Diatribai (Epikteto)
Epiktetoren Diatribai edo, euskaraz Hitzaldiak[1], grekeraz idatzia jatorrian, Διατριβαί, Arriano Nikomediakoak idatziriko liburuki sorta da, Epiktetoren ikasbideak biltzen dituena. Arriano Nikomediakoa (Flabio Arriano izenez ere ezaguna) Epiktetoren ikaslea izan zen 108 urtearen inguruan eta Epiktetoren lezioak bildu nahi izan omen zituen Diatribai izeneko 8 liburukietan. Xenofonteren Gogoangarriak lanaren eredua jarraituz ziur aski, Epiktetorengandik jasotako ikasgaiak literaturaz jazten saiatu zen Arriano, baina hala ere Epiktetoren pentsaera fideltasunez islatzen dutela uste da gaur egun. [2]. 8 liburukietatik, ordea, 4 bakarrik heldu dira gaur egunera, besteetatik zati bakan batzuekin batera.
Erreferentziak
aldatu