Destroyer (Kissen albuma)

Kissen albuma

Destroyer Kiss hard rock taldearen estudioko laugarren albuma da, 1976ko martxoaren 15ean AEBetan argitaratu zena. Kissek AEBetan Top 20an sartzen zuen bigarren album kontsekutiboa izan zen, baita Alemaniako eta Zeelanda Berriko zerrendetan sartzea lortzen zuen lehena ere. Albumak urrezko zertikikazioa lortu zuen RIAAren eskutik, 1976ko apirilaren 22an. 1976ko azaroaren 11n platinozko kalifikazioa lortu zuen, honelako saria lortzen zuen lehen Kiss albuma.[1]

Destroyer
Kiss taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1976ko martxoaren 15a
GrabazioaElectric Lady Studios, New York City, 1975eko irailaren 3-6
Record Plant Studios, New York City, 1976ko urtarrila-otsaila
Musika motaHard rock, heavy metal
Iraupena34:27
HizkuntzaIngelesa
DiskoetxeaCasablanca
EkoizpenaBob Ezrin
Kiss taldearen kronologia
Dressed to Kill
(1975)
Destroyer
(1976)
Rock and Roll Over
(1976)
Destroyer albumeko singleak
  1. "Shout It Out Loud"
    Argitalpena: 1976ko martxoaren 1a
  2. "Flaming Youth"
    Argitalpena: 1976ko apirilaren 30a
  3. "Detroit Rock City"
    Argitalpena: 1976ko uztailaren 28a
  4. "Beth"
    Argitalpena: 1976ko abuztua

Taldeak Alive! albumarekin izan zuen arrakastarekin jarraituz, Destroyer taldearen 70. hamarkaldiko estudioko grabazioetako anbizio gehienekoa da. Bob Ezrin, aurretik Alice Cooperrekin lan egin zuena, albuma ekoizteko kontratatu zuten. Ezrinek Kissi aurkeztu zion ekoizpen apainduren artean soinu efektuak, hari instrumentuak, oihukatzen zuten umeak eta bateria alderantzikatuak ("God of Thunder" abestian) izan ziren, baita ume koru bat ere.

"Great Expectations" abestiak Beethovenen Sonata 8 Znbk. Do Minorrean, opus 13 "Pathétique" obrako bigarren mugimenduko tema nagusiko lehen esaldia erabiltzen du, baina idazle kredituak Simmons eta Ezrini ematen zaizkio.

Destroyer kanpoko musikariak dituen lehen Kiss albuma da, New York Philharmonic-Symphony Orchestrako kideak adibidez. Hala ere, musikari bat ez da kredituetan agertzen: Dick Wagner, Alice Cooperren taldekoa, Ace Frehley ordezkatu zuen "Sweet Pain" bezalako abestietan (Frehleyk ez zuen karta joko bat jolasteari utzi nahi, abestiaren grabazio saioan zehar). Wagnerrek "Beth" abestian agertzen den gitarra akustikoa ere jotzen du.[2] Alive! eta Destroyer albumekin izan zuten arrakastak taldeak Europan zehar beraien lehen bira egitea ekarri zuen.

Ingurukoa

aldatu

Beraien estudioko lehen hiru albumekin arrakasta xumeak eduki ondoren, Kissek sekulako arrkasta lortu zuen 1975eko Alive! zuzeneko albumarekin. Urrezko zertifikazioa lortzen zuen lehen albuma izan zen, eta multi-platinozko zertifikazioa ere lortu zuen.[3] Alive! albumaren arrakastak, zein zerrendetan 110 astetan zehar egon zen, ez zuen taldeari bakarrik mesede egin, baita arazo ekonomikoak zituen diskoetxeari ere, Casablanca Records.[4][5] 1975. urtearen amaieran, Kissek kontratu berria sinatu zuen Casablancarekin, batez ere diskoetxe honek taldearengan konfiantza handia izan zuelako hasierako urteetatik. Hala ere, kontratua bi albumerako baino ez zen, Casablanca taldeak Alive! albumaren salmentak bikoiztu ahal izango zituen seguru ez zegoelako.[6]

