
Enplegatzailea(k) | Instituto Nacional de Antropología e Historia (en) |
Biografia
aldatu1931n jaio zen Valentzian, Max Aub Mohrenwitzen eta Perpetua Barjau Martinen alaba.[1][2] Espainian gerra zibila amaituta, 1946ko irailean iritsi zen Mexikoko hiriburura, hamabost urte zituela, Habanatiko hegaldi batean.[3]
Elena Aubek, editore gisa lan egin zuenak, Max Aub Fundazioaren sorrera bultzatu zuen, aitaren ondarea zabaltzeko.[4] Federico Álvarez Arreguirekin ezkonduta egon zen, bera bezala erbesteratuta zegoena.[5][1] Antropologia eta Historiaren Institutu Nazionalerako ahozko testigantzak bildu zituen, Espainiako erbestealdi errepublikanoko beste kide batzuei elkarrizketak eginez.[5]
2020ko maiatzaren 14an hil zen Madrilen, iktus baten ondorioz.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Bono, Ferran. (2020-05-15). «Muere Elena Aub, la hija de Max Aub que dedicó su vida a recuperar la memoria del exilio y la obra de su padre» El País.
- ↑ «Fallece Elena Aub, hija de Max Aub» lasprovincias.es 2020-05-15.
- ↑ «Ficha de Aub Barjau, Elena» Movimientos migratorios iberoamericanos.
- ↑ Cruz, Juan. (2020-05-18). «Elena Aub: Una mujer equipada para ser feliz» El País.
- ↑ a b «Elena Aub y su labor como recolectora de las voces del exilio español en México» www.elsaltodiario.com.
- ↑ Montesinos, Toni. (2020-05-15). «Fallece la hija del novelista Max Aub» larazon.es.