Elektroi-harrapaketa
Elektroi-harrapaketa (beta desintegrazio inbertso ere deitzen zaio) atomo baten nukleoan protoi gehiegi dagoenean eta positroi bat igortzeko energia gutxiegi dagoenean gertatzen den desintegrazio erradioaktiboa da; hala ere, positroi-igorpen bidez desintegra daitezkeen erradioisotopoen kasuan ere gerta daiteke. Atomoaren elektroi orbitaletako bat nukleoko protoi batek harrapatzen du, neutroi bat eta neutrino bat osatuz. Elektroia normalean K edo L geruzakoa da (K elektroi-harrapaketa edo L elektroi-harrapaketa, hurrenez hurren). Protoia neutroi bihurtzen denez, neutroi-kopurua ale batean handitzen da, protoi-kopurua ale batean txikitzen da eta masa atomikoak bere hartan irauten du. Horren ondorioz, nuklidoa beste elementu kimiko batean bihurtzen da. Orduan, atomoa egoera kitzikatuan geratzen da, barne-geruzan elektroi bat falta baitzaio. Funtsezko egoerara itzultzeko, atomoak X izpien fotoi bat eta/edo Auger elektroi bat igorriko du.
Atomo gurasoaren eta atomo alaben arteko energia-diferentzia 1,022 MeV baino txikiagoa bada, positroi-igorpena ezin da gertatu eta elektroi-harrapaketa da desintegrazio-modu bakarra. Esaterako, rubidio-83 isotopoa desintegratzean kripton-83 isotopoa sortuko da elektroi-harrapaketa hutsez (energia-diferentzia 0,9 MeV ingurukoa da).
Erreakzioaren xehetasunak
aldatuadibideak:
Adibideak
aldatuElektroi-harrapaketaren bidez desintegratzen diren zenbait erradioisotopo:
Erradioisotopoa | Erdibizitza |
---|---|
Be-7 | 53,28 egun |
Ar-37 | 35,0 egun |
V-49 | 337 egun |
Cr-51 | 27,7 egun |
Co-57 | 271,8 egun |
Ni-56 | 6,10 egun |
Ga-67 | 3,260 egun |
Ge-68 | 270,8 egun |
Se-72 | 8.5 egun |