Ekitatea (latinez: aequitas: «berdintasuna»; eta antzinako grezieraz: επιεικεία: «kasuan kasuko zuzentza») zuzenbidearen abiaburu orokorretako bat da, bai eta zuzenbide naturalaren ezaupide bat ere. Beraz, epaile, legegile eta legelari adituek eskubideak osatzeko edo arauak interpretatzeko erabiltzen dute. Euskaraz ekitate batik bat zuzenbide-arloan erabiltzen da[1].

Common law lege-sistemetan, ekitatea (ingelesez: equity) ez da zuzentasun orokorraren edo zuzentza naturalaren sinonimoa, ezpada auzitegien sistema berezi batean sortutako arau-multzo jakin bat.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.