Charlie's Angels (2000ko filma)
- Artikulu hau 2000. urteko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Charlie's Angels (argipena)».
Charlie's Angels (euskaraz Charlieren Aingeruak) 2000ko McG estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza komedia film bat da. Ivan Goff eta Ben Roberts ekoizleek sortutako izen berdineko telesail ospetsuan oinarritua dago. Cameron Diaz, Drew Barrymore eta Lucy Liu aktoreek antzeztu zuten, eta Charlieren ahotsa John Forsythe aktoreak ipini zuen.
2003an Charlie's Angels: Full Throttle izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
aldatuCharlie Towsend aberatsak zuzendutako detektibe agentzia bitxiak lankkidetzat Natalie (Cameron Diaz), Dylan (Drew Barrymore) eta Alex (Lucy Liu) emakume erakargarri eta buruargiak ikertzaileak dauzka, hiruak ere borroka arteetan, mozorroetan eta teknologian guztiz adituak. Hiruei kasu garrantzitsu bat argitzeko ardura eman zaie: Eric Knox (Sam Rockwell) informatikari trebearen bahiketa, izan ere, Roger Corwin (Tim Curry) arerioak bahitu baitu. Aske uztea lortzen ez badute, mundu osoko intimitatea desagertuko litzateke, baita beren buruzagi misteriotsua den Charlirena ere.
Aktoreak
aldatu- Cameron Diaz as Natalie Cook
- Drew Barrymore as Dylan Sanders
- Lucy Liu as Alex Munday
- Bill Murray: John Bosley
- John Forsythe: Charles "Charlie" Townsend (ahotsa)
- Sam Rockwell: Eric Knox / John McCadden
- Kelly Lynch: Vivian Wood
- Crispin Glover: Gizon Mehea
- Tim Curry: Roger Corwin
- Matt LeBlanc: Jason Gibbons
- Luke Wilson: Peter Kominsky
- Tom Green: Chad
- LL Cool J: Jones jauna
- Alex Trebek: Bere burua antzeztuz
- Karen McDougal: Roger Corwinen neskalaguna
- Melissa McCarthy: Doris
Kanpo estekak
aldatu- Charlie's Angels filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)