Edmund Stoiber
politikari alemaniarra
Edmund Rüdiger Stoiber (Oberaudorf, 1941eko irailaren 28a) alemaniar politikaria da.
1993 eta 2007 bitartean Bavariako ministro-presidentea izan zen. Bavariako Batasun Sozial Kristaua alderdiko presidente ere izan zen 1999tik 2007ra. 2002an Alemaniako kantzilergo federalerako hautagai izan zen, baina Gerhard Schröderrekin galdu egin zuen.