Ekoizpena

aldatu

Destroyer albumerako entseguak 1975eko abuztuan hasi ziren, taldea Alive! promozionatzeko biran zegoelarik. Bob Ezrin, nork Alice Cooperren hainbat album arrakastatsu ekoiztu zituen, Kissekin lan egiteko aukeratu zuten. Taldeak ikusi zuen Ezrin beraien soinua hurrengo mailara eramateko pertsona egokia zela, baita Alive! albumarekin lortu zuten arrakasta komertziala mantentzeko.[7]

Albumerako lehen grabazio saioak 1075eko irailaren 3tik 6ra izan ziren, New York Cityko Electric Lady Studios estudioetan, Dressed to Kill eta Alive! biren arteko atseden txiki batean. Albumeko oinarrizko pistak grabatu zituzten denbora hartan.[8] Destroyer albumerako grabazio saio gehienak 1976ko urtarrilean izan ziren, Alive! bira amaitu ondoren.[9]

Destroyer saioetan grabatu zuten lehen demoa "Ain't None of Your Business" izan zen, Peter Crissek abesten zuelarik. Taldeak Becky Hobbs eta Lew Anderson country musikariek idatzitako abesti astun hau baztertu zuen, eta beranduago Michael Des Barresren taldearen Detective izeneko lehen albumean agertu zen 1977an. Nahiz eta abesti hau baztertu zuten, kanpoko musikarien abestiak eta aholkuak onartu zituzten. Batez ere, Kim Fowley eta Mark Anthony abestien idazte prozesuan parte-hartzaile garrantzitsuak bihurtu ziren.[10]

Grabazio saioetan zehar, Ezrinek hainbat taktika erabili zituen Kissek grabatzen zuen musikaren kalitatea hobetzeko. Taldeko inor musikari prestatua ez zenez, Ezrinek saioak eteten zituen musika teoriaren oinarrizko ezagutzak emateko.[11] Saioei diziplina itxura bat emateko, txilibitu bat eramaten zuen saman, eta taldea bultzatzen zuen "Kanpinlari halakoak, lan egingo dogu!" moduko gauzak esanez.[12] Outro bat grabatzen ari zirela, Simmonsek lehenegi jotzeari utzi zionean, Ezrinek zera esan zion, "Ez ezazu inoiz jotzeari utzi nik esaten ez badizut!"[13]

Paul Stanleyk geroago Ezrinekin lan egin izana "erreklutazio entrenamendu musikal" batekin konparatu zuen, baina taldea "askoz ere burutsuagoa irten zela".[14] Simmonsek iritzi bera zuen zera esanez, "Garai hartan behar genuena izan zen".[15] Frehley, nork ez zuen grabazio prozesua Ezrinek nahi zuen diziplinarekin egin, askotan ekoizlearekin desados agertu zen. Bere soloen hainbat hartualdi jotzea eskatu izanak haserretu zuen, eta ez zuen saioetan lagundu nahi. Horregatik, Ezrinek Dick Wagner gitarjolea ekarri zuen, eta Ace ordezkatzea mehatxatu zuen, eta Acek serioago parte hartu zuen.

Azalaren diseinua

aldatu

Destroyer albumaren azaleko diseinua Ken Kelly fantasia artistak margotu zuen. Albumaren argitalpena baino lehen, Simmonsi Kellyren artea gustatu zitzaion, nor Kellyrekin batu zen Destroyer albumerako ideiak komentatzeko. Kellyk lana onartu zuen, baina Kiss zuzenean ikustea eskatu zuen, inspirazioa lortzeko. Kontzertu batera gonbidatu zuten, eta backstagerako pase bat eman zioten. Geroago kontzertuari buruz zera esan zuen, "Txundituta utzi ninduan".[16] Geroago, Kelly berriz kontratatu zuten 1977ko Love Gun albumeko portada marrazteko.

