Cinfa
Nafarroa Garaiko farmazia enpresa
Cinfa Esteribar udalerriko Olloki lekuko Ollokilanda industrialdean dagoen farmazia enpresa bat da. 1969an sortu zuten,[1] bost urte aurrerago sortutako Infarco taldearen lehenengo enpresa izanda. Espainiako merkatuan sendagai generikoen ekoizpenean nabarmentzen da.[2] 1969an bere lehen medikamentua merkaturatu zuen eta 1973an bere ortopedia-adarra. 1994tik aurrera, sendagai generikoak ekoizteari ekin eta 1998an lehen bi molekula ekoiztu zituen: erranitidina eta diklofenako hain zuzen ere. 2008an, Nafarroako laborategiak espezializazio handiko lehen sendagai generikoa merkaturatu zuen.
Cinfa | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Laboratorios Cinfa, S. A. |
Mota | enpresa |
Jarduera sektorea | botika-industria |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Baltzu anonimo |
Historia | |
Sorrera | 1969 |
webgune ofiziala |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Zabaleta, Sagrario. (2008-8-27). «Cinfa, líder en genéricos» Cinco Días.
- ↑ (Gaztelaniaz) Echapare, Marilén. (2016/01/22). «Los genéricos tienen un rey» El País.