Cebek edo Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa Bizkaiko enpresaburuen elkartea da. Elkarteko kide diren enpresetako zuzendaritzen ordezkari eta bozeramailea da, administrazioen, sindikatuen eta iritzi publikoaren aurrean. Bizkaiko 5.500 enpresa baino gehiago biltzen ditu, zuzenean edota sektorekako federazioen bidez. Alor guztiak daude ordezkatuta Cebeken barruan. 1898an sortu zen, Bizkaiko Zentro Industriala jaio zenean, eta Espainiako estatuan patronalaren defentsarako sortu zen lehen elkartetzat jotzen da.

1984an Bizkaiko Zentro Industriala eta Enpresaburuen Konfederazio Nagusia batu egin ziren, Bizkaiko Merkataritza eta Industria Zentroa sortzeko (CIMV). 1999an, CIMVk Cebek izena hartu zuen. Adegirekin (Gipuzkoako Enpresaburuen Elkartea) eta SEArekin (Arabako Enpresaburuen Elkartea) batera, Confebask (Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkartea) sortu zuen 1983an. CEOEn (Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederazioa) ordezkaritza du, baita CEPYMEn (Enpresa Txiki eta Ertainen Konfederazioa) eta CECn (Espainiako Merkataritza Konfederazioa) ere. BEAZ sozietate anonimoan (Bizkaiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroa) eta Elkargin (Elkarrekiko Garantia Elkartea) partaidetza ere badu, besteak beste.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu