Claudio Rodríguez García (Zamora, 1934ko urtarrilaren 30a - Madril, 1999ko uztailaren 22a) espainiar idazlea izan zen.

Claudio Rodríguez

Bizitza
JaiotzaZamora1934ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Errumaniako Erresuma
HeriotzaMadril1999ko uztailaren 22a (65 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Real Academia Galega
Mugimendua1950eko belaunaldia
Genero artistikoaolerkigintza

Musicbrainz: 29a1462c-6368-4115-aeed-feb9f533f21d Edit the value on Wikidata
Claudio Rodríguez

Biografia

aldatu

Filologia Erromanikoko lizentziaduna zen, eta gaztelaniako irakasle gisa lan egin zuen Ingalaterrako zenbait unibertsitatetan. 1953an, Don de la ebriedad eman zuen argitara, eta Adonáis Olerki Saria eman zioten. Obra hori da, hain zuzen ere, Claudio Rodríguezen lan nagusietako bat. Aipagarriak ditu, orobat, Conjuros (1958), Alianza y condena (1965) eta El vuelo de la celebración (1976) olerki-liburuak, zeinak eman baitzioten Espainiako XX. mendearen bigarren erdialdeko olerkari onenaren izena. Rodríguez izan zen Luis Cernudaren eraginpean sorturiko eta hasieran batez ere konpromiso sozial nabarmena erakutsi zuen 50eko Belaunaldiko olerkari gailenetako bat, esaldien originaltasunagatik eta mundu mitiko bereziagatik. 1983an argitaratu zuen Desde mi palabra, bere obra osoa biltzen duena, eta Espainiako Literaturako Sari Nazionala eskuratu zuen hari esker. Sariei dagokienez, aipagarriak ditu Espainiako Poesia Sari Nazionala (1983) eta Letretako Asturiasko Printzearen saria (1993). 1987an, Real Academia Españolako kide hautatu zuten. 1991n, Casi una leyenda olerki-liburua eman zuen argitara.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu