Claudia Celedón
Claudia Irene Celedón Ureta (1966ko abuztuaren 15an jaioa) Txileko telebista, zinema eta antzerki aktorea da. Antzerkiko aktore onenaren Altazor Saria irabazi zuen Mujer gallina antzezlanean egindako paperagatik, eta Cartagenako Nazioarteko Zinemaldian saritua izan zen Gatos viejos filmean egindako lanagatik. Andrea García-Huidobro aktorearen ama da, eta Cristián García-Huidobroren emazte ohia.
Claudia Celedón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago, 1966ko abuztuaren 15a (58 urte) |
Herrialdea | Txile |
Familia | |
Aita | Jaime Celedón |
Ezkontidea(k) | Cristián García-Huidobro (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Gustavo Meza (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuClaudia Celedón Jaime Celedón aktore eta publizistaren eta Bernadette Uretaren alaba da. [1]
Antzerki ikasketak egin zituen Gustavo Meza eskolan. TVN El juego de la vida telesaileko aktoreen parte izan zen, eta Canal 13 telesailetan: Las herederas, Matilde dedos verdes, Bravo, eta Fuera de control. De chincol a jote, Jaguar Yu umore programetan eta Sábados gigantes-en "Los Eguiguren" tartean ere lan egin zuen.
Celedónek Matar a un boyscout, Amigos laburmetraietan eta The Sentimental Teaser eta La vida me mata filmetan parte hartu du., 2008an emakumezko aktore onenaren Pedro Sienna saria irabazi baitzuen, eta Altazor baterako izendatu zuten. [2]
Antzerkian, Ser un romántico viajero, Ingenuas Palomas, Cariño Malo, Malinche, Sidhartha, El Seductor eta Madame de Sade lanetan aritu zen, besteak beste. Horrez gain, Bareatoa eta Hermanos Martínez Internacional-en sorkuntza kolektiboan jardun eta parte hartu du.
2004an Altazor saria jaso zuen La Mujer Gallina lanagatik. Urte horretan bertan La Perra film laburrean lan egin zuen, Geografía del deseo TVN telesailean, eta El Taller de los celos antzezlanean. Gabriela Mistral ere antzeztu zuen La pasajera izeneko poetaren proiektu biografikoan. [3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Vial, M. Soledad. (7 August 2016). «Del teatro a la política, los mundos de Jaime Celedón, bajo la mirada de su hijo» El Mercurio.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'La vida me mata' gana el máximo galardón en los premios Pedro Sienna» El Mercurio 31 January 2008.
- ↑ (Gaztelaniaz) Valderrama, Carlos. (7 February 2008). «Claudia Celedón anticipa su interpretación de Gabriela Mistral en 'La Pasajera'» El Mercurio.