Kellyren jatorrizko albumerako azala diskoetxeak baztertu zuen, marraztu zituen eskonbro eta suarekin zakarregia zela uste zutelako. Gainera, jatorrizko bertsioan Kisseko taldekideak "Alive" birako jantziekin agertzen ziren.

Aurreko azalean, taldea eskonbro pilo baten gainean ibiltzen agertzen da, eta atzekalde hondatu bat eraikin suntsituekin, batzuek sua hartu dutelarik. Atzeko azalak antzeko eszena agertzen du, baina sua hartu duten eraikin gehiagorekin. LParen aurreko aldeak Kissen logo handi bat dakar eta "Detroit Rock City" abestiaren letrak. Beste aldeak "Shout It Out Loud" abestiaren letrak, eta Kiss Army zaleen kluberako iragarki bat.

Harrera

aldatu
Kalifikazio profesionalak
Kalifikazioa
Iturria Puntuazioa
Allmusic      [17]
Blender      [18]
Robert Christgau (C+)[19]
Sputnikmusic      [20]
Pitchfork Media           [21]
Rolling Stone (onuragarria)[22]
  Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza.

Destroyer albumak salmenta onak izan zituen bere argitalpenetik 1976ko martxoaren 15ean, eta apirilaren 22an urrezko kalifikazioa lortu zuen. Nahiz eta benetako salmenta kopurua ez da ezagutzen, Stanleyk esan zuen albumak hasieran 850.000 kopia saldu zituela AEBetan, Kissen hasierako beste hiru albumen gainetik.[23] Maiatzaren 15ean Billboard album zerrendako 11. postua lortu ondoren, Destroyer albumak behera egin zuen eta abuztuan 192. postuan zegoen.[24] Hasierako hiru singleak — "Shout It Out Loud", "Flaming Youth" eta "Detroit Rock City" — ez zituzten oso salmenta egokiak izan, eta taldeak eta bere administrazioak albuma porrot moduan ikusten hasi zen, Alive! albumarekin konparatuz. Taldeak eta Ezrinek zaleen erreakzioari egotzi zioten Destroyerrek pentsatutako salmentak ez izana. Ezrinek ere esan zuen "oinarrizko rock prentsa" albumarekin nahiko kritikoa izan zela.[23] Rolling Stonek "puztutako balada", "oinezko bateria" eta "hala-moduzko emanaldi" moduan mintzatu zen bere berrikusketan.[25]

Albumaren salmentak ez ziren igo irrati kateek "Detroit Rock City" singlearen B-aldea jartzen hasi ziren arte, "Beth". Balada, Simmonsen esanetan B-alde moduan nahitan jarri zena irratiek "Detroit Rock City" jartzen behartzeko jarri zena, entzuleen eskaera ugari izaten hasi zen eta ezusteko arrakasta izan zuen. "Beth" laugarren single moduan berrargitaratu zuten abuztuaren amaieran, eta 7. postua lortu zuen Billboard single zerrendan irailaren 25ean. Taldearen Top 10eko lehen abestia izan zen, eta albumaren salmentak bultzatu zituen. Azaroaren 11n Destroyer platinozko kalifikazioa lortzen zuen lehen Kiss albuma bihurtu zen.[26]

Albumak zaleen esker ona lortuko zuen urte asko geroago. 1989an, Kerrang! aldizkariak albuma "Inoizko 100 Heavy Metal Album Onenen" zerrendako 36. postuan jarri zuen.[27] 2003an, 496. postua lortu zuen Rolling Stone aldizkariaren Inoizko 500 Album Onenen zerrendan. 2006an, 60. postua lortu zuen Guitar World aldizkariaren Inoizko 100 Gitarra Album Onenen zerrendan.[28]

