Edgar Savisaar
Edgar Savisaar (Harku, 1950eko maiatzaren 31 – Tallinn, 2022ko abenduaren 29a) estoniar politikaria izan zen. Estoniako lehen ministroa izan zen 1991tik 1992ra.
Harkuko espetxean jaio zen, gurasoak kartzelan baitzeuden kolektibizazioari aurre egiteagatik. Edgarrek historia ikasi zuen Tartuko Unibertsitatean. 1980tik 1988ra, ekonomiaren planeamenduan lan egin zuen Estonako gobernu sobietarreko erakundeetan.
1989ko apirilean, Estoniako Fronte Popularraren sortzaileetako bat izan zen, eta lehen ministrorde izendatu zuten. 1991ko abuztuaren 20an Estoniak independentzia aldarrikatu zuenean, behin-behineko gobernuko lehen ministro bihurtu zen, eta 1992ko urtarrilera arte iraun zuen. Aldi horretan hiperinflazioari eta ondasunen eskasiari aurre egin behar izan zien.
1995ean Barne Arazoetako ministroa izan zen. Gainera, 2001etik 2004ra eta 2007tik 2015era Tallinneko alkatea izan zen, eta 2005etik 2007ra Ekonomia eta Komunikazio ministroa.