Abesti zerrenda

aldatu
Destroyer
Znbk. IzenburuaIdazlea(k)Ahotsa Iraupena
1. "Detroit Rock City"  Paul Stanley, Bob EzrinStanley 5:17
2. "King of the Night Time World"  Stanley, Ezrin, Kim Fowley, Mark AnthonyStanley 3:19
3. "God of Thunder"  StanleyGene Simmons 4:13
4. "Great Expectations"  Simmons, EzrinSimmons 4:24
5. "Flaming Youth"  Ace Frehley, Stanley, Simmons, EzrinStanley 2:59
6. "Sweet Pain"  SimmonsSimmons 3:20
7. "Shout It Out Loud"  Stanley, Simmons, EzrinStanley, Simmons 2:49
8. "Beth"  Peter Criss, Ezrin, Stan PenridgeCriss 2:45
9. "Do You Love Me?"  Stanley, Ezrin, Kim FowleyStanley 3:40
10. "Rock And Roll Party [29]"  Simmons, Stanley, EzrinInstrumentala 1:25

Bertsioak

aldatu

"Beth"

aldatu

"God of Thunder"

aldatu

"Do You Love Me?"

aldatu

Langileak

aldatu

Taldekideak

aldatu

Bestelako musikariak

aldatu
  • Dick Wagner – gitarra soloa "Sweet Pain" abestian
  • Brooklyn Boys Chorus – ahotsak "Great Expectations" abestian
  • David eta Josh Ezrin – ahotsak "God of Thunder" abestian

Ekoizpena

aldatu
  • Bob Ezrin – ekoizlea, orkestrazioa
  • H.A. Macmillan – orkestrazioa
  • Jay Messina – audio ingeniaria
  • Corky Stasiak – ingeniaria

Zerrendak

aldatu

Albuma

aldatu
Zerrenda Postu
gorena
Suedia[30] 4
Austria[30] 6
Kanada[30] 6
AEB Pop Albums[31] 11
Zeelanda Berria[30] 16
Japonia[30] 17
EB[30] 22
Alemania[30] 36

Singleak

aldatu
Urtea Abestia Zerrenda postuak
Billboard Pop Singles[32] Kanadako Single Zerrenda[32] Alemaniako Single Zerrenda[32] Suediako Single Zerrenda[32] Australiako Single Zerrenda[32] Zeelanda Berriko Single Zerrenda[32]
1976 "Shout It Out Loud" 31 1 32 16 45 40
1976 "Flaming Youth" 74 73
1976 "Detroit Rock City" 14
1976 "Beth" 7 5 79

Zertifikazioak

aldatu
Herrialdea Mota Salmentak
Ameriketako Estatu Batuak (RIAA)[1] 2x Platinoa 2.000.000

Arrakasta

aldatu

Destroyer albumari ematen zaizkion zerrendeteako postuei buruzko informazioa AcclaimedMusic.net webgunetik hartua dago.[33]

Argitalpena Herrialdea Saria Urtea Maila
Rolling Stone AEB Inoizko 500 Album Onenak[34] 2003 496
Blender AEB Inoizko 100 Album Amerikar Onenak[35] 2002 50
Guitar World AEB Inoizko 100 Gitarra Album Onenak[28] 2006 60

(*) ordenatu gabeko zerrendak.

Argitalpen historia

aldatu
Herrialdea Data Diskoetxea Formatua Katalogo zenbakia
Ameriketako Estatu Batuak 1976ko martxoaren 15a Casablanca Records LP NBLP-7025
Kanada 1976 Casablanca Records LP NBLP-7025V
Ameriketako Estatu Batuak 1987ko uztaila Casablanca/PolyGram CD 824 149-2
Ameriketako Estatu Batuak 1997ko abuztuaren 12a Mercury Records CD erremasterizatua 532 378-2

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Amerikako album zertifikazioak – Kiss – Destroyer. Recording Industry Association of America.
  2. Leaf eta Sharp, Behind the Mask
  3. Leaf eta Sharp, Behind the Mask, 67–68 or.
  4. Gill, Kiss Album Focus, 178 or.
  5. Lendt, Kiss and Sell, 40–41 or.
  6. Gill, Kiss Album Focus, 181 or.
  7. Gill, Kiss Album Focus, 183–184 or.
  8. Gooch eta Suhs, Kiss Alive Forever, 64 or.
  9. Gill, Kiss Album Focus, 185 or.
  10. Gill, Kiss Album Focus, 185–189 or.
  11. Leaf eta Sharp, Behind the Mask, 253–254 or.
  12. Leaf eta Sharp, Behind the Mask, 255 or.
  13. Leaf eta Sharp, Behind the Mask, 256 or.
  14. Leaf eta Sharp, Behind the Mask, 252 or.
  15. Gill, Kiss Album Focus, 188 or.
  16. Ken Kelly & Kiss. (Noiz kontsultatua: 2007-08-06).
  17. (Ingelesez) Destroyer (Kiss albuma). Allmusic (Noiz kontsultatua: 2012-01-04).
  18. http://www.blender.com/guide/back-catalogue/52637/drestroyer-l.html [Esteka hautsia]
  19. (Ingelesez) Robert Christgau: CG: Kiss. (Noiz kontsultatua: 2011-08-08).
  20. http://www.sputnikmusic.com/review/4312/KISS-Destroyer/ [erreferentzia behar]
  21. (Ingelesez) Kiss: Destroyer: Pitchfork Berrikusketa. pitchforkmedia.com (Noiz kontsultatua: 2011-08-08).
  22. (Ingelesez) Millward, John. (1976ko ekaina). Kiss. rollingstone.com (Noiz kontsultatua: 2011-11-11).
  23. a b Leaf eta Sharp, Behind the Mask, 258 or.
  24. Gill, Kiss Album Focus, 202 or.
  25. Milward, John. (1976-06-03). Destroyer albumaren berrikusketa. Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2007-08-09).
  26. Gill, Kiss Album Focus, 203–204 or.
  27. Barton, Geoff. (1989-01-21). «Kiss 'Destroyer'» Kerrang!. 222 London, EB: Spotlight Publications Ltd. (Noiz kontsultatua: 2011-10-22).
  28. a b Inoizko 100 Gitarra Album Onenak. Rate Your Music (Noiz kontsultatua: 2010-11-11).
  29. (Ingelesez) =Destroyer_Album_-_Rock_And_Roll_Demons Destroyer albumaren xehetasunak. KissFAQ.[Betiko hautsitako esteka]
  30. a b c d e f g (Ingelesez) The Complete KISS Album Chart Action, 1974–. The KISSFAQ (Noiz kontsultatua: 2007-08-06).
  31. (Ingelesez) Destroyer Zerrendak eta Sariak. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2007-08-06).
  32. a b c d e f (Ingelesez) The Complete KISS Singles Chart Action, 1974–. KISSFAQ.com (Noiz kontsultatua: 2007-08-06).
  33. (Ingelesez) Destroyer. Acclaimed Music (Noiz kontsultatua: 2007-08-06).
  34. (Ingelesez) The RS 500 Greatest Albums of All Time. Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2007-08-06).
  35. (Ingelesez) 100 GREATEST AMERICAN ALBUMS – KISS #50. Kiss Online (Noiz kontsultatua: 2007-08-06).
Bibliografia
  • (Ingelesez) Gill, Julian. (2005). The Kiss Album Focus, Volume 1 (3. edizioa). Xlibris Corporation ISBN 1-4134-8547-2..
  • (Ingelesez) Gooch, Curt; Suhs, Jeff. (2002). Kiss Alive Forever: The Complete Touring History. New York: Billboard Books ISBN 0-8230-8322-5..

Kanpo estekak

aldatu